(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Azkoiengo Jofemar fabrika bisitatu du bertako inbertsio-planen berri izateko asteartea, 2014.eko urriak 14


Enpresa-taldeak 8 milioi euro inbertitzea aurreikusten du 2015 eta 2017 artean, eta beste 150 lanpostu sortzea espero du


Ezkerretik eskuinera: Javier Busto, Félix G. Busto, Yolanda Barcina, Félix G. Vidondo, Mª José Vidorreta, Lourdes Goicoechea, eta Miguel Carrrero. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Azkoienen izan da 2015-2017 hirurterako Jofemar Korporazioaren inbertsio-planaren aurkezpenean. Plan horrekin 8 milioi euro inbertituko dira, eta 150 lanpostu sortzea ere espero da.

Aurkezpenean, Barcina Lehendakariak enpresa-taldeari babes osoa eman dio, vending-eko sektorerako soluzio teknologiko integraletan lider dena, eta korporazioak aberastasuna eta enplegua sortzeko egindako "ahalegina" aitortu du.

2004. urtetik enpresak 2,62 milioi euro jaso du Nafarroako Gobernuak emandako laguntza publikoetan. Zati handiena berrikuntza-proiektuak diruz laguntzeko erabili da eta inbertsioak egiteko enpresaren lehiakortasun hobetzeko.

Ekitaldian, Lehendakariarekin batera izan dira: taldeko lehendakari Félix Guindulain Vidondo; lehendakariorde betearazle Félix Guindulain Busto eta enpresako zuzendari nagusi Miguel Ángel Carrero.

Bertan izan dira ere, lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilari Lourdes Goicoechea, udalerriko alkate María José Vidorreta eta Javier Busto zinegotzia.


Ezkerretik eskuinera: Lourdes Goicoechea, Mª José Vidorreta, F.G. Busto; Yolanda Barcina, eta F.G. Vidondo. ( irudia handitu )

Inbertsio-plan berriak

Aurkezpenean zehar, agerian geratu da inbertsio-plan berriek Taldearen lehiakortasuna handitu nahi dutela eta bertako atal guztiena ere, lan egiten duen sektoreetan finkatzeko.

Negozio tradizionalaren barnean (vending-eko sektorea), 5 milioi euro inbertitzea aurreikusten da eta 100 lanpostu sortzea. Hazkunde-planaren arabera, enpresak salmentak % 10 igotzea espero du linea tradizionaletan eta nazioarteko zabalkundeari ekitea Errusia nahiz Brasil aldera.

Jofemar-ko sukaldaritza-zerbitzuen Sentil operadoreak (2000. urtean hasi zuen bere jarduera) bere jarduera hurrengo hirurtekoan haztea espero du ere. Hazkunde-planek 55 lanpostu sortzea aurreikusten dute eta 3.400 operazio-makinetara heltzea.

Azkenik, bere energia-atalaren barnean, enpresak 2 milioi euro inbertitzea aurreikusten du bateriak ekoizteko fabrika berri batean eta 50 bat lanpostu sortuko ditu.

Proiektu horri mikro-sare bat sortu eta abian jartzea gehitu behar zaio eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta bertako instalazioen ingurumen-eragina murrizteko. CENERekin lankidetzan garatutako proiektua da eta EBeko LIFE+ programak finantzatzen du.

Enpresako arduradunek azpimarratu dute hazkunde-tresna moduan I+Gk duen garrantzia; taldeko urteko fakturazioaren % 7-8 artean inbertitzen da bertan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa