(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak esan du Nafarroako erakundeek ez dituztela zailtasunak dauzkaten familiak "alboratuko"

ostirala, 2014.eko abenduak 26


Urte bukaerako hitzaldian, 2015erako aurreikuspen ekonomikoak "onak" diren arren ziurgabetasun egoeran bizi diren familiak ekarri ditu gogora Lehendakariak


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak urte amaierako hitzaldian esan du Nafarroako gizarteak eta erakundeek ez dituztela “inola ere alboratuko” Espainian eta Europan oraindik  “oso larria” den krisiaren ondorioz “ziurgabetasun egoeran bizi diren eta zailtasun larriak dauzkaten familiak".

Krisiaren eragina oraindik “familia askok” nabari dutela gogoratu ondoren, Lehendakariak esan du urte berrirako aurreikuspen ekonomikoak "onak" direla, legealdian lehenbizikoz; eta hori, “neurri handi batean", egindako sakrifizioei esker. “Badirudi gure ekonomia indarrez haziko dela, lanpostuak sortzen jarraitzeko moduan”, azaldu du Lehendakariak.

Barcina Lehendakaria, urte amaierako hitzaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak urte amaierako hitzaldian esan du Nafarroako gizarteak eta erakundeek ez dituztela “inola ere alboratuko” Espainian eta Europan oraindik  “oso larria” den krisiaren ondorioz “ziurgabetasun egoeran bizi diren eta zailtasun larriak dauzkaten familiak".

Krisiaren eragina oraindik “familia askok” nabari dutela gogoratu ondoren, Lehendakariak esan du urte berrirako aurreikuspen ekonomikoak "onak" direla, legealdian lehenbizikoz; eta hori, “neurri handi batean", egindako sakrifizioei esker. “Badirudi gure ekonomia indarrez haziko dela, lanpostuak sortzen jarraitzeko moduan”, azaldu du Lehendakariak.

Legealdiaren balantzea

Lehendakari gisa eman duen Gabonetako azken hitzaldian, Yolanda Barcinak azpimarratu du gobernatu duen garaian egoera ekonomikoa gaitza izan den arren, “ohore handia” izan dela nafarren ordezkari izatea, eta “pozik” agertu da politika “erkidegoarentzako zerbitzu moduan hartuta” lan egin duelako.

Haren hitzetan, “etorkizun hobea eraikitzeko funts sendoak dauzkagu”, eta arrakasta izango dugu “aniztasun ideologikoa aberastasuntzat hartzen badugu eta garrantzitsuena den hori, hau da, gure foruak eta gure nortasuna defenditzeko bat egiten badugu”.

Orobat, herritarrak “gogaitu” eta “nekatu” dituen ustelkeria kasuak eta politika egiteko modu zaharrak aipatu ditu, eta, alde horretatik, Justizia Administrazioaren "lan nekagaitza" erakunde demokratikoek "funtzionatzen dutenaren" seinale dela esan du. Horregatik, “profesionalek errespetu osoa merezi dute eta haien epaiei men egin behar diegu”.

Joera separatistei dagokienez, "aurten Katalunian oso gogorrak” izan direla aipatu du, eta azpimarratu du “ahaleginak batzea litzatekeela egokiena, jendearen benetako arazoak elkarrekin konpontzeko, inbertsioak jasotzen jarraitzeko adina konfiantza sortzeko eta, era horretan, krisiari irtenbide sendoa aurkitzeko".

Halaber, "egin beharreko berrikuntzak beldurrik gabe egiteko" prest agertu da, baina "adostasuna eta zuhurtzia" oinarritzat hartzea eskatu du. “Ez dezagun pentsa orain arte oker aritu garela, eta ez dezagun askatasunaren eta garapen ekonomikoaren alorretan orain arte lortutakoa pikutara bidali”, esan du.

Kanpoan bizi direnak ekarri ditu gogora

Lehendakariak, hitzaldiaren amaieran, Gabonak erkidegotik kanpo behartsuenei laguntzen egingo dituzten nafarrak ekarri ditu gogora, eta haien lana “aintzatetsi” du.

Adinekoez ere gogoratu da, asko eta asko bakarrik bizi baitira. “Gure maitasuna, gure arreta eta gure irribarrea helarazi beharko genizkieke", haren aburuz.

Azkenik, “pozez eta momentu onez” betetako urtea izan dezagun opa digu.

Zerga-erreforma eta hurrengo erronkak

Barcina Lehendakaria hedabideen aurrean agertu da, eta Gabonetako hitzaldiaren lerro nagusiez hitz egin du.

Kazetariek egindako galderei erantzuteko, Nafarroako Parlamentuak UPN, PSN eta PPren babesarekin duela gutxi onartutako zerga-erreforma aipatu du, eta esan du erreforma horri esker "errenta ertain eta txikiak gainerako autonomia-erkidegoetakoak baino hobeak” izango direla.

Datozen hilabeteetara begira adierazi du Gobernuak ekonomia eta enplegua sortzeko eta ahalik eta prestazio onenak eskaintzeko gogor lan egiten jarraituko duela, legealdia amaitu arte.


Yolanda Barcina kazetariekin topa egiten. ( irudia handitu )

Lehendakariak eskerrak eman dizkie hedabideei, nafar gizartea informatzeko egiten duten lanagatik

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eskerrak eman dizkie hedabideei, berriak emateko eta nafar gizartea informatzeko egiten duten lanagatik.

Izan ere, Nafarroako Gobernuaren informazioa biltzen duten kazetariekin opa egin du gaur goizean, urtero bezala, urte bukaerako mezua helarazi ondoren, eta haren esker ona adierazteko esaldi hau aukeratu du: “gizakiaren gauzarik ederrena hurkoei mesede egitea da".

Yolanda Barcinak, gainera, “urte on-ona” izan dezatela opa die, eta nafarrei albiste onak ematen jarraitu ahal izatea, “batik bat gaizkien pasatzen ari direnei”.

Ekitaldi horretara, foru-erkidegoko hedabide nagusietako ordezkariez gain, honako hauek bertaratu dira: Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria eta eleduna, Juan Luis Sanchez; Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazioko kontseilaria, Jose Javier Esparza; eta Foru Gobernuko eta Komunikazio Zerbitzuko beste kide batzuk.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa