(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Juan Ciudad Fundazioak 2014ko “Nafarroa” Elkartasunaren Nazioarteko Saria jaso du astelehena, 2014.eko urriak 27


Sari horrekin, epaimahaiak ere Paciencia Melgar ahizparen eta "ebola-izurriaren aurka borrokatzen ari diren pertsona guztien" lana aitortu nahi du


Transcripción textual del video

Juan Ciudad Fundazioak 2014ko "Nafarroa" Elkartasunaren Nazioarteko Saria jaso du Mendebaldeko Afrikako herrialdeetan San Joan Jainkoarenaren Anaien ospitaleetan egindako lanagatik, bai eta osasun-arazoei eta, bereziki, ahaztutako gaixotasunei buruzko (ebolaren kasua, adibidez) sentsibilizazio-lanagatik ere.

Nafarroako Jauregia

Nafarroako Jauregia.

Juan Ciudad Fundazioak 2014ko "Nafarroa" Elkartasunaren Nazioarteko Saria jaso du Mendebaldeko Afrikako herrialdeetan San Joan Jainkoarenaren Anaien ospitaleetan egindako lanagatik, bai eta osasun-arazoei eta, bereziki, ahaztutako gaixotasunei buruzko (ebolaren kasua, adibidez) sentsibilizazio-lanagatik ere.

Sari horrekin, epaimahaiak beste pertsona batzuek egindako lana ere aitortu nahi dute, "ebola-izurriaren aurka zuzenean edo zeharka borrokan ari direnen lana, profesionalak eta herrialdeetakoak bertakoak diren boluntarioak, erakunde humanitarioetako borondatezko lankideak edo misioneroak izan daitezkeen pertsonen lana".

Alde horretatik, epaimahaiak nabarmendu du Paciencia Melgar ahizparen "lana, jarrera eta konpromisoa". Ahizpa hori Liberiara joandako lau erlijiosoetatik bizirik irauten duen kutsatutako bakarra da, eta Monroviako San José ospitalean isolatuta zeudenak. Hark jasoko du datozen hilabeteotan, Iruñean, Juan Ciudad Fundazioaren saria.

Saritutako erakundeak saria (150.000 euro) San Joan Jainkoarenaren Anaiak Liberian eta Sierra Leonan ebola-gaixoei ematen dieten arretarako erabiltzea aurreikusten du; zehazki, Monroviako San José (Liberia) eta Lunsarreko San Juan de Dios (Sierra Leona) ospitaleek pixkanaka ateak berriz ireki ahal ditzaten; ospitale horiek Miguel Pajares eta Manuel García erlijiosoek zuzentzen zuten, hurrenez hurren, gaitz horrengatik hildako bi espainiarrek.

Foru Gobernuak eta Laboral Kutxak emandako "Nafarroa" Elkartasunaren Nazioarteko Sariak nazioarteko lankidetzako edozein arlotan nabarmentzen diren erakunde edo pertsonak aitortzen ditu, bereziki Milurteko Garapen Helburuak lortzen nabarmendu direnak.

Saritutako erakundearen izena Miguel Indurain txirrindulari profesional ohiak eta epaimahaiburuak gaur eguerdian eman du ezagutzera, prentsaurrekoan, Nafarroako Jauregian. Agerraldi horretan ere honako hauek parte hartu dute: Gizarte Politiken kontseilari Íñigo Allik eta Nafarroako Laboral Kutxako lurralde-zuzendari Javier Cortajarenak, sariaren finantzanketa guztiaz ardurazten den entitatea.

Juan Ciudad Fundazioa

1991. urtean San Joan Jainkoarenaren Anaiak sustatutako Juan Ciudad Fundazioak kongregazio erlijioso horrek txirotutako herrialdeetan dituen zentroen bidez egiten du lan, Sahara azpiko Afrikan bereziki, planetako eskualde txiroenetako batean.

Erakunde horrek (haren hautagaitza Garapen Solidariorako Erakundeen Sareak aurkeztu du) hain kaltetuak ez diren zonalde batzuetan ere talde ahulei arreta ematen die, esaterako: buruko gaixotasunak dituztenei, desgaituei, gaitz kronikoak dituztenei, drogazaletasuneko arazoak dituztenei edo beste baztertze-egoera batzuetan daudenei.

Juan Ciudadek dituen helburuen arabera, bere ekintza lau jarduera-eremuren bidez antolatzen du. Honako hauek dira: osasun-azpiegiturak eraiki nahiz hornitzea; laguntza humanitarioa bidaltzea herri kaltetuenei osasun-arreta emateko; sentsibilizazio-proiektuak eta garapenerako hezkuntza; eta boluntariotzako programak.

Saria Ekuatore Gineako Paciencia Melgar ahizpak jasoko du Iruñean. 47 urte ditu eta Inmaculada Concepción Misiolarien kongregaziokoa da, eta hamaika urtez erizain aritu da Monroviako (Liberia) San Joan Jainkoarenaren Anaien ospitalean, hildako Miguel Pajares aitarekin batera, baliabide gutxiko gaixoak artatzen. Osasun-zentro horretan, ebolak kutsatutako pertsonak artatu dira azken hilabeteotan, eta han kutsatu zen birusarekin. Gaitza gainditu ondoren, haren seruma Teresa Romero erizaintzako laguntzailearen tratamenduan erabili da.

"Nafarroa" Elkartasunaren Nazioarteko Saria

"Nafarroa" Nazioarteko Saria 2001ean sortu zen Laboral Kutxaren laguntzarekin, eta haren helburua da, garapenerako nazioarteko lankidetzako edozein arlotan beren ibilbideagatik nabarmendutako gobernuz kanpoko erakundeek eta pertsona fisikoek egindako lana saritzea da eta, bereziki, Milurteko Garapen Helburuak betetzen lagundu dutena.

Sari horrekin ere nafarrak kontzientziatu eta sentsibilizatu nahi dira, ikus dezaten herrialde eta herri txirotuetako sektore sozial kaltetuenen alde borondatezko lan solidarioak zer garrantzi duen.

Laboral Kutxa sariaren finantzaketa guztiaz arduratzen da, 27.000 euro; 15.000 sarirako eta 12.000 kudeaketa-gastuetarako. Aldiz, Gizarte Politiken Departamentuak honako hauei lotutako lanak betetzen ditu: sariaren zabalkundea, epaimahaia osatu eta antolatzea, hautagaitzak jaso eta aztertzea eta saria banatzeko ekitaldia.

Aurtengo edizioan 14 hautagaitza aurkeztu dira, eta haietatik epaimahaiak lau finalista aukeratu ditu, Juan Ciudad Fundazio sarituaz gain. Gainerako finalistak Anna Ferrer, Barraquer Fundazioa, Alta Verapazko Pastoal eta The Citizens Foundation izan dira.

Aurreko sarituak eta epaimahaia

Aurreko edizioetan honako hauek jaso dute sari hori: Martha Pelloni argentinarrak (2013), Mama Tunza keniarrak (2012), Manuel Elkin Patarroyo zientifikoak (2011), Creative Handicrafts GKEak (2010), Aguaricoko Bikariotza Apostolikoak (2009), Mama Samateh Saidy eta Wassu Gambia Kafo GKEak (2008), San Joan Jainkoaren Anaiak (2007), Fe y Alegría mugimenduak (2006), UNASO erakundeak (2005), Errefuxiatuentzako Jesuita Zerbitzuak (2004), Karitateko Ahizpa Misiolariak (2003) eta Muhhamad Yunnus-ek (2002).

Miguel Indurain txirrindulari profesional ohia izan da epaimahaiburu eta epaimahaia honako hauek osatu dute: Gizarte Politiken kontseilari Iñigo Allik; Nafarroako Laboral Kutxako lurralde- zuzendari Javier Cortajarenak; Nafarroako Medicus Mundiko sortzaileetako bat den Miguel Ángel Argalek; Nazio Batzuen Milurteko Kanpainaren Tokiko Hiri eta Gobernuekin (Europa) harremanak izateaz arduratzen den Xavier Longanek; garapenerako hezkuntzako aditu María Luz Ortegak; eta Nafarroako UNICEFeko koordinatzaile Maider Gabilondok. Idazkari-lanak, berriz, Pertsonak Garatu eta Gizarteratzeko Arreta Zerbitzuko zuzendari Andrés Carbonerok egin ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa