(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 445.000 euro eman dizkie tokiko erakunde eta partzuergoei turismoa sustatzeko

asteartea, 2014.eko ekainak 24


Diru-laguntzak partzuergo eta elkarteei zuzendurikoak ziren batez ere


Turismo eta Merkataritza Zuzendaritzak ebatzi du dagoeneko turismoa garatzeko ekintzetarako elkarte, tokiko erakunde eta partzuergoentzako laguntzen deialdia. Deialdi horretarako, 2013ko urriaren 1etik 2014ko irailaren 30era egindako ekintzak hartu dira kontuan. Horrez gain, marketin-jardueretarako diru-laguntzak ere ebatzi dira. 

Lehen deialdian 270.000 euro banatu dira guztira diru-laguntza gisa, eta proiektu bakoitzerako aurkeztutako aurrekontuaren % 10 eta % 80 artean finantzatu da horren bidez.

Turismo-elkarteek gehienez % 80 eskura zezaketen, proiektuaren arabera 30.000 edo 40.000 euroko muga izanik. Tokiko erakundeek eta partzuergoek % 10 eta % 80 arteko gehienezko zenbatekoa lor zezaketen, eta hainbat muga aplikatu dira, deialdian ezarritako zenbait kontzepturen arabera.

Nafarroan egoitza duten eta 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen Nafarroako Turismo Erregistroan erregistratutako elkarteek eskatu ahal izan dituzte laguntza horiek. Turismoa sustatzea izan behar dute helburu edo turismoari loturiko proiektu bat gauzatu behar dute. Haien eragin-eremuan jarduera turistikoak antolatzen dituzten tokiko erakundeei eta egoitza Nafarroan daukaten partzuergo turistikoei ere zuzenduriko deialdia izan da.

Honako hauek dira elkarte turistikoen inguruko datuak: 14 elkartetako 18 jarduera aurkeztu dira; horietatik 16k jaso dute diru-laguntza, guztira 100.000 euro.

Partzuergoen kasuan, partzuergoen kudeaketa finantzatzeko 6 eskaera egin dira, eta 110.000 euroko diru-laguntza eman zaie guztira. Partzuergoetako jardueretarako 44 eskaera ere aurkeztu dira, eta horietatik 43 onartu. Guztira 154.475,85 euroko diru-laguntza jaso dute.

Tokiko erakundeek 8 udaletako 13 jarduera aurkeztu dituzte. 11 onartu dira eta denera 9.847,59 euro eman zaie.

Turismoaren marketina egiteko laguntzak

Turismo Zuzendaritza Nagusiak 175.054 euroko diru-laguntza ematea erabaki du azoka eta aurkezpen turistikoetara joatea, hedapenerako materiala, publizitate-kanpainak, webguneak eta sarean marketin-ekintzak egitea, marketin alorreko prestakuntza-ekintzak eta sektoreko teknologia berriak eta berrikuntza bezalako proiektuetarako.

Banatutako laguntzak Nafarroan egoitza duten eta 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen Nafarroako Turismo Erregistroan izena emanda duten (bazkideen % 50 gutxienez turismoaren sektoreko ordezkariak izan behar dira) enpresa-elkarte turistikoei eta Nafarroan egoitza duten turismo-partzuergoei zuzendurikoak izan ziren.

22 elkartetako 118 eskaera aurkeztu dira guztira. Horietatik 107 marketin-jarduera onartu dira eta guztira 139.377,92 euro jaso dituzte.

5 partzuergotako 22 eskaera ere bidali dira; horietatik 19 onartu eta finantzatu dira 63.645,35 euroko aurrekontuarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa