(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 62,5 milioi euro inbertitu du 1986. urtetik Santiago bideko monumentuak zaharberritzen asteartea, 2014.eko urriak 28


Hala baieztatu du Sánchez de Muniáin kontseilariak Santiago bideari buruz Izuran (Nafarroa Beherea) egindako Bi Nafarroen Mintegiko X. edizioan


Izuran egin den Bi Nafarroen Mintegiko X. edizioan parte hartutako ordezkaritzak. ( irudia handitu )

1986. urtetik gaur arte, Nafarroako Gobernuak guztira 62,5 milioi euro inbertitu du Santiago bideko monumentuak zaharberritzen, eta haietako zenbait oso garrantzitsuak dira, esaterako: Orreagako Kolegiata, Iruñeko Katedrala edo Lizarrako San Pedro de la Ruako Eliza, eta tamaina txikiko beste asko baina ibilbide guztian esanahi handia dutenak.

Hala azpimarratu du bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek Izuran (Nafarroa Beherea. Pirinio Atlantikoetako Departamentua. Frantzia) egindako Bi Nafarroen X. Mintegian, Santiago bidean oinarritutakoa.

Kontseilariak Bidea sustatzeko beste ahalegin batzuk aipatu ditu, esaterako: eliza nagusiak zabaltzea bisitari gehien dabilen aldietan; mapak eta beste argitalpen batzuk argitaratzea; ibilbidearen trama fisikoa hobetzea eta haren mugarriak nazioarteko azoketan eta dibulgaziozko euskarrietan zabaltzea; ahalegin horiei esker, erromes eta turisten goranzko joera finkatzen ari da.

Sánchez de Muniáin izan da 40 pertsonek osatutako Nafarroako ordezkaritzaren buru, eta ordezkaritza horren barnean izan dira: parlamentariak, alkateak, Santiago bideko elkarteetako kideak, Nafarroako Kultura Kontseiluko kideak eta kazetariak; haien artean zegoen ere, Iruñeko alkate Enrique Maya.

 

Sánchez de Muniáin lehendakariordea Nafarroako ezkutua duen koadroa bat Izurako alkateari ematen. ( irudia handitu )

Segizioa 10:00ak aldera heldu da Nafarroa Behereko hiri horretara; leku horretan Santiago bide frantseseko hiru ibilbide garrantzitsuk bat egiten dute, eta X. mendetik eta Erdi Aroan zehar Santiago alderako ibilbideko erromesen etapa garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. Izurak 5.000 bidaiari hartzeko bi hotel, bi ostatu eta hogei bat aterpetxe izan zituen XIV. mendearen erdialdera.

Done Jakueren bidea mintegia honetan hiru hitzalditan aztertu da. Lehena, San Nikolasi buruzko "Harambeltzeko kaperaren zaharberritzea"-ren gainean izan da, 984. urtean eraikitako priorato-ospitale zaharretik kontserbatutako eraikin bakarra, 2001. urtean "Monumentu Historiko" izendatutakoa eta berriki zaharberritu dena. Bigarrena, Nafarroako Gobernuko Ondarearen Zerbitzuko arkitekto Leopoldo Gilek eman du "Orreaga. Ospitale bat bidean" izenburuarekin.

Gainera, Santiago bideari buruzko hirugarren hitzaldi bat izan da, bide nahiz elkartzeen eszenatoki modura; Nafarroako Alderdi Sozialistako parlamentari eta Nafarroako Donejakue Bideko Lagunen Elkarteko lehendakariorde Victoria Arraizak eman du.

Jardunaldia ekitaldi instituzional batekin amaitu da, eta bertan honako hauek izan dira: bigarren lehendakariorde eta Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin; Izurako alkate Daniel Olçomendy; Nafarroa Zaharreko Lagunen Elkarteko lehendakari Louis Gentien; eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko Marie Pierre Cabanne. Amaieran, Nafarroa eta Izurako segizioak Harambeltzeko kapera bisitatu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa