(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hasi dira aintzatetsitako desgaitasun-maila egiaztatzeko 30.000 txartelak bidaltzen ostirala, 2014.eko abenduak 26

Txartel horiek Nafarroako Gobernuak egin ditu, paperezko egiaztagiriaren ordez erabiltzeko eta prestazioak erosoago eskuratzeko

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernua hasi da desgaitasuna aintzatetsita duten pertsonen desgaitasun-maila egiaztatzen duten 30.000 txartelak postaz bidaltzen.

Hori eman du aditzera gaur goizean, prentsaurrekoan, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzaile Gemma Botinek. Botinek azaldu du, halaber, desgaitasunaren aintzatespena aurten jaso duten pertsonei bidali dietela txartela lehendabizi. Gero aurreko urteetakoei bidaliko diete, posta-helbideak egiaztatu eta, hala badagokie, eguneratu ondoren.

Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren arabera, urtarrila erdialdean bidaliko dituzte azken txartelak. Desgaitasuna aintzatetsita dutenek txartela ordurako jasotzen ez badute, telefono-zenbaki honetara deituta eskatu ahal izango dute: 848 426 900. Desgaitasun-egiaztagiri berriak desgaitasun-maila aintzatetsi eta berehala bidaliko dira.

Azaroaren 30ean 30.722 nafarrek zuten desgaitasuna aintzatetsita; 17.120 (%55) gizonezkoak ziren eta 13.602 (%45) emakumezkoak. Adinari dagokionez, %31,9 45 eta 64 urte artekoak dira, %26,3 75 urtetik gorakoak, %19,5 65 eta 75 urte artekoak, %12,8 31 eta 44 urte artekoak, %5,3 18 eta 30 urte artekoak eta %4,2 adinez txikiak.

Desgaitasun motari begiratuz gero, %69,5ek desgaitasun fisikoak dauzka, %17,5ek buruko gaixotasunak, %12,9k adimen-desgaitasunak eta %0,1ek desgaitasun mistoak. Desgaitasun fisikoei dagokienez, %32,8 osteoartikularrak dira, %23,9 gaixotasun kronikoak, %19,1 neuromuskularrak, %12,7 ikusmenekoak, %10,3 entzumenekoak, %1,1 adierazpen-urritasunak eta %0,1 bestelakoak.

Mailaka, honela daude banatuta: 12.921 lagunek %33 eta %44 arteko desgaitasuna dute, 7.099k %65 eta %74 artekoa, 5.506k %45 eta %64 artekoa eta 5.196k %75ekoa edo handiagoa.

Erosoagoa eta errazagoa

Txartel horiek pertsonalak eta besterenezinak dira, paperezko ebazpenaren ordez erabiltzekoak; izan ere, txartel horren bitartez, desgaitasunak dituzten pertsonek erosoago eta errazago eskuratu ahal izango dituzte dagozkien abantaila, prestazio eta zerbitzuak.

Hona hemen dagozkien zenbait onura: PFEZren salbuespenak, kenkari orokorrak, ohiko etxebizitzan egindako inbertsioen kenkariak, moldatutako ibilgailuen matrikulazio-zergaren salbuespena, 50 langile edo gehiagoko enpresetan lanpostuen %2 gordetzea eta herri-administrazio eta unibertsitateetan lanpostuak gordetzea. Desgaitasunak dituzten herritarrek beste deskontu batzuk ere badauzkate, garraioan eta museoetan, adibidez.

Txartela desgaitasunak dituzten pertsonei arreta emateko Nafarroako Gobernuaren plan integralean dago jasoa. Txartelak honako hau dio, gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez: "desgaitasun-txartela". Dagokion pertsonaren datuak ere ageri dira, baita desgaitasun-maila eta mugikortasun-baremoa ere, hala badagokio. Diseinuari dagokionez, benetakoa dela ziurtatzeko ezinbesteko segurtasun-neurriak hartu dira.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa