(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irati (Nafarroa) eta Dordoinako (Frantzia) ibai-inguruneak ezagutzera ematen dira bideo batean osteguna, 2014.eko urriak 9


Inguru horietako natur baliabideak ezagutzeko azken bi urteotan egindako azterketaren emaitza da eta, haietatik abiatuz, enplegu-nitxo berriak bilatzea


Transcripción textual del video

Foru Gobernuak editatutako bideo batek Irati (Nafarroa) eta Dordoinako (Frantzia) ibai-inguruneak ezagutzera ematen ditu. Ikus-entzunezkoak "Ibaia eta Ondarea" (RIyPA) proiektu europarrari amaiera ematen dio, azken bi urteotan garatu dena helburu bikoitz batekin: inguru horietako natur baliabideak ezagutzea, eta handik abiatuz, enplegu-nitxo berriak bilatzea, era iraunkor batean, beren ekonomia dinamizatu eta bertako biztanleria finkatzeko.

Irati ibaia, Agoitz inguruan

Irati ibaia, Agoitz inguruan. ( irudia handitu )

Foru Gobernuak editatutako bideo batek Irati (Nafarroa) eta Dordoinako (Frantzia) ibai-inguruneak ezagutzera ematen ditu. Ikus-entzunezkoak "Ibaia eta Ondarea" (RIyPA) proiektu europarrari amaiera ematen dio, azken bi urteotan garatu dena helburu bikoitz batekin: inguru horietako natur baliabideak ezagutzea, eta handik abiatuz, enplegu-nitxo berriak bilatzea, era iraunkor batean, beren ekonomia dinamizatu eta bertako biztanleria finkatzeko.

Nafarroan Hezkuntza Departamentua buru duen proiektuari esker, gainera, bi lurraldeetako ikastetxe, enpresa eta erakundeen arteko lankidetza-harremanak finkatu dira; harreman horiek islatu dira, esaterako; bi lurraldeetako ikasle naiz irakasleen mugikortasuna errazteko protokolo baten sinaduran; egur nahiz turismoko sektoreetan enplegu-nitxo berriak detektatzea; eta Lanbide Heziketako titulazio gehiago ezartzea jarduera fisiko eta kirol-jardueretan, ingurumen eta nekazaritzako jardueretan sektore horietako etorkizuneko profesionalak prestatzeko.

25 minutuko ikus-entzunezkoak proiektuan parte hartutako aktoreen testigantza jasotzen du, eta adibide izan nahi du gune baten natur baliabideak ezagutzea xede duten beste zenbait ekimenetarako eta, hainbat sektoretako eragileekin lankidetzan, lurralde bat garatzen lagunduko duten negozio-ideiak bilatzen. RIyPA izeneko bideoa, proiektuak bezala, Labrit Multimedia enpresak egin du. 1.500 ale editatu dira, eta Europako 15 bat herrialdetako erakundeetan banatu da, bai eta Nafarroa nahiz Espainiako beste eskualde batzuetako politikariei, eta ingurumen zein hezkuntzako zentro eta erakundeetan ere.

Proiektuaren esparruan garatutako lana fitxategi batzuetan ere islatu da, dibulgatzaileak direnak, eta bertan Irati inguruko flora eta faunari buruzko informazio zabala jasotzen da. Iruñeko Nekazaritza eta Basogintzako IB eta Irunberriko Sierra de Leyre BHIko ikasleek egindako artxiboek interes orokorreko informazioa ematen dute jarduera zinegetiko, produktu mikologiko, espezie ornitologiko eta atari zabaleko kirol-jardueren gainean.

Ibaia eta Ondarea

Ibaia eta Ondarea lankidetza-proiektuak Nafarroako eta Perigord eskualde frantseseko ordezkariak batu ditu, Comenius Regio Europako programaren barnean, eskualdeko lankidetzak sustatutakoa. Ekimenaren helburua Irati eta Dordoina ibai-inguruneak aztertzea da, bai eta haien adarrak ere, birbaloratu ahal izateko. Horretarako, bi urte (2012-2014) eta 84.750 euroko aurrekontua behar izan dira bi herrialdeentzat.

Lehen fase batean, bi ibai-lurraldeen azterketa bat egin zen bi eskualdeetako LHko ikasleen partaidetzarekin: Nafarroaren aldetik, Iruñeko Nekazaritza eta Basogintzako IB (basoen azterketa) eta Irunberriko Sierra de Leyre BHI (natur inguruneko jarduera ludikoen azterketa); Frantziaren aldetik, Bergerac-eko Lycée Agricole (uraren azterketa) eta Lycée Maine de Biran (ondarearen azterketa). Prozesuan zehar, ikasleek Pirinioetako hi aldeetan bilerak egin dituzte.

Azterketa horretatik aurrera, bigarren fase batean, bi aldeetako sektore profesionalak, kulturalak, hezkuntzakoak eta elkarteetakoak bildu ziren elkarrekin ibai horiek izan ditzakeen erabilerei buruz hausnartzeko eta baita haien babesari buruz hausnartzeko ere. Bilera horretan eskualdeen arteko harremanak sustatu ahal izan ziren, hezkuntza nahiz ekonomia arloan, agintari eta enpresari frantses eta espainiarrek Iratin egindako bilkuran gertatu zen moduan.

Proiektuan parte hartu dute, Nafarroaren aldetik: Foru Gobernuak, Hezkuntza eta Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko departamentuen bidez; Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroa fundazio publikoa (CRANA); eta Iruñeko Nekazaritza eta Basogintzako IB eta Irunberriko Sierra de Leyre BHI ikastetxe publikoak. Dordoinaren aldetik, bertan izan dira: eskualdeko Kontseilu Orokorra; Pays du Grand Bergeracois, Epidor eta Migado erakundeak; Couze et Couzeau sindikatua; eta Monbazillac-eko Lycée Agricole eta Bergerac-eko Lycée Maine de Biran.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa