(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Robotak, eskolan zientzia eta teknologia ikasteko erakargarriak osteguna, 2014.eko urriak 23


Hezkuntzak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Iruñeko Planetarioak hitzarmen bat izenpetu dute irakasleak prestatzeko eta ikastetxeei materialak lagatzeko


Hitzarpenaren izenpetzea

Iribas kontseilaria, erdian, Eloísa Ramírez (ezkerrean) eta Javier Lacunzaren (eskuinean) alboan, hitzarmena izenpetzeko unean. ( irudia handitu )

Zientzia eta teknologia ikasgaiak erakargarriagoak egiteko robotak zer ahal duten jakinik, Hezkuntza Departamentuak,Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Iruñeko Planetarioak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu dute, eta haren helburua irakasleak aparatu horiek erabiltzeko prestatzea da eta ikastetxeei beharrezko materialak lagatzea ikasleekin hezkuntza-proiektuak garatzeko.

Lankidetza hori ez da berria prestakuntzaren plangintza erregulatzeko eta baliabideak kudeatzeko, nahiz eta orain gauzatu den.

Nafarroako edozein ikastetxe publiko eta itunpeko ikastetxek ekimen honetan parte hartzeko eskaera egin dezake. Gaur arte, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako hogeita hamar bat ikastetxe eta institutuk ekimenarekiko interesa agertu dute, eta 300 irakaslek baino gehiagok azken urteotan emandako hainbat ikastarotan parte hartu dute. Ekintzak hezkuntza-robotikaren arloan oinarritzen dira oraingoz, beste arlo zientifiko-teknologiko batzuetara zabaltzea aurreikusita dagoen arren.

Programa guztia Iruñeko Planetarioaren berrikuntza-baliabide nahiz teknologia berrien zentroaren inguruan oinarritu da, eta gaur egun 48 robot eta 18 bee-bots (robor sinpleagoak Lehen Hezkuntzako ikasleentzat) ditu.

Erakunde hori arduratuko da ikastetxeen eskura jarritako robot eta beste zenbait material kudeatzeaz, aretoan bertan erabili ahal izateko nahiz ikastetxeetan bertan; horrez gain, irakasleek jasotako prestakuntzaren zati bat hartuko du, eta azken horren prestakuntzan Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleek laguntzen dute.

Ekimen horren garapena honako hauek izenpetutako hitzarmenean jasota geratu da: Hezkuntzako kontseilari José Iribas; NUPeko Proiekzio Unibertsitarioko errektoreorde Eloísa Ramírez, eta Kultura, Kirol eta Aisialdiko Azpiegituren Nafarroako Sozietateko (NICDO) zuzendari-gerente Javier Lacunza, Iruñeko Planetarioko arduraduna dena.

Bokazio zientifikoa sustatzea

Hitzarmenaren azken helburua ikasle nafarrengan bokazio zientifikoa sustatzea da, Europako Batzordearen ildoeekin bat etorriz; ildo horiek Hezkuntzan teknologia berriak erabiltzearen alde egiten dute ikasleen motibazioa eta irakaskuntza-prozesuen eraginkortasuna handitzeko.

Xede horrekin, Hezkuntza Departamentua ikasgai zientifiko nahiz teknologikoen irakaskuntzako eduki eta metodoen berrikuntza-prozesu batean murgilduta dago.

2012an dagoeneko, Hezkuntzaren Berrikuntza Plan bat sutatu zuen Zientzian eta Teknologian, eta haren esparruan sare bat sortu zen; sare hori Lehen eta Bigarren Hezkuntzako hogeita hamar bat ikastetxek osatzen zuten, eta bi ikasleengan talentua sustatzea du xede, horretarako arlo horien berrikuntza metodologikoa, gaien berrikuntza eta antolaketa-berrikuntza eginez.

Orain, hitzarmenak, Nafarroako sare publikoko eta itunpeko sareko irakasleentzat prestakuntza-ekintzak egitea arautzen du, lehen ikasturtean nahiz udan egingo diren ikastaroekin; ikastaro horiek hezkuntzako robotikari eta beste alderdi batzuei lotuta izango dira, esaterako: IKTetan prestatzea eta haiek baliabide didaktiko moduan sustatzea, urtero planifikatuko direnak ikastetxeen prestakuntza-beharren arabera.

Aurrez aurrekoa, erdia aurrez aurrekoa edo online bidezkoa izan ahalko den prestakuntza hori NUPeko Irakasleen Prestakuntzako Maisu eta Master graduetako irakasleentzat ere zabalik izango da, bai eta arlo didaktikoan beren gaitasunak eguneratu nahi dituzten tituludunentzat ere.

Gainera, hitzarmenaren esparruan, NUPeko ikasleek ikasgai zientifiko eta teknologikoen irakaskuntzari lotutako ikasketak, ikasle-praktikak edo ikerketa-proiektuak egin ahalko dituzte.

Bestalde, testuak 2012-2013tik Planetarioak hartzen duen baliabideen zentroaren eginkizunak arautzen ditu. Zehazki, robotak eta materialak ikastetxeei lagatzeko kudeaketaz arduratuko da, bai eta hura aretoan erabiltzeaz ere; erabiltzaileei aurrez aurre eta online bidez aholkuak emateaz; ekipoen mantentze-lanaz, eta zientzia nahiz teknologiako berrikuntza-zentroen sarearekin elkarlanean aritzeaz beren jarduerak egiteko.


 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa