(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak ia 4 milioi euro eman ditu 338 pertsona trebatzen dituzten Enplegurako 16 lantegi-eskolatarako astelehena, 2014.eko ekainak 9


Gaur goizean izan da 2014ko Enplegurako lantegi-eskolak irekitzeko ekitaldia; han izan da Lourdes Goicoechea kontseilaria


pertsonak

Programaren aurkezpenean izan direnak ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Enplegurako lantegi-eskolen programak 3.957.569 euroko inbertsioa egingo du 2014an 2014ko deialdiko 11 proiektutarako eta gaur egun oraindik aktibo dauden lehenagoko deialdietako beste 5etarako. Lan-ildo horren % 50 Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du, eta beste zati bat erakunde sustatzaileen ekarpenen bidez dago finantzatuta.

Programak 16 proiektu ditu aktibo, eta 338 ikasle-langilek hartzen dute parte horietan.

Bestalde, iaz 60 kontratazio-konpromiso irmo egin ziren, baina aurten dagoeneko 124 egin dira. Azkenik, azpimarratzekoa da proiektuak amaitzean 30 profesionaltasun-ziurtagiri eskuratuko direla.

Hala adierazi du gaur goizean Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak 2014ko Enplegurako lantegi-eskolak hasteko egin den ekitaldian, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Ekitaldian, Enrique Maya Iruñeko alkatea, Mª Isabel García Malo NEZeko zuzendari kudeatzailea, alkateak eta zinegotziak, erakunde sustatzaileetako ordezkariak, Enplegurako lantegi-eskoletako zuzendariak eta programako irakasle eta ikasleak ere izan dira.

Kontseilariak azpimarratu du lantegi-eskolen helburua ikasleak laneratzea dela, eta laneratze hori dela gaur egun langileak eskatzen dituzten espezialitateetarako jendea prestatzen duten eskolen plangintza bideratzen duena.

Lourdes Goicoecheak prestakuntza-proiektuak gauzatzeko finantzazioa lortu duten erakunde sustatzaileak zoriondu ditu, kontratazio-konpromisoak eskaini dituzten enpresen parte-hartzea eskertu du eta ikasleak trebakuntza-aldi horretan gogoa jarri eta ahalegin osoa egitera bultzatu ditu.

Amaitzeko, irakasle eta laguntza ematen duten guztiei egindako lana ere eskertu die, "proiektu horien arrakastaren funtsezko zatia" direlako, baita erakunde sustatzaieei ere enplegua sortzeko konpromisoa hartzeagatik.

Goicoechea kontseilariaren mintzaldiarekin amaitu da ekitaldia, baina Enrique Maya Iruñeko alkateak ere hitz egin du, bertaratu direnei ongi etorria egiteko. Eugenio Lecumberrik, erakunde sustatzaileen izenean, programaren historia eta garrantzia gogoratu ditu, Nacho Calvo Iruñeko askotariko errehabilitazioaren Enplegurako lanbide-eskolaren zuzendariak deialdi berriaren hobekuntzak azpimarratu ditu, eta ikasleen ordezkari batek programak ematen dien aukeraren berri eman du.

Enplegurako lantegi-eskolak

Enplegurako lantegi-eskolek langabezian dauden pertsonen parte-hartzea bultzatzen dute prestakuntzako eta enpleguko programa mistoetan. Horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatzen ditu Europako Gizarte Funtsaren laguntzarekin (% 50).

Enplegurako lantegi-eskolak langabezian daudenen enplegagarritasuna hobetzeko programak dira, ikasketak eta gaitasuna lan produktiboarekin txandakatzen dituztenak, parte-hartzaileak laneratzea sustatzeko.

Enplegurako lantegi-eskolen programek irauten duten denboran, jendeak erabiltzeko edo interes sozialeko obrak eta zerbitzuak gauzatuko dituzte, ikasle langileei (gizonak zein emakumeak) lan eraginkorrak burutzeko aukera emateko. Hala, jasotako enplegurako lanbide-heziketarekin, lanbide-prestakuntza eskuratu eta laneratzea bultzatuko da.

Prestakuntza-aldian, ikasleek lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 jasoko dute gutxienez, eta, ikasketekin batera praktika profesionalak egiten dituzten aldian, zenbatekoa urtero ezartzen den lanbide arteko gutxieneko soldata bera izango da gutxienez.

Enplegurako lantegi-eskolak profesionaltasun-ziurtagiria lortzera bideratu ahal izango dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa