(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarrek Espainiako batez bestekoa baino % 50 paper eta kartoi gehiago birziklatu zuten 2013an osteguna, 2014.eko urriak 30


Pertsona bakoitzak 32,2 kilo laga zuen batez beste edukiontzi urdinean


Nafarrek Espainiako batez bestekoa baino % 50 paper eta kartoi gehiago birziklatu zuten 2013an; urte horretan, pertsona bakoitzak 32,2 kilo laga zuen edukiontzi urdinean.

Foru Komunitateak Estatuko batez bestekoa ere zapi puntutan gainditzen du ontzi arinetan (plastikoa, metala eta brikak). Izan ere, 19,6 kilo bildu ziren pertsonako edukiontzi horian, Nafarroako Gobernuak eta Ecoembesek emandako datuen arabera; azken erakunde horrek ingurumena zaintzen du Espainiako etxeko ontziak birziklatuz eta ekodiseinatuz. Hori guztia aintzat hartuta, guztira etxeko ontzien 19.115 tona laga dira edukiontzi hori eta urdinetan.

Bilketa hori Foru Komunitatean banatutako 13.687 edukiontzi hori eta urdinetan egin zen, 2012an baino 632 edukiontzi gehiagotan.

Inpropioen ehunekoan, hau da, edukiontzi horian gaizki lagatako hondakinak, nafarrek ere birziklapenarekiko eta ingurunearen babesarekiko kontzientziazio-maila handiagoa dute; izan ere, hondakin-mota hori % 22,3koa zen, 2012ko zifra baino hiru puntu gutxiago, eta Estatuko batez bestekoaren azpitik (% 30).

Gainera, alde horretatik, Foru Komunitateko herritarrek birziklapenarekiko erakutsitako sentsibilitatea nabarmendu behar da, hamar pertsonatatik bederatzik baieztatzen baitu egunero bereizten dituela ontzi guztiak, Ecoembesek biztanleen ohitura eta jokabideen azterketari buruz egindako azken txostenaren arabera

.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa