(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak hamar zentro publiko saritu ditu kalitatearen aldeko apustua egiteagatik astelehena, 2014.eko abenduak 15


Iribas kontseilariak ziurtagiriak eman dizkie ikastetxe eta institutu horietako zuzendaritza-kideei


Transcripción textual del video

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako hamar zentro publiko saritu ditu beren ikastetxe eta institutuetan eskainitako zerbitzuen kudeaketan kalitate nahiz etengabeko hobekuntza sustatzeagatik. Haietatik, seik zentro bikainaren zigilua jaso dute, sari gorena, eta lauk, kalitatearena.

Taldeko argazkia

Iribas kontseilaria, saritutako zentroetako zuzendaritza-kideen alboan. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako hamar zentro publiko saritu ditu beren ikastetxe eta institutuetan eskainitako zerbitzuen kudeaketan kalitate nahiz etengabeko hobekuntza sustatzeagatik. Haietatik, seik zentro bikainaren zigilua jaso dute, sari gorena, eta lauk, kalitatearena.

Bikaintasunaren zigilua lortutako zentroak honako hauek dira: Azagrako Reyno de Navarra DBHI; Nabaskozeko Otero ikastetxe publikoa, Cintruenigon; Lizarrako Politekniko IB; Noaingo San Migel ikastetxe publikoa; Iruñeko María Ana Sanz IB, eta Tuterako LHI ETI.

Bestalde, kalitatearen zentroko zigiluak honako hau jaso dituzte: Irunberri LH; Mendabiako Joaquín Romera DBHI; Noaingo Elortzibar DBHI; eta Iruñeko Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB.

Zigiluak gaur goizean banatu ditu Hezkuntza kontseilari José Iribasek, eta Unibertsitate, Kalitate eta Prestakuntza Zerbitzuko zuzendari Rosa Lópezek Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egindako ekitaldian.

Haiekin, zentroek beren borondatez honako hauei lotutako prozesuen kalitatezko estandarrekin hartutako konpromisoa saritu dira: matrikulazioa, jangela nahiz garraioaren plangintza, ikaslearen harrera, programazio didaktikoa, bai eta pertsona eta baliabideen kudeaketa ere, besteak beste.

Saritutako 49 zentro

Nafarroan, guztira 49 zentro publikok jaso dute kalitatearen zigiluak. Haietatik 42 Hezkuntza Departamentuak jarritako estandarrak errespetatuz saritu dira; beste zazpi, berriz, beste erakunde batzuek saritu dituzte, Bikaintasunerako Nafarroako Fundazioa eta ISO Ziurtagiriak, adibidez.

Hezkuntza Departamentuak saritutako 42 ikastetxe eta institutuetatik, 25k bikaintasunaren zigilua dute eta 17k kalitatearena. Gainera, 49k beren zerbitzu-gutun propioa egin dute; gutun horrek jardueren kalitatea ebaluatzeko prestazioak, arreta-konpromisoak eta sistemak jasotzen ditu.

Aurtengo zigiluak 2013an onartutako SGCC araudia betez eman dira. Araudi horrek ezartzen duenez, kalitate-sareetako zentroetako partaidetza borondatezkoa da eta lau fasetan egiten da, oro har:

- Lehenengoan, kalitate-kudeaketaren printzipioetara hurbilketa bat egiten da, beste zentro batzuetako esperientziatik abiatuz (Nafarroan dauden kalitatezko 17 sareetako batean parte hartzea).

- Bigarrenean, prozesuen definizio, ezarpen eta hobekuntzan egiten da indarra, kanpoko ebaluazio batera aurkezteko helburuarekin eta, hari esker, kalitatearekin edo kalitate-zentroarekin konpromisoko aitorpenak lortu ahalko dituzte.

- Hirugarrengoan, zerbitzu-gutun bat egiten da (bikaintasun-zigilua lortzeko aurretiazko baldintza) eta, zentro bikainaren ziurtagiria erdietsi nahi duten ikastetxe nahiz erakundeetan, autoebaluazio bat egitea.

- Laugarren eta azken fasearen helburua, kudeaketa-sistemetan era autonomoan sakontzen jarraitzea da etengabe hobetzen jarraituz.

129 zentro parte-hartzaile

Gaur egun, guztira 129 zentrok parte hartzen dute Nafarroan dauden kalitatezko 17 sareetakoren batean, honako hauek barnean sartu ondoren: Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa (CREENA), irakasleei laguntzeko bost zentro (IGA), eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntzen Eskola Ofiziala (EOIDNA).

Gogora ekarri behar da, kalitate-sistemak jartzeko prozesua 1998-1999 ikastaroan hasi zela Nafarroan, Bigarren Hezkuntzako zenbait ikastetxeren ekimenari esker, eta hurrengo ikasturtean, gainera, Kadinet izena hartu zuten; kalitatezko prozesuak sustatzeko sare bat da, eta bere funtzionamendua hobetzea du xede, UNE-EN ISO 9001 araua eredutzat hartuz.

2004-2005 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak kalitate-sarea antolatzeko ardura hartu zuen eta, 2006an, Difusión izeneko bere programa propioa abian jarri zuen, Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan kalitatezko kudeaketa-sistemei buruzkoa.

Gaur egun, kalitatezko kudeaketa unibertsitarioak ez diren maila guztietara zabaldu da (Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzak, LH, hizkuntz eskolak eta baliabide nahiz laguntza zentroak), hizkuntz eredu guztietara eta Nafarroako eskualde guztietara; hamabi sare daude Iruñean, bi Tuteran eta bakarra Baztan, Lizarra eta Tafallan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa