(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Adingabeen kirol-ekintzak arautu egingo dira haien segurtasuna eta hezkuntza-alderdia bermatzeko

astelehena, 2014.eko urriak 27


Arauaren zirriborroa herritarren partaidetzarako zabalik dago, eta hark entrenatzaileen titulazioa eta gurasoen jokabide desegokien zehapena azpimarratuko ditu, esate baterako


Adingabeak kirola egiten

Adingabeak Nafarroako Kirol Jokoetan parte hartzen.

Entrenatzaileen titulazioa, gurasoen jokabide desegokien zehapena eta jokalariek kirol-klubekin duten loturaren iraupena dira, adingabeentzako kirol-ekintza publikoen foru-dekretuan arautuko diren zenbait alderdi. Foru-dekretu hori Nafarroako Gobernua ari da lantzen lehiaketa horien segurtasuna eta hezkuntza-alderdia bermatzeko asmoz.

Nafarrek arau honen zirriborroari beren iradokizun eta ekarpenak egin diezazkiekete azaroaren 4ra arte; zirriborro hori honako webgune honetan dago eskuragarri kontsultatu ahal izateko: www.deporte.navarra.es.

Bestalde, Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutua foru-dekretu honen proiektua inplikatutako eragileei aurkezten ari zaie egunotan Iruñean egindako lan-saio batzuetan: kirol-federazio, kiroletako udal-teknikari edo klubei, esaterako.

Arau honek Nafarroako Kirolaren Plan Estrategikoan jasotako ekintzetako bati erantzuten dio, 2010ean Parlamentuan onartutakoa. Hiru helburu nagusi ditu: kirol-ekintza horiek segurtasun-baldintza egokietan egitea, adingabeen garapen orekatuaren alde egitea eta beren maila, gaitasun eta hezkuntza-beharrei egokituta izatea.

Arautuko diren gaiak

Nafarroako Gobernuak onartu aurretiko aldaketak izan ditzakeen foru-dekretu horren zirriborroak, aurreikusten du adingabeen kiroletako entrenatzaile edo begiraleek titulazio zehatz batzuk izango dituztela zeregin horiek erabateko bermeekin egin ahal izateko.


Bilkura

Kirol-federazioekin izandako lan-saioa. ( irudia handitu )

Gainera, dekretu horrek arau-esparru bat finkatuko du eta, hari esker, adingabeen kirol-ekintzetako guraso edo ikusleak zehatu ahalko dira jokabide desegokiak, neurrigabeak badituzte edo bilatu nahi den hezkuntza-espirituaren aurkakoak badituzte. Pertsona bera (kirol-bidea erabiliz) nahiz haren kluba edo harremana duen kluba, hala badagokio, zehatu ahal izatea jasotzen da.

Arauak adingabeek beren kirol-klubekin duten loturaren gehieneko iraupena ere finkatuko du; oro har urtebetekoa izango da, 14 urtetik gorakoa bada salbu eta klubaren eta gurasoen edo legezko tutoreen arteko berariazko izenpetutako itun bat ez badago behintzat; itun horren arabera, konpromisoa bi denboralditarako izango zen (ez gehiago).

Foru-dekretuak beste gai batzuk ere arautuko diru, esaterako: prestakuntzako ekintzen publizitatea (kirol-eskolak, udako campusak…), eta kirolari ezagunen irudia ezingo dute erakargarritasun modura erabili, baldin eta iragartzen duten ekimenarekin inplikatu ez badaude; kirol-ekintza publikoak praktikatzen dituzten adingabeen osasun-laguntza; eta haiek borroka-kiroletan parte hartzea norbere babeserako elementuak erabiltzen ez badira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa