(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako bi gaztetatik bat atzerrira joateko prest izango zen lan egitera osteguna, 2014.eko abenduak 18


Nafarroako Gazteria Behatokiaren arabera, 4.500 bat gazte joan ziren iaz Foru Komunitatetik Estatuko beste leku edo herrialde batera


Ángel Ansa

Ángel Ansa 2014ko Nafarroako gazteriaren diagnostikoaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako bi gaztetatik bat atzerrira joatea pentsatzen ari da gaur egun lan bat aurkitzeko, gaur goizean Iruñean aurkeztutako Nafarroako Gazteria Behatokiak egindako azterketaren arabera. Zehazki, inkestatuak izan diren gazteen % 28arentzat oso litekeena da hori gertatzea eta % 25k ere aukera hori aztertzen du; zifra horiek % 60ra igotzen da ia, aukera Espainiako beste eskualde batera joatea bada.

Azterketa horrek Nafarroako gazteen irudi bat eskaintzen du, eta bertan haien prestakuntza handia nabarmentzen da; hirutik bik unibertsitate-ikasketak dituzte, emakume gazteek bereziki, gizonek baino hezkuntza-maila handiagoa dutenak. Talde horren egungo langabezia-tasa % 31,4 da, 2001. urtetik tasa txikiena, eta lan egiten dutenen % 62,5k beren prestakuntzari lotutako enplegua du. Etxebizitzari dagokionez, 30-34 urte artekoen % 83,3k beren etxea dute, Espainiako bigarren emantzipazio-tasa handiena.

2014ko Nafarroako gazteriaren diagnostikoa gaur goizean aurkeztu du prentsaurrekoan Gazteriaren zuzendariorde nagusi Ángel Ansak. Azterketa horren arabera, Foru Komunitatean 14-30 urte arteko 114.393 gazte daude, gizarte nafarraren % 17,75a. 1995. urtetik, gazteen kopurua jaitsi egin da, eta zifra horiek kopuru hori % 11 jaitsi dela adierazten dute.


Gazte-talde bat

Gazte-talde bat.

Gazteek duten mugikortasun-itxaropenei dagokienez, txostenak dio 4.483 pertsona gazte (2.217 gizon eta 2.266 emakume) Nafarroatik joan zirela iaz, 2.506 beste komunitate batera eta 1.977 beste herrialde batzuetara. Haietako gehienak, % 57, atzerriko nazionalitatea zuten. Aipatu behar da, nazionalitate espainiarreko gazteek Estatuko toki batera jotzea nahiago dutela (1.588 gizon eta 915 emakume); atzerritarrek, berriz, nazioartera jotzea nahiago dute (1.642 gizon eta 335 emakume). Datu horiek 2013an Nafarroan izandako bizitoki-aldaketetatik lortu dira eta gutxi gorabeherakoak dira; izan ere, pertsona batek bere bizitokia alda dezake zenbait alditan urtebetean, edo atzerrira jotzen duten guztiek ez dira erroldatzen herrialde hartzailean.

Diagnostiko hori Nafarroako Gazteria Behatokiak egin du gazteen errealitatea hobeto ezagutzeko, eta eztabaidak piztu, lan-ildoak proposatu eta beren bizi-kalitatea hobetzeko, ahal den neurrian. Hura egiteko, beren adierazle-taulako datu eguneratuak erabili dira; gazteek lan-merkatuan izandako sarrerari buruz aurtengo bigarren seihilekoan egindako inkesta bat, 500 gazteren laginarekin; eta beste zenbait iturri ofizial.

Gazteak eta enplegua

Bere agerraldian, Gazteriako zuzendariorde nagusiak Nafarroako gazteen langabeziari buruzko datuaz aritu da, aurtengo hirugarren hiruhilekokoa; haren arabera, langabezia-tasa % 31,4koa da, 2011. urtetik, txikiena (% 28,05ekoa izan zen orduan). Bien bitartean, Espainia guztiko 16-29 urte arteko gazteen langabezia % 38,6koa izan da 2014ko hirugarren hiruhilekoan.

Gogora ekarri behar da, Gazteriaren Foru Planaren helburuetako bat talde horren langabezia-tasa murriztea dela. Xede horretarako, Nafarroako Gobernuak aurten 3,3 milioi euro inguru erabili du honako departamentu hauek sustatutako ekintzetan: Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegua; Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioa; eta Gizarte Politikak.

Bestalde, Nafarroako gazteen jarduera-tasa % 52,99koa izan zen 2013an, Espainia guztiko tasaren azpitik (% 56,30). Sexuari erreparatuz, adierazle hori apur bat txikiagoa da emakumeen kasuan, % 53,40 gizonentzat eta % 52,56 emakumeentzat, nahiz eta alde hori handiagoa den Estatu mailan (% 57,68 eta % 54,88).

Gazteen ekintzailetzari dagokionez, afiliatu guztiekin alderatuz Gizarte Segurantzan autonomo modura alta emandako gazteak, igoeratxoa izan da azken sei urteotan lortutako datuen aldean. Horrenbestez, 2013an % 10,22ko tasa izan zen, eta azken urteotan, 2006tik, % 8koa. Jasotako datuen arabera, gazte gizonezkoak beren adineko emakumezkoak baino ekintzaileagoak dira, % 13,17 gizonezkoak eta % 7,29 emakumezkoak.

Lan-merkatuari buruzko iritzia

Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak egindako inkestaren arabera, galdetutako gazteen % 91k izan ditzaketen lanpostuak eskasak direla uste du. Erdiaren iritziz, gazteak "laneko indar ahula" dira, enpresek irabazi handiagoa izan dezaten ahalbidetzen dutenak

Haietatik % 75k uste du beken bidezko enpresa-praktikak ezkutuko kontratazio-era bat direla gero eta gazte gehiagorentzat, eta % 65k dio lanpostu batera heltzeko enpresek eskatutako baldintzak gero eta handiagoak direla.

Gainera, % 85k uste du gazteek kontratuan azaltzen dena baino ordu gehiago sartzen dituztela, eta % 88k dio talde horrek bere lanean goragoko mailei lotutako zereginak betetzen dituztela.

Gazteen okupazioa

Azterketa horrek adierazten du ikusita zer langabezia dagoen, gazteek prestakuntzaren alde egiten dutela lan-merkatuaren egoera aldatzeko zain. Hala, inkestatutako pertsonen % 23,4k ikasten du, % 18,3 ikasten eta lan bila dabil aldi berean, eta % 15 ikasten eta lanean dabil aldi berean. Aldiz, % 30k lan egiten du soilik, eta % 11,2 lan bila dabil bakarrik.

Aipagarria da, gazteen % 44,7k bere prestakuntzari lotutako enplegu bat nahiago duela, nahiz eta ezegonkorragoa izan; % 29,6k, berriz, lanpostu seguruagoa nahiago du, bere ikasketei lotutako lana ez izan arren.

Gazteak eta hezkuntza

2014ko Nafarroako gazteriaren diagnostikoak ere jasotzen du, gazte-belaunaldi berriak goi-mailako hezkuntza-sisteman gero eta gehiago sartzen ari direla, ziur asko ikusirik lan-merkatuan zer lehiakortasun handia dagoen. Izan ere, % 38,4k unibertsitate-ikasketak ditu eta % 21,8k gradu ondoko unibertsitate-ikasketak. % 15,6k LHko hezkuntza-maila bat du gehienez ere, % 17,2k DBH eta % 4,6k lehen hezkuntzako ikasketak.

Datu horiek sexuaren arabera banatuz gero, ikusten da gizonen artean prestakuntza-maila txikiagoko gazteak daudela (gizonen % 23,9k DBHko titulua dute gehienez; emakumeetan, berriz, % 12,2k), eta Lanbide Heziketako ikasketak gizonezkoentzat izaten jarraitzen dutela gehienbat, nahiz eta gazteen % 68,6k uste duen LHk unibertsitate-ikasketak baino berme handiagoak ematen dituela lan-merkatuan sartzeko.

Arlo horretan ere, azpimarratu behar da 18 urteko gazteen % 80k ikasten jarraitzen duela, Espainia guztiko portzentajearen gainetik. Aldiz, eskola-uzte goiztiarraren tasa, hau da, nahitaezko ikasketak amaitzean, % 13,3koa da Nafarroan; Espainiako batez bestekoa, berriz, % 24,9koa da, eta Europar Batasunekoa, % 13,5ekoa.

Gazteak eta emantzipazioa

Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak egindako inkestaren arabera, gazteen % 73,4 gurasoen etxean bizi da, nahiz eta hirutik batek hura utzi nahi izan, baina ezin dute egin lan-aukera handirik ez dutelako. Gazteen % 14,5 bere etxean bizi da, % 6,5 adiskide eta ezagunekin, % 2,9 beste pertsona batzuen etxean eta % 0,6 aitaginarreba eta amaginarrebarekin.

Estatuko emantzipazio-mailarekin alderatuz, 2014ko Nafarroako lehen hiruhileko datua, datu handiena da 30-34 urteko pertsonen artean, Errioxaren atzetik, % 83,3rekin. Bestalde, 16-29 urte arteko gazteen artean, emantzipazio-tasa % 23,5ekoa da, herrialde guztian dagoenaren antzekoa (% 22,3koa da). Emakumeak gizonezkoak baino gehiago emantzipatzen direla ikusten da, gainera (emakumeen % 30,1 eta gizonezkoen % 17).

Osasuna eta elkartegintza

Osasunean, Nafarroako gazteen biztanleriak % 0,27ko berariazko heriotza-tasa zuen 2012an, aurreko urtekoa baino txikiagoa (% 0,33). Tasa hori handiagoa da gizonen artean emakumeen artean baino.

Gazteen heriotza-kausa nagusia kanpoko arrazoiak dira (istripuak, zirkulazioko ezbeharrak, hilketak…). Hala ere, heriotza-mota hori jaitsi egin da azken urteotan; % 57,4 zen 2012an eta %60,6, 2011n.

Zirkulazioko istripuei dagokienez, Nafarroako gazteen heriotza-tasa igo egin zen 2012an aurreko urtearekin alderatuz; 11,92 bider milakoa izan zen, eta 2011n, 5,82 bider milakoa. Estatuko batez bestekoa 4,31 bider milakoa izan zen 2012an, eta 5,24 bider milakoa, 2011n. Emakumeak baino gizon gehiago hiltzen da zirkulazio-ezbeharretan.

Azkenik, 2014ko Nafarroako gazteriaren diagnostikoak agerian uzten du talde horren elkartegintza-mailak berdin jarraitzen duela aztertutako urteetan: % 9,58koa 2012an, eta %9,65ekoa, 2013an. Adin-taldeen arabera, gehien elkartzen diren gazteak 14-17 urte artekoak dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa