(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Uztaileko uholdeek kaltetutako azpiegituren konponketak amaitu dira Baztanen asteartea, 2014.eko abenduak 16


Nafarroako Gobernuak 990.000 eurorekin finantzatutako jarduerak bisitatu ditu Esparza kontseilariak


Esparza kontseilaria eta gainerako agintariak, Elbeteko zubian (Baztan). ( irudia handitu )

Iragan uztaileko uholdeek kaltetutako Baztango azpiegituren konponketak amaitu berri dira. Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak jarduera horiek bisitatu ditu. Obrek 1.419.998 euroko aurrekontua behar izan dute guztira, eta kopuru horretatik Nafarroako Gobernuak 990.478 euroko diru-laguntza eman du Toki Azpiegitura Planen eskutik (larrialdi-prozeduran sartu ziren),

Bisitan Baztango alkate Garbiñe Elisegik eta Toki Administrazioko zuzendari-gerente Francisco Pérezek ere parte hartu dute.

Jarduerak harri-lubeten hormetan egin dira, arekak sendotu, garbitu eta eraikitzen eta fabrikako obrak berrezartzen, honako leku hauetan: Larretakoborda, Dorretxipikoborda, Kastonekoborda, Malkoa zubia, Aritzakun-Urritzate, Apate zubia, Mapitxenborda, Elizondo-Elbete zubia, Arraiozko zubia, Maxaborroborda, Zelaietakoborda, Beartzun, Gamiokoborda, Gorramendi-Estebenekoborda, Anitz zubia eta Lekueder zubia.

Elbeteko errotako zubia

Gaur goizean bisitatutako jardueretako bat Elbeteko errotako zubia da. Uholdeek kalte handiak eragin zizkion, eta hura berriz eraikitzeko ibilgua desbideratu behar izan zen atagiak jarriz. Ezkerreko eta erdialdeko begietako gangetako harlangaitz-horma ere eraitsi da, hormigoi armatuko zola eta pretilak barne.

Gainera, pilen zimendatzea sendotu da pilaren inguruan 50 cm zabaleko hormigoizko galanda bat eraikiz, ondo dagoen haitzera eramateko behar besteko garaierarekin, eta eroritako zubi-bularrak birgaitu dira paramentuen antzeko harlanduzko lanarekin, hormigoiarekin estaliz. Berreraikitako beste elementu batzuk zati batean eraitsitako pila eta harlangaitz-hormadun paramentuak.

Enkofratuta jarritako harlangaitz-hormako harriarekin egindako ganga xaflatu da ere, eta aurrez egindako harlangaitz-hormako harrizko gangaren gainetik hormigoi armatuko egitura bat eraiki da, 15 cm lodiko hormigoi armatuko zolaz gainera.

Lan osagarriak ere egin dira: egiturako belarrak, sastrakak, sustraiak eta zuhaixkak kentzea; harlangaitz-hormetako fabrika garbitu eta haren bete-lana egitea, kare hidraulikoko morteroarekin; obrak kaltetutako tokiak leheneratzea berriz landaretza jarriz; eta ibaiertzak garbitu eta fintzea, pilatutako zaborra bildu eta kenduz.

Aipatu behar da obra hori Toki Inbertsioen Planean aitortutako larrialdian sartu dela larrialdi-prozeduraren bidez, 305.088 euroko aurrekontu finantzagarriarekin, eta 213.562 euroko ekarpenarekin %70.

Salbuespen fiskalak

Bestalde, gogora ekarri behar da Nafarroako Gobernuak ere laguntzak prestatu dituela, uholdeek kaltetutako pertsona fisiko nahiz juridikoei zerga-salbuespenak eginez. Laguntza horiek izenpetutako aseguru-polizetako konpentsazioekin bateragarriak eta subsidiarioak dira, hala badagokio, bai eta Estatuan edo Europa-mailan eman daitezkeen laguntzekin ere; kontzeptu horiengatik laguntzak ezingo du inoiz izandako kalteen zenbateko guztia gainditu.

Gainera, Foru Gobernuak Espainiako Gobernuari kaltetuei aparteko laguntzak ematea eskatu zion, etxebizitza eta lokalen kalteetarako jadanik badiren ohiko laguntzez gain (307/2005 Errege Dekretuaren babesean).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa