(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kulturak 150.000 euro banatuko ditu zinematografiako bederatzi proiektu nafarren artean osteguna, 2014.eko urriak 9


100.000 euro banatu dira sei film labur eta ertainen artean eta 50.000 euro hiru film luzeen artean


Ion Mikel Caballero-ren “Cenizo” kartela. ( irudia handitu )

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak 150.000 ero banatuko ditu zinematografiako bederatzi proiekturen artean. Haietatik, 100.000 sei film labur eta ertain ekoizteko erabiliko dira, eta beste 50.000 3 film luzeren ekoizpen-fasearen aurreko lanak finantzatzeko (gidoia idaztea, "casting"-a egitea, ekoizpen-plana egitea, dokumentazio-lanak, filmatzeko tokiak aurkitzea…).

Lehen deialdiko irabazleak honako hauek izan dira. Simetría Producciones-en 180º Rumbo a la luz, (19.000 €); Navarra de cine-ren Ya sé donde está el dinero, mami (35.000€); Ion Mikel Caballeroren Cenizo (15.000€); Iñaki Alforjaren Motxila 21 London tour, (2.663€); Daniel Burgui eta Andrés Salaberriaren Las pelotaris, (14.337€) eta David Arratibelen Converso (14.000€),

Film luzeen aurre-ekoizpena diruz laguntzeko deialdiak, berriz, ondorengo proiektuak hautatu ditu: Arena Comunicación-en Ciudades para la vida (18.000€), Andrea Jaurrietaren Ana de día (15.285€) eta Daniel Castro/Tormenta Producciones-en La herencia, de Daniel Castro/Tormenta Producciones (16.715€).

Film labur eta ertainak

Film labur eta ertainetan, deialdiak 100.000 euro banatzen ditu fikzio, dokumental, esperimentazio edo animaziozko obrak ekoizteko, eta 60 minutu baino gutxiago irauten dutenak, zinema-aretoetan, telebistan edo Interneteko plataforman jendaurrean emateko. Proiektuek filmatze-lana 2014ko abenduaren 31 baino lehen amaituta izan beharko dute.

Diru-laguntza horietaz balia daitezke pertsona fisikoak nahiz legez finkatutako zinematografia-enpresak. Gainera, eskatzen zen, zuzendaritzaren arduraduna nafarra edo bertan erroldatuta izatea 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen; ikus-entzunezko obraren erdia behintzat Foru Komunitatean filmatu behar zen. Animaziozko proiektu bat bada, baliabide tekniko nahiz giza baliabideen % 50 Nafarroakoak izan behar zuten. Gainera, diru-laguntzez baliatutako film labur eta ertainek proiektuaren kostu guztia betetzeko beharrezko finantzaketaren % 30 izan eta egiaztatu behar zuten, gutxienez.

Los proyectos y cantidades concedidas son las siguientes:

SIMETRÍA PRODUCCIONESen 180º RUMBO A LA LUZ (19.000 €), Iratxe Pérezek zuzendu eta Simetría Produccionesek ekoitzitako film dokumentala (55 minutuko film ertaina).Hiru helburu betetzeke dituzten hiru pertsonen istorioa kontatzen du. Pelikularen gai nagusia desgaitasuna da, baina hiru ikuspegitatik begiratuta: oztopo fisikoak, emozionalak eta sozialak.


Daniel Burgui eta Andrés Salaberriren Las pelotaris. ( irudia handitu )

NAVARRA DE CINEren YA SÉ DONDE ESTÁ EL DINERO, MAMI (35.000 €), Arturo Cisnerosek zuzendu eta Navarra de Cinek ekoitzitako film dokumentala. Egileak amak egiten dion galdera bati erantzuna eman nahian dabil bere sorlekura itzultzen denean, lanik gabe eta epe laburrean proiekturik ez duela: "Non dago dirua?"

ION MIKEL CABALLEROren CENIZO (15.000 €). Ion Mikel Caballeroren fikziozko film laburra da, eta bertan neskatila bat fantasiaz nola baliatzen den kontatzen da bere etxearen galerari aurre egiteko. Sustraien, iraganaren balioa eta haiek zaintzeko borroka, kontrako bi ikuspegiren azpian kontatutako istorioan.

IÑAKI ALFORJAren MOTXILA 21 LONDON TOUR (2.663 €), Iñaki Alforjak zuzendutako film dokumentala (25 min), Down-en sindromea duten pertsonak ikusarazten dira ikuspegi baikor batetik, paternalismorik gabe. Irri egiten, maitemintzen, abesten, haserretzen, txantxak egiten, kezkatzen dienaz hitz eginez, arazoei aurre eginez… ikusten ditugu.

DANIEL BURGUI eta ANDRÉS SALABERRIren LAS PELOTARIS (14.337 €), Daniel Burgui eta Andrés Salaberriren film labur dokumentala (20 min), euskal pilotako emakumeari buruzkoa. Baikortasun, gainditze eta paradoxaz betetako istorioa.

DAVID ARRATIBELen CONVERSO (14.000 €), film ertain dokumentala (55 min). Arrotxapeara heltzen den organo viktoriar baten istorioa, liturgia klasikoaren defentsa errito katolikoko, eliz musikako aire modernoen aurrean eta haren eragina fededunen arima sagaratzen; pertsona bat konbertitzeko prozesua, nola heltzen den fedea izatera eta zein neurritan fede horrek aldatzen duen zure bizitza; gizarte garaikideak transzendentziarekin zer harreman duen eta gaur bizi ditugun balioen krisi ukaezina. Diru-laguntza 2014ko film luzeen aurre-ekoizpenerako

Kulturako Zuzendaritza Nagusiak ere 50.000 euro banatu ditu, fikziozko film luzeak, dokumentala edo animaziozko pelikulak ekoizteko proiektuen garapena prestatzeko laguntza-deialdiaren bidez.

Aipatu behar da, ondorio horietarako, "film luze"-tzat jotzen dela 60 minutu baino gehiagoko ikus-entzunezko obra oro, zinema-areto komertzialetan, telebistan edo Interneteko plataforman emateko direnak.

Proiektuaren garapen-fasekoak diren lanak ekoizpen-fasearen aurretik egindako haiek dira, eta bereziki: gidoiaren behin betiko idazketa, "casting"-a egitea, ekoizpen-plana egiteko bideratutako lanak, dokumentazio-zereginak eta filmatzeko lekua topatzea, Estatuko eta Europako laguntzetarako proiektuak lantzea, baliabide ekonomiko eta hasierako salmenta-planak kudeatzea, aurrekontua eta finantzaketa-plana egitea, proiektuko alderdi teknologikoei lotutako lanak.

Proiektuak 2014ko abenduaren 1a baino lehen amaitu eta eman beharko dira.

Laguntza horretaz balia daitezke EBeko kide den estatu bateko Zinematografiako Enpresa Erregistroan produkzio-etxe modura inskribatuta dauden Europar Batasuneko estatu batean finkatutako ekoizpen zinematografikoko enpresak (enpresa espainiarren kasuan, ICAAn erregistratuta izatea). Nolanahi ere, film luzearen zuzendaritzaz arduratzen den pertsona nafarra edo Nafarroan erroldatuta izan behar zuen 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen; beste baldintza batzuk zeuden, gainera, pelikularen gai nagusia Nafarroari edo bertako pertsonaia, idiosinkrasia edo Komunitateko berariazko beste edozein dimentsiori lotutakoren bat izatea, eta produkzio-etxearen helbide fiskala Nafarroan egotea garapen-proiektua egiteko prozesu guztian.

Proiektuek kostu guztia betetzeko beharrezko finantzaketaren % 20 gutxienez izan eta egiaztatu beharko zuten, laguntzak jasotzeko aukerarik gabe geratuz, deialdiaren unean jadanik filmaketa hasita zeuden proiektuak.

Eskatzaile bakoitzeko gehienez ere 20.000 euroko zenbatekoa erabaki zen.

Honako hauek izan dira proiektu onuradunak:

ARENA COMUNICACIÓNen CIUDADES PARA LA VIDA (18.000 €). Arena Comunicación produkzio-etxe nafarraren film dokumentala, aurrez Pura Vida ekoitzi zuena eta egun Muros izeneko pelikula filmatzen ari dena.

Pablo Iraburu eta Francesc Relea-k zuzenduta, ikaragarri sufritu duten lau hiriren "arima"-ren bila ari den bidaia kontatzen da, eta gaur egun, berritutako aurpegi batekin itxaropena ematen dutenak. Beirut, Sarajevo, Kigali eta Medellín-en itxuraldaketaren erretratua da.

ANDREA JAURRIETAren ANA DE DÍA (15.285 €). Fikziozko film luzea eta Andrea Jaurrietaren opera prima. Zuzendari nafar honek film luzerako jauzia egiten du aurrez bost film laburretan gidoilari edota zuzendari eta ekoizpen modura aritu ondoren. Proiektu hau AECID bekarekin saritu zen Erromako Espainiako Errege Akademian 2010-2011n, eta aurten garatzen ari da Madrilgo Ikasleen Egoitza historikoan sorkuntzako beste beka bati esker, Madrilgo Udalarena oraingoan.

Bere betebehar guztiak betetzen hasten den ordezko bat agertzeak Anari, estreinakoz, erabateko anonimotasuna ematen dio; anonimotasun hori errealitateari aurre egiteko aukeratzat jotzen du eta eramaten zuen bizitza atzean utzi eta beste bati ekiteko aukeratzat.

DANIEL CASTRO/TORMENTA PRODUCCIONESen LA HERENCIA (16.715 €). Daniel Castro zuzendari nafarraren fikziozko film luzea, eta iaz bere 1. film luzea estreinatu zuen: La ilusión. La herenciak krisia pairatzen duen familia bati buruz hitz egiten du, krisiari etsipenez egiten dio aurre, ezer ez gertatuarena egiten du era patetiko batean, edo gauzak lehen bezalakoak izan daitezen saiatzen. Eskasia horrek nola aldatu gaituen aztertzen da, betirako beharbada.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa