(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarreko programak % 65eko partaidetza izan du hura hasi eta urtebetera osteguna, 2014.eko abenduak 18


Vera kontseilariak, programa 2013ko azaroan hasi zenetik garatutako jardueraren txostena aurkeztu du gaur goizean


Transcripción textual del video

Kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarreko programak % 65,13ko partaidetza izan du, urtebete bete denean 2013ko azaroan abian jarri zenetik. Zifra horrek programarekin bat egindako lehen hiru zonaldeei buruz ari da: Tutera Mendebaldea eta Iruñeko San Juan eta Milagrosa auzoak. Toki horietan, osatu da programan parte hartzeko aukera, laginak bidaltzeko eta haiek aztertzeko prozesua eta, beraz, emaitzen ebaluazioa egin daiteke.

Partaidetza-maila horrek hasierako helburua 5 puntutan gainditu du (% 60an finkatu zen). Gainera, Espainiako eta Europako handienetakoa da era honetako bahetze-programetan.

Programako kartela.

Kolon eta ondesteko minbiziaren detekzio goiztiarreko programak % 65,13ko partaidetza izan du, urtebete bete denean 2013ko azaroan abian jarri zenetik. Zifra horrek programarekin bat egindako lehen hiru zonaldeei buruz ari da: Tutera Mendebaldea eta Iruñeko San Juan eta Milagrosa auzoak. Toki horietan, osatu da programan parte hartzeko aukera, laginak bidaltzeko eta haiek aztertzeko prozesua eta, beraz, emaitzen ebaluazioa egin daiteke.

Partaidetza-maila horrek hasierako helburua 5 puntutan gainditu du (% 60an finkatu zen). Gainera, Espainiako eta Europako handienetakoa da era honetako bahetze-programetan.

Datu horiek jasotzen dira programa horrek aldi horretan egindako jarduerari buruzko txostenean, eta gaur goizean aurkeztu dituzte Osasun kontseilari Marta Verak; Osasunbideko zuzendari-gerente Crisitina Ibarrolak; Nafarroako Osasun Publiko eta Lan Osasun Institutuko zuzendari-gerente Mª Soledad Arangurenek eta Detekzio Goiztiarreko atalburu Nieves Ascuncek.

Programaren helburua kolon eta ondesteko tumoreak haien garapeneko hasierako faseetan detektatzea da; horri esker, kasuen % 90 senda daiteke. Gogoratu behar da, Nafarroan, kolon eta ondesteko minbiziak eragiten duela heriotza gehien emakumeen artean, eta bigarren postuan dago gizonen artean, biriketakoen atzetik. Urtean 500 kasu gehiago detektatzen dira, eta 200 bat heriotza eragiten ditu.

7.577 parte-hartzaile Tutera Mendebaldean, San Juanen eta Milagrosan

Guztira, osasun-zonalde horietako 50-69 urte arteko 11.633 pertsonek izan duten parte hartzeko aukera; haietatik, 7.577k balizko tumoreak beren hasiera-faseetan detektatzeko lagina eman zuten. San Juanen parte hartu zuten gehien, % 68,99, Tutera Mendebaldean ondoren (% 61,92) eta Milagrosan azkenik (% 60,98). Sexuaren arabera, emakumeen inplikazioa gizonezkoena baino handiagoa izan da (5 puntu gehiago): emakumezkoen % 67,38 eta gizonezkoen % 62,52.

Parte hartu gabeko pertsonei dagokienez, telefono bidezko elkarrizketak egin zaizkie zer arrazoi dituzten aztertzeko, eta handik ondorioztatzen da inkestatutako gehienek "utzikeria, denbora falta" argudiatu dutela (% 30), edo "osasunez ondo daudela, ez dutela behar" (% 26); hau da, ez dute uste gaitz hori izango dutenik, nahiz eta konfiantza dagoen garaiz detektatzen bada eta tratamendua hasten bada, oso litekeena dela sendatzea.

Emaitzei dagokienez, kasuen % 92,37k emaitza negatiboa izan zuen gorozkietan estalitako odolaren testean (TSOH). Gainerakoei buruz, eta diagnostikatzeko probak egin ondoren (kolonoskopia eta Colo-TC), % 2,68ren kasuan emaitza normala izan zen edo patologia adierazgarririk gabe; % 2ren kasuan, arrisku handiko adenomak (polipoak) detektatu ziren (136), eta esploratutako pertsonen % 0,5en kasuan, tumore gaiztoa detektatu zen (37 kasu). Azken horietatik, % 70 fase goiztiarretan detektatutako tumoreak dira (I. eta II. estadioak).

Programaren jarduera orokorra

2013ko azaroan hasi zenetik, Nafarroako geografia guztian banatutako 14 osasun-zonalde sartu dira programan, hau da, 50-59 urte arteko 50.000 pertsona inguru (programaren xede diren biztanleak), lehen itzulirako aurreikusitako kopuru guztiaren % 60 (2013ko azaroa-2015eko urria), 86.000 pertsona baino gehiagorekin. 14 zonalde horietatik, 6tan (22.766 pertsona) parte hartzeko gonbita eta oroigarriak bidali dira: Tutera Mendebaldea, San Juan, Milagrosa, Ermitagaña eta Buztintxuri (Iruña) eta Huarte. Beste 5etan (11.864 pertsona) lehen gonbidapen guztiak igorri dira, baina oroigarriak bidaltzea falta da: Lizarra, Mendillorri eta Etxabakoitz (Iruña), Izaba, eta Auritz. 3tan (15.945 lagun) oraindik ez da gonbidapenik bidali: Tutera Ekialdea, Iturrama (Iruña) eta Atarrabia.

Lehen faserako aurreikusitako gainerako zonaldeetan, programa pixkanaka zabalduko da 2015eko urtarril eta urri artean. Honako hauek dira: Azpilagaña, Txantrea, Alde Zaharra-I. Zabalgunea, Arrotxapea, II. Zabalgunea eta San Jorge, Iruñean; eta San Adrian, Corella eta Sarriguren. Bigarren fase batean, 2015eko azaro eta 2017ko urri artean, programa Nafarroako osasun-zonalde guztietara zabalduko da.

Orain arte, eta kontuan hartuz haietako toki gehienetan parte hartzeko prozesua itxi dela, 20.443 pertsonek programan parte hartu dute beren lagina emanez Nafarroako Ospitaleguneko laborategietan azter ditzaten, eta honako emaitza hauek atera dira: 18.780 test negatibo; 1.473 positibo eta 154 oraindik ebaluatzeke daude. Orain arte, 1.385 programa diagnostiko egin dira (kolonoskopiak eta Colo-TC), eta 1.169 pertsonek baieztapen diagnostikoko prozesua osatu dute dagoeneko; haietan, 72 tumore gaizto detektatu dira eta arrisku handiko 282 adenoma.

Bigarren itzulia

2015ko azarotik aurrera, programako bigarren itzuliko lehen gonbidapenak igortzen hasiko dira, eta itzuli hori data horretatik 2017ko urria bitarte egingo da.

1965eko urtarrilaren 1etik 1966ko abenduaren 31 bitartean jaiotakoak sartuko dira eta, beraz, oro har, parte-hartzaileen adin-tartea 1946ko urtarrilaren 1 eta 1966ko abenduaren 31 bitarte jaiotakoen artean izango da.

Salbuespen modura, eta programaren eraginkortasun handitzeko asmoz, 1944ko urtarrilak 1 eta 1964ko abenduaren 31 bitarte jaiotakoei berriz bidaliko zaie gonbidapena, lehen itzuliko parte-hartzaileei, hain zuzen.

Gainera, aldi horretan bertan, programa zabaltzen hasiko da fase horretan ez dauden gainerako zonaldeetan, % 100eko estaldura izan arte; 80.000 pertsonari parte hartzeko gonbidapena luzatuko zaie, programaren xede den biztanleria guztia osatu arte, eta biztanleria eta parte-hartzaile guztien datuak eguneratzeko faltan, lehen itzuli horretan 170.000 biztanle dira guztira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa