(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iraileko zerga-bilketa likidoa 2.009 milioi eurokoa izan da, iaz baino % 10,77 gehiago ostirala, 2014.eko urriak 10


Datuak hobetu dira, funtsean, BEZarekin gehiago bildu delako zuzeneko kudeaketaren bidez eta Estatuarekin egindako doikuntzengatik


hacienda

Ogasuneko eraikina.

Irailera arte batutako Nafarroako zerga-bilketa likidoa 2.009,7 milioi eurokoa izan da, 2013an aldi berean bildutakoa baino % 10,77 gehiago.

Zuzeneko zergetan, PFEZaren datuek egonkor jarraitzen dute % 0,34ko jaitsiera arin batekin. Gainerakoek zerga-bilketa txikiagoa dute. Haietatik guztietatik nabarmentzen dira, beren zenbatekoengatik: Sozietateen gaineko Zerga, 79,7 milioi euroko bilketarekin (% 16,27 gutxiago); eta Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zerga, 38,6 milioi euroko bilketarekin, hau da, 2013an bildutakoaren aldean, erdia baino gutxiago.

Zerga-bilketan izandako aldaketa nagusia BEZan dago. Zuzeneko bilketa igo da (+% 1,19); itzulketak jaitsi dira (-% 8,27); eta doikuntzaren bidetik BEZaren diru-sarrerak bikoiztu (+% 115,28). Horrenbestez, BEZaren zerga-bilketa likidoa 772,8 milioi eurokoa izan da irailean, 2013an aldi berean bildutakoa baino % 81,19 gehiago.

Aldiz, Zerga Bereziengatik egindako diru-bilketak % 22,12 egin du behera, nahiz eta zuzeneko kudeaketagatik bildutakoa % 2,60 baino jaitsi ez den. Kopuru handiagoko Zerga Berezien diru-bilketak ondorengo aldaketak izan ditu: alkoholagatik, 6,6 milioi euro gutxiago bildu da (-% 17,8); hidrokarburoengatik,8,5 milioi euro gutxiago (-% 4,5); eta, tabakoagatik 8,5 milioi euro gehiago bildu da (% 8,84).

Ondare Transmisioek, Dokumentatutako Egintza Juridikoek eta aseguru-primek aurreko urteko oso antzeko zerga-bilketa batzen dute. Igoera txiki bat izan da tasetan bildutako zifretan (8,07 milioi euro, % 3,08 gehiago) eta baita errekargu, isun eta atzerapenen zifretan ere (16,03 milioi euro, % 9,9 gehiago).

Guztira, irailaren 30era arte pilatutako zerga-bilketa likidoa 2.009.753.938 eurokoa izan da. Iaz, aldi berean bildu zena baino 195,48 milioi euro gehiago da, eta horrek % 10,77ko aldaketa dakar.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa