(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak musika-hezkuntza emango die 3 eta 6 urte arteko ikasleei osteguna, 2014.eko urriak 2


Proiektua datorren ikasturtean ezartzen hasiko da zortzi ikastetxetan kultur erakundeak abian jarriko duen akademiak prestatutako gazte musikariekin


Taldeko argazkia

Ezkerretik eskuinera: NOSko gerente Joaquín Romero; Iruñeko Orfeoiko lehendakari Joaquin Jabat; Sánchez de Muniáin eta Iribas kontseilariak; eta Santa Cecilia Kontzertuen Elkarteko lehendakari Mª Jesús Artaiz. ( irudia handitu )

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa musika-hezkuntza ematen hasiko da Haur Hezkuntzako (3-6 urte) bigarren zikloko ikasleei 2015-2016 datorren ikasturtean. Musika eta pedagogian gaitutako espezialistek emandako prestakuntza eskola-ordutegiaren barnean izango da eta doakoa ikasle guztientzat; musika erabiliz heztea izango du xede, haurren musika-prestakuntza txiki-txikitatik sustatuz.

Ikasturte honetan garatuko den programa hura ezarri nahi duten Nafarroako zentro publiko eta itunpekoen eskura jarriko da, haiei inolako kostu ekonomikorik eragin gabe. Datorren ikasturtean modu esperimentalean jarriko da abian Iruñerriko zortzi ikastetxetan, lau publikotan eta beste lau itunpekotan, interesatuta daudenak, baina oraindik zehaztu gabe daudenak.

Ekimenak ere ez du Foru Administraziorako inolako kostu gehigarririk, Orkestraren ohiko aurrekontuarekin ordainduko baita, eta kultur erakundearen orkestra-eredu berriaren barnean sartzen da; hura goi-mailako ikasketak amaitu berri dituzten musikari gazteak prestatzeko akademia baten sorrerarekin osatzen da, eta gazte horiek, aldi berean, musika-irakaskuntzak ikasgeletan emateaz arduratuko dira.

Neurria ostegun honetan aurkeztu dute Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáinek eta Hezkuntzako kontseilari José Iribasek, Pablo Sarasate Fundazioa-Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari-gerente Joaquín Romero eta Santa Cecilia Kontzertuen Elkarteko lehendakari Mª Jesús Artaizekin batera.

Musika-hezkuntzako proiektu berria

Haurrentzako Musika Hezkuntzako Proiektuak (HMHP) duela urte batzuk Iruñeko Orfeoiak egindako proposamena berreskuratu du, eta orain era desinteresatuan Orkestrari lagatzen diona. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko curriculumaren azterketa sakon batean finkatzen da, eta Barenboim-Said fundazioak Andaluziako ikastetxeetan garatutako antzeko esperientzia batean oinarrituta dago.

Haren helburua musika 3 eta 6 urte arteko haurrei hurbiltzea da era ludiko eta aktibo batean. Ordu erdiko lau saio egingo dira aste bakoitzean, astelehenetik ostegunera, eskola-ordutegiaren barnean. Guztira, 150 saiotik gora ikasturteko.

Musika nahiz pedagogiaren alorrean gaituta dagoen espezialista batek emango ditu eskolak, nahiz eta taldeko irakasle-tutorea ere ikasgelan izango den. Azken hori izango da ikasleen arduradun, ondorio guztietarako.

Proiektuak hezkuntza-etapa horretako zenbait gaitasunetarako edukiak proposatzen ditu, eta bost bloketan egituratzen dira: entzunezko hezkuntza (entzunezko hautematea eta bereizketa, soinuak antzematea eta erreproduzitzea), hezkuntza erritmikoa (zentzu erritmikoaren azterketa eta garapena, gorputzeko perkusioa, inprobisazio erritmikoa) eta ahozko hezkuntza (intonazioa, melodia, harmonia), gorputz adierazpidea eta mugimendua (gorputzaren eta espazioaren kontrola, dantza) eta prestakuntza instrumentala (banaka eta taldeka).

2015-2016 ikasturtean jarriko da martxan gaitutako zortzi irakaslerekin eta zortzi ikastetxetako 1.200 ikaslerekin, egun egindako kalkuluen arabera. Asmoa 2016-2017 ikasturtean beste zentro batzuetara zabaltzea da. Orain arte, 40 ikastetxek baino gehiagok interesa agertu dute, 5.000 ikasletik gora, eta haiei 33 bat espezialistek arreta eman beharko diete.

NOSaren orkestra-eredu berria

Ekimena proiektu zabalago baten barnean dago, eta proiektu horrek orkestra-eredu berri bat proposatzen du Nafarroako Orkestra Sinfonikorako. Haren helburu nagusiak orkestra-eredu bideragarria garatzea da, plan bat egitea musikari gazteen laneratzea hobetzeko eta musika-prestakuntzako eskaera suspertzeko plan bat diseinatzea ( azken horren barnean sartuko zen HMHP).

Eredu berri honen ardatz nagusia orkestra-akademia bat sortzea da, baita datorren ikasturtean ere, eta goi-mailako ikasketak amaitu dituzten musikari gazteei ordaindutako prestakuntza-plan praktiko bat eskainiko die.

Bertan gazte horiek bi urtez prestatuko dira alderdi instrumental eta pedagogikoetan, eta ikasitakoa praktikan jartzeko aukera emango zaie, horretarako bi bide erabiliz: Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren emanaldietan parte hartuz eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleekin garatuko den hezkuntza-programan parte hartuz.

Horrenbestez, Orkestrak kontratazioko langileen aldetik dituen beharrak asetzea, sendotzea lortzen du, musikari gazteen garapen profesionala erraztuz eta beren laneratzea hobetuz, eta haurren artean musikaren irakaskuntza nahiz musikarekiko zaletasuna sustatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa