(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pablo Sarasate biolin-lehiaketak formatua berritu eta dibulgaziozko askotariko ekintzak ere eskainiko ditu astelehena, 2014.eko urriak 20


2015eko ekainaren 29tik uztailaren 4ra egingo da, eta haren barnean luthier-en kongresu bat, uda-ikastaroak, haurrentzako kanpamentuak edo erakusketak sartuko dira, beste jarduera batzuen artean


Pablo Sarasate, Mariano Benlliure-ren marrazkia.

Pablo Sarasate nazioarteko biolin-lehiaketaren hurrengo edizioa Iruñean egingo da 2015eko ekainaren 29tik uztailaren 4ra. Ekintza-programa zabala izango da eta programa hori prestatu da, haren nazioarteko proiekzioa handitzeko eta musika-ezagutza nahiz nafarren gozamena sustatzeko.

Lehiaketa Kultura eta Turismoko kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek aurkeztu du gaur goizean, Baluarten. Ekitaldian, honako hauek ere parte hartu dute: Iruñeko Udaleko Kulturako zinegotzi-ordezkari Fermín Alonsok; Nafarroako Gobernuko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendari Cristina Urdanozek; Nafarroako Orkestra Sinfonikoko gerente Joaquín Romerok, eta Baluarteko gerente Javier Lacunzak.

Sarasate live! izeneko formatua berria Kulturako Zuzendaritza Nagusiak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, Pablo Sarasatek sortutakoa, egin dute, eta aurtengo edizioan eginkizun aktiboa hartzen duena. Hala, interpreten lehiaketako nahiz aldi berean egingo diren ekintza guztien agertokiak Baluarte eta Iruñeko Ziutadela izango dira Gayarre antzokiaren ordez. Ekintza horien artean honako hauek izango dira: orkestra-eskola bat Espainia guztiko musikari gazteentzat, lutheriako nazioarteko kongresua, haurrentzako musika-kanpamentua, uda-ikastaroa, ikuskizun dokumentala, Sarasateri buruzko erakusketa, musikoterapiako jarduerak, hitzaldi didaktikoak, kontzertuak, jokoak eta abar.

Txapelketa lehiakorra

Lehiaketaren nazioarteko proiekzioa eta biolin-jotzaile nafarraren irudia handitzeko asmoz, aurtengo edizioan epaimahaiaren profila aldatzea erabaki da, orkestrako interprete nahiz zuzendarien ordezkari aipagarriak sartuz. Hala, epaimahaiburua, Columbia Artists-eko (New York) lehendakariorde senior eta zuzendari nagusi Douglas Sheldon izango da, musika klasikoaren arloan errespetatuenetakoa den "manager" bat. Lehiaketako zuzendari artistikoa Nafarroako Orkestra Sinfonikoko titular Antoni Wit maisu poloniarra izango da.

Lehiaketa 2015eko ekainaren 29tik uztailaren 4ra egingo da aipatu denez, Baluarteko ganbera-aretoan; sarrera librea eta doan izango da lehen kanporaketetan eta final-erdietan. Bi hautagaien artean jokatuko den finalak bi zati izango ditu: lehenengoan Joaquín Calderón zuzendariaren "Sarasate" dokumentala estreinatuko da, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren (NOS) zuzeneko musika izango duen ikuskizuna eta Antoni Wit zuzendari duela; bigarren zatian, berriz, irabazlea aukeratuko da, bi finalistek BOSekin eta Wit maisuarekin batera ere beren interpretazioa egin ondoren.

Berrikuntza teknologikoak ere bere tartea izango du lehiaketan, Blackbinder aplikazioaren estreinaldi mundiala izango baita lehiaketa ofizial batean; aplikazio hori Carlos Piñuela, Sergio Peñalver eta Koldo Ábrego nafarrek garatu eta patentatutako partitura elektronikoen sistema bat da. NewMusic Now izeneko enpresa sortu zuten eta Ekintzailetza Bultzatzeko Jardueraren lehen edizioan parte hartu zuen; ekimen hori Nafarroako Gobernuak eta ekintzaileei laguntzeko zenbait enpresak sortutako programa bat da.

20.000 euroko lehen saria

Bi sari baino ez dira banatuko: lehena, Nafarroako Gobernuak emandako 20.000 euroko saria da; eta bigarrena, Iruñeko Udalak emandako 10.000 eurokoa. Gainera, Columbia Artists-en urtebeteko ordezkaritza jasoko duen sari berezia ere banatuko da, epaimahaiburu Douglas Sheldonek zuzenen emango duena.

Lehen sariarekin, gainera, NOS, Cascais eta Oeiras Ganbera Orkestra eta Krakow Philharmonic Orkestrarekin kontratuak sinatu ahalko dira 2016-2017 edo 2017-2018 denboraldian aritzeko, eta baita Madrilgo Musikako Goi Mailako Kontserbatorioarekin ere hurrengo denboraldian biolin eta pianoko emanaldi bat eskaintzeko, Sarasatek kontserbatorio horri dohaintzan eman zion Stradivariusarekin.

Lehiaketan aurreko edizioetan saririk lortu gabeko 16-25 urte arteko edozein nazionalitateko biolin-jotzaileek parte hartu ahalko dute. Interesdunek 2015eko urtarrilaren 12a bitarte izena eman ahalko dute eta lehiaketako oinarriak, on-line bidezko formularioak eta informazio guztia honako webgune honetan eskuragarri daude: www.sarasatelive.com

Gizarte guztiarentzat zabalik dagoen ekintza-programa

Musika-lehiaketaz gain, Sarasate live! ekimenaren helburua herritar nafarren artean Sarasateri buruzko ezagutza eta haren musika-obra sustatzea da; horrekin batera, Sarasateren obrarekin gozatzea eta hura zabaltzen laguntzea. Horretarako, era askotariko ekintzak programatu dira, esate baterako: Sarasate Akademia, harizko gazte interpreteek jendaurreko kontzertuetan praktika dezaten; musikako hiri-kanpamentuak musika-eskoletako ikasleentzat, atari zabaleko ekintza, musika-tailer, tailer artistiko eta kontzertuekin Ziutadelan; musikoterapia-saioak haurdun dauden emakumeekin, haurrekin eta adinekoekin; eta era askotariko jendearentzako musika-antzezpenak.

Gainera, biolin-jotzailearen bizitza eta obra izango dira Ziutadelan antolatuko den "Sarasate, Europako biolina" izeneko erakusketako muina, eta baita Nafarroako Unibertsitate Publikoko uda-ikastaroetako muina ere. Halaber, Iruña egun horietan Luthier-en Nazioarteko Kongresu eta Azoka baten egoitza izango da, musika-tresnak eraikitzeko merkatua bultzatzeko asmoz eta gazte interpreteak erakartzeko asmoz.

Ekintza horien programa ondorengo webgunean jarraitu ahalko da, osorik: www.sarasatelive.com


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa