(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lanbide-tailer berriak abian jarri dira 12 espezialitate eta 142 ikaslerekin astelehena, 2014.eko urriak 6


DBHko titulurik ez duten 17-21 urte arteko gazteentzako hezkuntza-eskaintza berritzailea da, eta gazte horiek prestatzen dira lanbide-jarduera batean aritzeko


LHko ikasleak

Lanbide Heziketako ikasle bat.

Guztira, 142 pertsona matrikulatu dira Oinarrizko LHrekin batera abian jarri diren hamabi lanbide-tailerretan. Horiek lehengo Hasierako Lanbide Kualifikazio Programen (HLKP) ordez jarri dira martxan ikasturte honetan. Eskaintza berria DBHn Graduatuko titulurik ez duten 17-21 urte arteko gazteentzat da, ezin dutenak Oinarrizko LH ikasi adin-muga gainditzen dutelako, baina prestatu nahi dutenak lanbide-jarduera bat egiteko.

Hezkuntza Departamentuko teknikariek azpimarratzen dute, berrikuntza moduan, tailer berriek ez dituztela gazteak prestatzen soilik lan-munduratzeko, baizik eta, gainera, kualifikazio jakin bati lotutako gaitasunetan ofizialki egiaztatzen dituzte (Lanbide Heziketako titulua), Lanbide Kualifikazioen Sistema Nazionaleko "prestakuntza ibilbide orokorrean" sartzen direlako.

Horrek esan nahi du tailer horiek amaitzen dituzten pertsonek Nafarroako Enplegu Zerbitzuan dagokien profesionaltasun-ziurtagiria eskatu ahalko dutela (baldin eta tailerra hark homologatutako prestakuntza-zentro batean eman bada) etorkizunean bloketan prestatzen segi ahalko dutela hamaika profesionaltasun-ziurtagiri lortu arte, eta LHko titulu ofizial bat ere erdietsi ahalko dutela, gainditutako eskumenak berriz ikasi beharrik gabe.

Baliozkotze horiek guztiak antolatze aldera, behin ikastaroa amaituta, Hezkuntza Departamentuak ikasle bakoitzari ziurtagiri akademiko bat emango dio, eta bertan gainditutako modulu edo ikasgaiak jasoko dira eta, hala badagokio, dagokion lankide-kualifikazioari lotutako zer eskumen-unitaterekin datozen bat.

Lanbide-tailerrak

Hezkuntza Departamentuak ikasturte honetan hamabi lanbide-tailer eskaini ditu hamaika zentro nafarretan (lau publiko, bi itunpeko eta bost irabazi-asmorik gabeko erakunde): bulego-laguntzailea, lorezaintza, igeltserotza, etxebizitzako instalazio elektrikoak, fabrikazio mekanikoa, sukaldaritza, ile-apainketa, mantentze-lan elektromekanikoa, eraikinen mantentze-lana, zurgintza eta ibilgailuen mekanikaria.

Tailer guztiek 1.000 orduko iraupena dute, lanaldi osoko ikasturte baten baliokidea, eta 1. mailako lanbide-kualifikazioko eskumeneko unitateak barneratzen dituzte (lanbide baten laguntzailearen baliokidea).

Edukiak moduluka, hiru bloketan banatuta antolatzen dira: Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko eskumeneko unitateei lotutako gaiak (astean 17 ordu); Komunikazioa eta Gizartea, Zientzia Aplikatuei lotutako edukiak; eta praktiken modulua, ikasturtearen amaieran egiten dena, oro har.

Gainera, lan-taldeari, sorkuntzari eta lan-arriskuen prebentzioari lotutako eskumenak zeharka barneratzen dira, eta metodologia berritzaileetan lan egiten da, proiektuen araberako lana, esate baterako.

Hezkuntzak prestatutako eskaintza

Lanbide-tailerrak Hezkuntza Departamentuak prestatu ditu Oinarrizko LH ikasi ezin duten gazteei erantzuteko, baina orain arte Hasierako Lanbide Kualifikazio Programak (HLKP) egin zitzaketenak.

Gogoratu behar da, LOMCEren aplikazioak, HLKPen ordez Oinarrizko LH egitea behartzen duela ikasturte honetatik aurrera; 15-17 urte arteko gazteentzako bi urteko prestakuntza da.

Sarbide-baldintza horiek betetzen ez dituzten ikasleen prestakuntza nahiz kualifikazioko beharrei erantzuteko asmoz, Hezkuntza Departamentuak lanbide-tailer horiek Nafarroan finkatzea erabaki du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa