(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak laneratzeko aholkularitza pertsonalizatuagoa eta eraginkorragoa emango du asteazkena, 2014.eko abenduak 10


Gobernuak erakunde horren Modernizazio Plana onartu du, eta haren barnean 2015ean arreta eta orientazioko tresna berriak ezartzea sartzen da


enplegua

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko bulegoak.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) informatika eta arreta-sistemen tresna berriak ezarriko ditu 2015ean; haiei esker, bere zerbitzuak (enplegua bilatzeko aholkularitza beta orientazioa) era pertsonalizatuagoan eta kasu bakoitzari egokituta garatu ahalko ditu; hala, langabeen laneratzea lortzeko orduan eraginkortasuna areagotuko da.

Horiek dira NEZen Modernizazio Planean aurreikusitako jarduera-ildo nagusiak 2015-2016 aldirako, Nafarroako Gobernuak gaur onartutakoak. Berrikuntza nagusiak, alde batetik, informatika-programa bat ezartzean datza eta, hari esker, eskatzaileen enplegu-aukerak zehatzago zehaztu ahalko dira eta hori lortzeko ibilbide egokiena; bestetik, enplegu-agentzietan arreta emateko aurrez hitzordua eskatzeko sistema bat abian jartzea.

Iaz, NEZek informazio eta aholkularitzako 118.425 zerbitzu eman zituen. Haietatik, 69.501 orientazio pertsonaleko jarduerei dagokie eta beste 48.924 informazio profesionalari.

Modernizazio-planaren helburuak

Gaur onartutako modernizazio-planak 2014-2016 aldirako Enplegurako Suspertze Estrategiaren helburuak garatzen ditu praktikan, Administrazio Zentralak onartutakoa, eta 2015-2017 aldirako Ekonomia Jarduera eta Enplegua Suspertzeko Akordioarenak, berriko Nafarroako Gobernuak eta eragile sozial eta ekonomikoek berriki onartutakoa.

Esparru horrekin bat etorriz, planaren jarduera-printzipioak honako hauek dira:

• Enplegua eskatzen dutenen enplegagarritasuna hobetu eta erraztea, langabeziak gehien astintzen dituen taldeena (iraupen luzeko langabeak, 55 urtetik gorakoak…).

• Enplegurako Lanbide Heziketako kalitatea hobetzea.

• Enpleguaren politika aktibo eta pasiboen arteko lotura sendotzea.

• Ekintzailetza sustatzea.

• Enplegua hazi eta hobetzeko bideak sortzea programen ardatz gisa.

• Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren barnean herritarrei beharrei bideratutako kudeaketako kalitate-sistemak ezartzea.

• Enpleguaren politika aktiboen aurrerapena, plangintza, jarraipena eta ebaluazioko tresnak hobetzea.

Berrikuntza nagusiak

Aurrez aipatu denez, planaren berrikuntza nagusien artean informatika-tresna bat ezartzea dago eta, haren bidez, erabiltzaile bakoitzarentzat banakako enplegagarritasun pertsonalizatuen diagnostikoa egingo da. Horrenbestez, zer lanbide-profil duen zehaztu ahalko da, honako hauek identifikatzeko helburuarekin: enplegu-eskatzaileen trebetasun, gaitasun, prestakuntza, esperientzia, interes, familia-egoera eta izan daitezkeen lanbide-aukerak.

Diagnostiko zehatz horri esker, laneratzeko ibilbideen zehaztasuna eta eraginkortasuna hobetuko dira (enplegu bat lortzeko beharrezkoak diren jarduerak edota prestakuntza). Alde horretatik, aurreikusten da erabiltzaileak eta NEZek ibilbide hori elkarrekin egitea, eta bertan jasoko dira, faktore pertsonalak, gaitasunen azterketa (profesionalak eta zeharkakoak), enplegua bilatzeko ekintzen kronologia…

2015erako beste berrikuntzetako bat da, enplegu-agentzietan aurrez hitzordua eskatzeko sistema bat abian jartzea. Sistema horren xedea, kalitate handiagoko arreta ematea da, jendeak beharrik gabe itxaron ez dezan.

Gainera, modernizazio-planaren barnean honako neurri hauek sartzen dira: langabeziak bereziki eragindako taldeentzako orientazioko berariazko ekintzak garatzea (55 urtetik gorakoak, iraupen luzeko langabeak…); arreta homogeneoko prozedura bat ezartzea NEZen bulego guztietan; bulego horien arteko koordinazioa hobetzea;enplegu-zerbitzuak on-line bidez sustatzea Nafarroako enpleguaren ataria erabiliz; enplegu-eskaintzaren gaineko informazioa hobetzea beste komunitate batzuetakoak sartuz; eta herritarrei emandako zerbitzuen ebaluazio-sistemak ezartzea.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak hamaika agentzia ditu, hamar jende guztiarentzat eta berariazko beste bat enpresetarako, eta honako udalerri hauetan banatuta daude: Altsasu, Agoitz, Lizarra, Lodosa, Iruña, Doneztebe, Tafalla eta Tutera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa