(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Nafarroako industrializazioaren sustatzaileek egindako lana azpimarratu du asteazkena, 2014.eko abenduak 3


Hala baieztatu du Nafarroako Urrezko Domina Félix Huarte eta Miguel Javier Urmenetaren oinordekoei emateko ekitaldian, Foru Komunitateak ematen duen sari gorena


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroako Urrezko Domina banatu die Félix Huarte eta Miguel Javier Urmenetaren oinordekoei, 1964ko Industria Sustatzeko Programaren sustatzailea izan zirenei. Ekimen horrek "Foru Komunitatearen historia garaikidean mugarria izan zen" nabarmendu du Lehendakariak.

Bere agerraldian, Barcina Lehendakariak ziurtatu du, guztion ahaleginarekin, Nafarroako industrializazioaren sustatzaileek "ahal zen eredu onena eman zigutela", eta "bidea erakutsi zigutela interes berbera parteka dezagun etorkizunean guztion artean Foru Komunitate hobea eraiki ahal izateko".

2014ko Nafarroaren Domina banatzen

Barcina Lehendakaria, Parlamentuko lehendakaria eta Goicoechea lehendakariordea txaloka Félix Huarte eta Miguel Javier Urmenetaren seme-alabei dominak banatu ondoren. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Nafarroako Urrezko Domina banatu die Félix Huarte eta Miguel Javier Urmenetaren oinordekoei, 1964ko Industria Sustatzeko Programaren sustatzailea izan zirenei. Ekimen horrek "Foru Komunitatearen historia garaikidean mugarria izan zen" nabarmendu du Lehendakariak.

Bere agerraldian, Barcina Lehendakariak ziurtatu du, guztion ahaleginarekin, Nafarroako industrializazioaren sustatzaileek "ahal zen eredu onena eman zigutela", eta "bidea erakutsi zigutela interes berbera parteka dezagun etorkizunean guztion artean Foru Komunitate hobea eraiki ahal izateko".

Sari horrekin, Foru Komunitateak ematen duen gorena eta Nafarroaren Egunaren ekintza nagusia dena, Gobernuak "plan bikain bat" ekarri zuten pertsona guztiak saritu nahi ditu ere (agintariak, teknikariak, enpresariak, langileak..); plan horrek "aberastasuna sortzea eta ongizatea ekarri zituen", Lehendakariak aipatu duenez.


María Urmeneta eta Javier Huarte

María Urmeneta eta Jesús Huarte, Urrezko Dominekin. ( irudia handitu )

"Bidezkoa da, mende erdi geroago, Nafarroaren eraldaketaren sustatzaileak esker onez eta mirespenez gogoratzea" adierazi du Barcinak. Alde horretatik, Lehendakaria sortutako "eztabaida sozial biziaz" aritu da Urrezko Domina ematearen kontua dela-eta "gutxi batzuen pentsatu gabeko erreakzioagatik".

Nolanahi ere, Barcinak omenduen senideei "nafar gehienen" eskerrik beroena helarazi nahi die, Huarte eta Urmenetari, Industria Sustatzeko Programa sustatzeagatik, "Nafarroan sortu zen mana antzeko bat, baina ikuspegi estrategiko eta lanaren eskutik sortu zena".

Gogoratu behar da, plan hori duela 50 urte sortu zenetik, eta 1975era arte, 200 enpresa sortzea edo zabaltzea ekarri zuela, 20.000 bat lanpostu sortu zuela eta 12.000 milioi pezetako inbertsioa.

 

Urrezko Dominaren Banaketa  

Nafarroako Urrezko Domina gaur eguerdian banatu da Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuko patio isabeldarrean, Yolanda Barcina buru izan den ekitaldian. Foru Komunitateko agintari nagusiak izan dira bertan, eta baita Nafarroako parlamentuko lehendakari Alberto Catalán eta lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lurdes Goicoechea. Felix Huarteren aldetik, domina Jesús Huarte Beaumont semeak jaso du; Miguel Javier Urmenetaren ordezkaria, berriz, María Urmeneta Ochoa alaba izan da.

Eskerrak emateko agerraldian, Jesus Huartek esan du "gauzak era batera eta ez bestera egiten ziren garai batekoa zuela aita, baina haren izaera eta lanaren ardatza bizi zen mundua hobetzeko egindako ahalegina zela, hurbilenetik hasita, bera, familia eta Nafarroa".

Adriana Beaumont amak Nafarroan egindako lan sozialagatik duela 20 urte domina hori jaso zuela gogoratu ondoren, azpimarratu du Nafarroa industrializatzeko "ahalegin handia" egiteaz gain, Felix Huartek "nekazaritzari ere garrantzi handia eman ziola. Emigrazioak lugorriak uzten zituen une triste batean, landatik bizimodua atera zitekeela frogatzen saiatu zen", eta erantsi du "Sarriako jaurerriko ametsa, berrogeiko hamarraldian erositako finka, haren idealen adibide zela; finka horretan utzi zituen bere aurrezki guztiak".

Gainera, kulturaren (musika eta artea) bere patronazgoa aipatu du, eta agerraldia amaitu du esanez aita gaur biziko bazen "Nafarroa moderno eta iraunkor baten alde borrokatuko zuela, energia berriztagarriak babestuko zituela eta lur garbi, aberats eta emankor baten alde borrokan jarraituko zuela, hain harro sentitzen garen eta gurea den herri honek bezala, eta hari, beti, eta gaur batez ere, eskerrak ematen dizkiogu".

Maria Urmenetak, berriz, aitari emandako dominagatik eskerrak eman ditu, "Iruña eta Nafarroaren alde egin zituen hainbat gauzaren artean, bat aitortzeagatik". Abian jarri zituen edo bere erakunde-karguetatik lagundutako ekimen batzuk aipatu ondoren, industrializazioan izandako parte hartzeaz aritu da, "bihurgunez betetako bidea zeharkatu zuen Nafarroa emigratzaile eta txirotu hartaz; hori guztia atzean utzi eta aurrerapena, lana eta ongizateari ateak ireki zitzaizkien".

Miguel Javier Urmeneta "balio demokratiko eta interes orokorreko pertsona adierazgarri" moduan definitu du, "bizitza zaila zuten guztien ondoan" izan zen beti. "Laguntza ematen zuen politika eta maila soziala alde batera utzita. Beharra zuten guztientzat ateak zabalik zituen, edozein ordutan".

Maria Urmenetak adierazi du "Nafarroari zion maitasunagatik" aitak "ministerio eta goi-karguetako postuak ukatu zituela, zalantzarik egin gabe". "Nafarroa, beti Nafarroa, eta hari eskaini zion beti bere ahalegina, burua eta bihotza".

Musika eta dekretuaren irakurketa

Ekitaldiko musika-emanaldia Navarra Televisiónek eman du, eta AGAOko Premier Ensemble abesbatzak honako piezak hauek interpretatu ditu Iñigo Casalíren zuzendaritzapean: Nafarroaren Ereserkia, Erreinuan sartzeko Martxa (XVIII. mendea), Lucia di Lammermoor-en "Per te d'immenso giubilo" pieza (Gaetano Donizettik 1835ean konposatutako obra); Giacommo Puccini Turandot-en "Nessun dorma" opera (Milane 1926an estreinatutakoa). Gainera, Nafarroako Gobernuako Tronpeta eta Tinbalen Bandak Espainiako Ereserkia interpretatu du.

Ekitaldian, Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusi Fátima Baigorrik foru-dekretua irakurri du. Haren bidez, Nafarroako Urrezko Domina 1964ko Nafarroako Industria Sustatzeko Programaren bultzatzaileei ematen zaie.

Industria Sustatzeko Programa

Industria Sustatzeko Programa Foru Aldundiak 1964an onartu zuen, Iruñeko bi diputatu berriak iritsi ondoren: Felix Huarte, lehendakariordea izango zena, eta Miguel Javier Urmeneta. Biak ala biak ekimen horren sustatzaileak izan ziren Nafarroaren industria garatzen hasteko –Estatuak prestatutako garapen-poloetatik at geratu zen–, nafarren bizi-baldintzak hobetzeko bide bakarra baizen hura.

Ekimenaren helburu zehatzak honako hauek ziren: nafarren emigrazioa ekiditea, foru-lurralde guztian industriaren hedapena lortzea, Nafarroako baliabide naturalak ahalik eta gehien erabiltzea (nekazaritza, abeltzaintza eta basoko ekoizpena sustatu), eskulan kualifikaturako lanpostuak sortzea, teknikari eta tituludun nafarrak, bertako aurrezkiak eta baliabideak mugiaraztea eta kanpoko kapitalak erakartzea.

Programa foruak enpresak sortu eta zabaltzeko diru-laguntza nahiz salbuespen fiskalak eskaintzeko zuen gaitasunean oinarritu zen (gutxienez milioi bat inbertitzen zuten eta 10 lanpostu sortzen zituzten proiektuetaraino heltzen ziren irabaziak). Laguntza horiek komunikazio, industrialde, lanbide-heziketa eta abarretan egindako inbertsio publikoen plan batekin bateragarriak izan ziren.

1964-75 aldiari dagozkion datuen arabera, 207 enpresa-proiektu baliatu ziren PPIaz, eta, hari esker, 19.167 lanpostu sortu ziren. 12.022 milioi pezetako inbertsioak egin ziren. Sektoreka, jarduera metalurgikoak azpimarratu behar dira eta, haien artean, garraiorako makinak eta materiala egin eta konpontzea, bai eta elikadura eta egurrarena ere. Haien guztien artean, programaren barneko enpresen % 60 osatzen dute.

Ezarpen-tokiari dagokionez, 15 industrialde sortu ziren foru-lurralde guztian. Nolanahi ere, Iruñeak zuen garrantzia aipatu behar da, inbertsioen % 50,7 xurgatu baizuen eta sortutako enpleguaren % 37,6; haren atzetik dator Erribera (inbertsioaren % 20,7 eta enpleguaren % 25,1); gainerako zonaldeek % 10eko bueltan daude, Mendian izan ezik; azken gune horretan indizeak txikiagoak dira.

Ekimen horrek harrera bikaina izan zuen, eta horren adibide da 1965ean, ezarri eta hurrengo urtean, 157 proiektuk eskatu zutela laguntza; haietatik 80 enpresari berriei zegokien eta 77 jadanik baziren zabaltzeei.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Aurreko edizioetako sarituak

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa