(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak, CEN, UGT eta CCOOek akordio bat sinatu dute jarduera ekonomikoa eta enplegua suspertzeko

ostirala, 2014.eko urriak 3


2015-2017 hirurtekorako guztira 545,5 milioiko aurrekontua izango duten 41 neurri betearaztea jasotzen du, 2012-2014 aldian inbertitutakoa baino 46 milioi gehiago


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresarien Konfederazioak eta Foru Komunitateko sindikatu esanguratsuenek (UGT eta CCOO), jarduera ekonomikoa eta enplegua suspertzeko akordioa sinatu dute gaur. Akordio horren arabera, 545,5 milioi euro inbertituko dira ekonomia bultzatzeko, industria-sarea sendotzeko, enplegu-politika berriz bideratzeko eta Elkarrizketa Soziala finkatzeko.

Sinadura

Ezkerretik eskuinera, Lecumberri, Barcina, Sarría eta Villar, akordioa sinatzeko unean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enpresarien Konfederazioak eta Foru Komunitateko sindikatu esanguratsuenek (UGT eta CCOO), jarduera ekonomikoa eta enplegua suspertzeko akordioa sinatu dute gaur. Akordio horren arabera, 545,5 milioi euro inbertituko dira ekonomia bultzatzeko, industria-sarea sendotzeko, enplegu-politika berriz bideratzeko eta Elkarrizketa Soziala finkatzeko.

Proposatutako aurrekontuak Nafarroako Gobernuak 2012-2014 aldian erabilitako diru-kopurua 46 milioitan handitzea dakar.

Akordio berri hau honako hauek sinatu dute: Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak; Nafarroako Enpresarien Konfederazioko lehendakari José Antonio Sarríak; Nafarroako UGTko idazkari nagusi Javier Lecumberrik; eta Nafarroako CCOOeko idazkari nagusi Raúl Villar-ek; haiek guztiak Elkarrizketa Sozialeko Mahairen kide dira.

Ekimen honen helburua Nafarroarako hazkunde egonkorreko eredu bat ziurtatzea da, eta hura hiru zutabetan oinarritzen da. Lehena suspertze ekonomikora bideratuta dago, eta industria-sarea sendotzeko neurriak jasotzen ditu. Bigarrena enplegu-politiketan oinarritzen da, eta bertan neurriak zehazten dira enplegu-maila, lehiakortasuna eta gizarte-kohesioa hobetzeko. Akordioaren hirugarren zutabeak itun soziala finkatzea proposatzen du Nafarroako Elkarrizketa Sozialaren Kontseilua sortuz, bere eskumenen artean izaera erabakitzailea izango duena.

Barcina Lehendakariak egindako agerraldian aipatu duenez, "gure ekonomiaren joera-aldaketa baten aurrean gaude eta orain, inoiz baino gehiago, gure sare ekonomikoa indartu behar dugu: lehiakortasuna hobetu behar dugu, gure produktibitatea handitu, berrikuntza nahiz ikerketa suspertu eta atzerriko merkatuetan sartzeko aukera indartu". Helburu horiek guztiek, azpimarratu du, ahalik eta adostasun handiena eskatzen dute, eta oraingoan hori gaur sinatutako akordioarekin iritsi da; akordio horri dagokionez, ondorengoa nabarmendu du: "Nafarroarako hazkunde-eredu bat ziurtatzen dio eta, hari esker, datozen urteotan oparotasuna eta ongizate-bermea emateko gai izango da".

Bestalde, CENeko lehendakariak oroitu du Nafarroan dagoen itun sozialerako tradizioa "balio handiko aktiboa dela", eta horrek lagundu egin du Foru Komunitatea ekonomikoki autonomia erkidegoen gainetik jar dadin, eta akordioaren sinatzaileak zoriondu ditu "gure Komunitaterako oso ona izango den akordioa lortzeko egindako adostasunerako ahalegin handiagatik".

Aldiz, UGTko arduradunak adostutako agiriaren garrantzia azpimarratu du, egoera ekonomiko zailari aurre egiteko eran aldaketa bat dakarrelako. "Suspertze publikotik eta inbertsioaren laguntzarekin –esan du– krisitik atera ahal izango gara". Antzera hitz egin du CCOOeko ordezkariak, eta hark akordioa "beharrezkoa eta oinarrizkoa dela aipatu du Nafarroaren garapen sozio-ekonomikorako".

41 neurri enpresen lehiakortasuna handitzeko eta enplegua sortzeko

Hiru zutabe horiek garatzeko, akordioak 12 jarduera-ildotan banatutako 41 neurri zehatzeko zerrenda bat jasotzen du, eta 2015, 2016 eta 2017 urteetan garatuko dira; horretarako, 545,5 milioi euroko aurrekontua erabiliko da (161 milioi, 2015ean; 182, 2016an eta 202 milioi, 2017an). Neurriak barneratzen diren hamabi ildoak honako hauei egiten diete erreferentzia:

  •  Enpresetarako finantzaketa-baldintzak jasotzeko aukera hobetzea, ikusirik oraindik ere zer zailtasun dauden finantza-merkatuetako krisiaren eraginaren ondoren. 960.000 euro erabiliko dira, alde batetik, interesen hobarirako inbertsio produktiboko maileguetan, bestetik, finantza-tresna egonkorrak izateko aukera errazteko eta, azkenik, inbertsio-abalak emateko.
  • Ekintzaileei eta enpresei emandako arreta Administraziotik behar duten informazioa era errazago eta sinpleagoan jasotzeko asmoz. Akordioak 270.000 euro erabiltzea jasotzen du ekintzaile, enpresa eta EAPei (ekintzaileen arreta puntuak) arreta emateko bulego bakarra abian jartzeko.
  • Enpresa berrien sorrera bultzatzea erakunde-, araudi- eta erregulazio-esparru baten bidez, eta enpresen sorrera zailtzen duten alferrikako kostu-murrizketa dakarrena. Administrazioaren sinplifikatze bat ekartzeaz gain, 930.000 euro enpresa berrien hasierako gastuak diruz laguntzeko erabiliko dira; enpresa-errelebua sustatzeko; eta ekintzailetza zehar-eran sustatzeko dauden azpiegiturak dinamizatuz.
  • Enpresako lehiakortasuna hobetzeko 6,45 milioi euro erabiliko dira lehiakortasuna handitu eta dauden negozioen kudeaketa profesionalizatzeko.
  • Akordioak enpresa nafarrak kanpora irtetea lehenesten du eta baliozko kate orokorretan sartzea. 3,02 milioi euro erabiliko dira zazpi neurri hartzeko, eta neurri horien xedea enpresen arteko batasunak sustatzea da nazioarteko merkatuetara jotzeko eta aholkularitza edo langile espezializatuen zerbitzuak kontratatzeko.
  • Inbertsio produktiboa sustatzeko beste neurri batzuk, eta, horretarako, 113 milioi euro erabiliko dira. Helburua dauden enpresen inbertsiorako edo enpresa berriak finkatzeko eremu erakargarri bat sortzea da.
  • Industrialdeak dinamizatzea eta azpiegiturak zaintzea eta, hori egiteko, Nafarroako Gobernuak 110,5 milioi euro erabiliko ditu.
  • IKTak bultzatzea ere funtsezkotzat jotzen da lehiakortasuna hobetze aldera. Hori dela-eta, 3,75 milioi euro inbertituko dira Internet-konexioko banda zabaleko hedadura sustatzeko eta enpresaren digitalizazioa sustatzeko.
  • IV. Plan Teknologikoaren ildotik, 76,18 milioi euro I+G+B sustatzeko erabiliko dira enpresa zein teknologia-zentroetan; izan ere, funtsezko faktoretzat jotzen da lehiakortasuna hobetzeko. Alde horretatik, ETEetako I+G errazteko neurriak finkatzen dira teknologia-zentroen bidez, eta enpresa-ikerketako proiektuetarako laguntzak berreskuratu dira.
  • Energiaren arloan, energia aurreztea eta iturri berriztagarrietatik sortutako energia erabiltzea sustatzen da, 20 milioi euroko inbertsioarekin.
  • Eraikuntza dinamizatzeko 189 milioi euro erabiliko dira eraikin eta etxebizitzak birgaitzeko eta hiri- berroneratze eta -eraberritzeko.
  • Enpleguaren sustapenean, akordioari esker, 127,53 milioi euro erabiliko dira enplegua sustatu eta sortzeko. Egungo politikak berriz bideratu nahi dira langile nahiz enpresen beharrei egokitzeko; pertsonen enplegu-maila hobetzeko, ez soilik langabezian daudenean, baizik eta beren lan-bizitza guztian zehar; prestakuntza duala eta ekonomia sozialeko formulak sustatzeko; eta neurriak jartzea lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonak laneratzeko.

Elkarrizketa eta itun soziala instituzionalizatzea

Planaren aurkezpenean sinatzaileek agerian utzi dute Gobernuaren eta inplikatutako eragile sozialen arteko elkarrizketak, adostasunak eta akordioak zer garrantzitsuak diren. Izan ere, akordio hau Elkarrizketa Sozialeko Mahaitik sortu da, eta mahai horretakoak dira Nafarroako Gobernua, CEN, UGT eta CCOO.

Elkarrizketa Itun Sozialeko Mahai Iraunkorra 2013ko irailean sortu zen, eta kontsultarako organoa zen enplegu eta lan-harremanei lotutako guztirako. Sortu zenean, bertan zeuden erakundeek Foru Komunitateko garapen ekonomiko eta sozialaren sustapenean beraien erantzukizun partekatua azpimarratu zuten , eta enplegu nahiz enpresa-garapeneko politika aktiboak abian jartzea zela helburu nagusia ikusi zuten.

Gaur sinatutako akordioan itun soziala lege bat bultzatuz finkatzeko beharra jasotzen da, eta bultzada horrekin Nafarroako Elkarrizketa Sozialeko Kontseilua sortu ahalko dela. Horrenbestez, Gobernuak eta eragile sozialek honako hauen elkarrizketa- eta partaidetza-eremua instituzionalizatu nahi dituzte: Nafarroako Gobernua, sindikatu eta enpresa-erakunde esanguratsuenak eta ez soilik kontsultarako bakarrik, baita beren eskumenekoak diren neurri erabakitzaileak hartzeko ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Akordioaren testua, osorik.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa