(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak lan edo ikasten duten desgaituei bizitza autonomoa izan dezaten erraztuko die asteartea, 2014.eko urriak 14


Zerbitzu berri batek haien eskura jartzen ditu laguntzaile pertsonalak nahiz laguntza teknikoak beren eguneroko bizitzako independentzia bultzatzeko


Desgaitasuna duen pertsona

Desgaitasuna duen pertsona.

Nafarroako Gobernuak bizitza independentea babesteko laguntza-programa berria aurkeztu du gaur; programa horrekin lanean, enplegu bila edo goi-mailako ikasketak egiten ari diren desgaituei edo menpekotasuna dutenei beren eguneroko bizitza ahalik eta independentzia handienarekin bizitzea erraztuko die, laguntzaile pertsonalen babesari esker asteko ordu batzuetan eta beste laguntza tekniko batzuei esker.

Zehazki, beren autonomia sustatuko da bizitza pertsonaleko plan bat eginez pertsona onuradun bakoitzarentzat eta diziplina anitzeko talde baten aholkularitzarekin, terapeuta, psikologo eta programaren koordinatzaileak osatzen dutena.

Nafarroako Cocemfek (desgaitasun fisiko eta organikoa duten pertsona-elkarteen federazioa) kudeatutako Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziaren programa horrek ere abian jarriko du: bizitza independenteko bulego bat, laguntzaile pertsonalen lan-poltsa eta web-plataforma bat pertsona onuradunek eta laguntzaileek beren zerbitzuak modu autonomoan kudea ditzaten.

Lehen momentuan proiektu-pilotua da, eta bertan bost bat lagunek parte hartzea espero da. Aipatu beharra dago, Madrilgo Autonomia Erkidegoan garatutako bizitza independenteko antzeko programa batean desgaitasuna edo menpekotasuna duten 53 bat pertsonek parte hartzen dutela.

Nafarroako Gobernuko ekimen honen xehetasunak astearte honetan aurkeztu ditu Iruñean, prentsaurrekoan, Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako zuzendari-gerente Gemma Botinek; harekin batera izan dira, Nafarroako Cocenfe-ren gerente Edurne Jáuregui eta programako koordinatzaile Celina Domaica.

Programaren hartzaileak eta sarbidea

Programan parte har dezake, aitortutako desgaitasun bat duen edozein pertsonak edo menpekotasun-egoeran dagoenak, edozein mailatan izanik, eta Nafarroan erroldatuta dagoena.

Gainera, bizitza aktiboa eraman behar dute ordaindutako lan bat eginez, era aktiboan bilatuz edo goi-mailako irakaskuntzako ikasketak eginez. Beharrezko gaitasuna ere izan beharko dute behar dituzten zerbitzuak beren kasa erabakitzeko, beren kontrola egikaritzeko eta beren laguntza pertsonalaren arduradunei jarraibideak emateko.

Programa hori baliatu nahi duten pertsona interesdunak Cocemfe-k kudeatutako bizitza independenteko bulegora jo beharko dute. Horretarako, 606 073 743 (Iruñerrirako eta Nafarroa iparralderako) eta 645 756 806 (Erribera alderako) telefono-zenbakietara dei dezakete edo mezu elektroniko bat idatzi honako helbide honetan: vidaindependiente@cocemfenavarra.es.

Bizitza independentea babesteko programak lehen onuradun bat du dagoeneko, desgaitasunari lotutako erakundeekin izandako harremanaren bidez lortutakoa, eta laguntzaile pertsonal bat, desgaitasuna duen pertsonentzako lan-poltsa batetik datorrena kolektibo horretan enplegua sustatzeko xedearekin. Beste lau pertsona bizitza independenteko banakako plana egiten ari dira gaur egun.

Programaren faseak

Desgaitasuna edo menpekotasuna duen pertsonak programa horretan parte hartzea eskatzen duenetik, elkarrizketa pertsonal baterako hitzordua emango zaio, eta bertan ekimena aurkeztu eta azalduko zaio bizitza independenteko banakako plana zertan datzan berea egin dezan hark dituen interes pertsonal eta profesionalen arabera.

Proposamen hori diziplina anitzeko talde batek aztertuko du; talde hori terapeuta, psikologo eta programako koordinatzaileak osatuko dute, eta emaitza interesatutako pertsonarekin egiaztatuko da bigarren elkarrizketa batean. Elkarrizketa horretatik behin betiko agiri bat aterako da eta hura Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziak baliozkotuko.

Bizitza independentea babesteko banakako planak onuradunak bere ohiko ingurunean bizitza normalizatu bat eraman ahal izateko behar duen laguntza pertsonaleko ordu-kopuru bat zehaztuko du astean, zer desgaitasun- edo menpekotasun-maila duen alde batera utzita.

Jarraian, laguntzaile pertsonala bilatzeko, administrazio-kudeaketa eta bizitza independentea babesteko planaren inplementazioaren faseari ekingo zaio, eta aldian behin jarraipena egingo zaio.

Sustapen-kanpaina

Prentsaurrekoan zehar "Y tú ¿qué vas a hacer hoy?" ("Eta zuk, zer egin behar duzu gaur?") kanpaina ere aurkeztu da. Haren helburua da, alde batetik, bizitza independentea babesteko programa ezagutzea, eta bestetik, desgaituek beren erronkak erabakitzeko eta gizartean parte hartzeko duten gaitasunei buruz sentsibilizatzea.

Kanpainak sustapen-bideo bat du eta sare sozialen bidez zabalduko da, bereziki. Minutu bat irauten duen piezan, desgaitasuna duen pertsona batek bere eguneroko bizitzan dituen kezkak eta hartu beharreko erabakiak agertzen dira, eta nola burutzen dituen laguntzaile pertsonal baten laguntzarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa