(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 51,7 milioi euro emango dizkio NUPi aurten, bertako jarduerek aurrera egin dezaten asteartea, 2014.eko ekainak 24


Iribas kontseilariak eta Lafuente errektoreak hitzarmen bat sinatu dute, finantzazioa arautzeko eta hainbat urtetarako eredu berriaren prestatzeko prozesuaren aldeko apustua egiteko


hitzarmena sinatzen

Hitzarmena sinatu den unea ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, aurten, 51,7 milioi euro emango dizkio Nafarroako Unibertsitate Publikoari (NUP) bertako irakaskuntzako eta ikerkuntzako jarduerek normaltasunez jarraitzen dutela bermatzeko.

Horretarako, José Iribas Sánchez de Boado Hezkuntza kontseilariak eta Julio Lafuente López NUPeko errektoreak hitzarmen bat sinatu dute. Horren bidez, Nafarroako Aurrekontu Orokorretatik datorren finantzazioa arautu da eta aurrera egin da unibertsitatearen hainbat urtetarako finantzazioaren eredu berria prestatzeko prozesuan.

Agirian erabakitakoaren arabera, NUPek 51.794.279 euro jasoko ditu. Horietatik 48.828.114,45 euro irakaskuntzako eta ikerkuntzako lanen finantzazioari dagozkio, eta helburua unibertsitatearen jardun orokorra bermatzea da. Zenbateko horren barruan sartzen dira instalazioen eta ekipamenduen mantentze-lanei, konponketei eta zaintzari lotutako inbertsio-gastuak. Transferentzia hiru hilean behin egingo da, aurrez.

Beste 2.966.164,55 euro irakasleen ordainsari osagarriak finantzatzeko erabiliko dira.

Hitzarmenean jasotakoaren arabera, iaz NUPen hainbat urtetarako finantzazioaren eredu berria zehazteko eratu zen batzorde paritarioa mantenduko da 2014an. Helburua lortzeko, instituzio akademikoak 2015-2016 ikasturtearen hasieran kostu-kontabilitatea ezartzea ahalbidetzen duten kontabilitateko kudeaketa-sistemen diseinuan aurrera egiteko konpromisoa hartu du.

Halaber, Unibertsitateko Informazio Sistema Integratuan jartzen diren datuak eguneratuta izateko konpromisoa hartu du. Datu akademikoak eta giza baliabideei eta aurrekontuei buruzkoak jasotzen dituen informazio horrek emaitzak lortzearekin lotutako finantzazio-eredu bat ezartzeko beharrezkoak diren adierazleak zehazten eta horien jarraipena egiten lagunduko du.

Amaitzeko, hitzarmena behar bezala aplikatzen dela ziurtatzeko jarraipen-batzorde bat eratuko dela aurreikusi da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa