(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak bere hobekuntza ekonomikoa sendotu du, azken urtean % 1,8ko hazkundea izanik osteguna, 2014.eko urriak 30

Eskualdeko BPGD % 0,5 hazi da 2014ko hirugarren hiruhilekoan

Transcripción textual del video

Nafarroako ekonomia % 0,5 hazi da azken hiruhilekoan, hau da, % 1,8ko hazkunde erreala izan du 2013ko aldi berarekin alderatuz; hala, eskualdeko ekonomiaren hobekuntza sendotu da, eta azken 5 hiruhilekotan jarraian zeroren gainetiko balioak batu dira.

Hiruhileko kontabilitateko aurrerapenean jasotako datu horiek gaur goizen aurkeztu ditu lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoecheak. Hark adierazi du jokabide hori Espainia guztiak izandakoaren antzekoa dela, azken hiruhilekoan % 0,5eko hazkundea izan duena, baina ez du Nafarroaren urte arteko datua berdintzen, eta % 1,6an geratu da.

Nafarroako BPGd-aren bilakaera.

Goicoechea lehendakariordearen aburuz, BPGd-ean izandako hobekuntza hori kanpoko sektoreak elikatu du hein handi batean, Nafarroarako modu oso onean eboluzionatzen ari baita, sektore hori Espainiako ekonomian ahitu samarra agertzen den ingurune batean ere. Lan-merkatua ere pixkanaka hobetzen ari dela aipatu du eta goranzko joerari eusten bazaio, jarduera ekonomikoa suspertzen lagun dezake familiak gastu gehiago eginez.

Lourdes Goicoecheak esan du, gainera, azken hiruhileko hazkundeak Foru Komunitatea 2007. urtearen amaieran zegoen ekoizpen-mailan jartzen duela, krisi ekonomikoa hasi zen unean. Une hartatik aurrerako datuek, gainera, erakusten dute Espainiako ekonomiak Nafarroak baino 5,9 puntu gehiago galdu dituela krisia hasi zenetik.

Etorkizun hurbilari dagokionez, adierazi du nazioartean gertatzen denaren baitan izango dela; nazioartean, susperraldia apur bat geratu egin dela ikusi da azken asteotan; nolanahi ere, Nafarroako ekonomiaren bilakaera egindako aurreikuspenekin bat dator eta haren urteko hazkundea % 1,5ean jartzen du 2014aren amaieran.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako BPGD – 2014ko hirugarren hiruhilekoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa