(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eguneko Ospitale Onkologikoko instalazio berriei esker egunean lehen baino % 25 paziente gehiago artatu ahal izango dira

astelehena, 2014.eko ekainak 9


Barcina Lehendakaria izan da gaur goizean NOGeko C pabiloian, hango beheko solairuan jarri baitituzte instalazio berriak


Ospitaleguneko C pabiloia

Barcina Lehendakaria NOGeko instalazio berrietan ( irudia handitu )

Onkologia Medikoko Zerbitzuko eta Eguneko Ospitaleko kontsultak NOGeko C pabiloi berriztatura eramanda % 25 handituko da egunero artatu ahal izango diren pazienteen kopurua, hau da, 67 paziente izatetik 84 izatera. 2013an, 1.898 paziente artatu ziren guztira, eta 18.356 kasutan eman zen osasun-laguntza (kontsultak eta tratamenduak).

Instalazio berriak gaur jarri dira abian, eta, gaur goizean, Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria izan da bertan, Marta Vera Osasuneko kontseilariarekin, NOGeko zuzendariekin eta zerbitzu medikoetako arduradunekin, eta Francisco Arasanz Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen Nafarroako lehendakariarekin batera.

Halaber, ekitaldian, Mercedes Chiviteren senideak ere izan dira. Duela urte batzuk hil zen bera eta 300.000 euro eman zituen NOGeko Onkologia Zerbitzurako. Hori dela-eta, itxaron-gelan plaka bat jarri dute bere omenez.


NOGeko C pabiloia

NOGerako dohaintza egin zuen Mercedes Chiviteren aldeko plaka ( irudia handitu )

Hirukoiztu egin da erabilgarri dagoen tokia

Arta daitekeen pertsona kopurua handitzea posible izango da orain arte A eraikineko (lehengo Nafarroako Ospitalea) B2 pabiloian egon diren gelek tokia hirukoiztu dutelako, bai kontsultetarako bai kimioterapia-tratamenduak emateko. Zehazki, terapia laburretarako (gehienez bi ordukoak) 18 besaulki ziren lehen eta orain 20 izango dira, 5 gelatan banatuta, bakoitzean 4 alegia. Hala eta guztiz ere, badago aukera beste 4 gela erabiltzeko, hortaz, 36 besaulki ere jartzeko aukera egongo litzateke etorkizunean, behar izanez gero.

Tratamendu luzeagoetarako (gehienez 6 ordukoak) edo egoeraren arabera hala behar duten pazienteentzat, ohe kopurua 8 izatetik 10 izatera pasako da, 8:00etatik 21:30era.

Halaber, kanpoko kontsultetarako gelen kopuruak ere gora egingo du, 2 izatetik (gehi beste bat astean hiru egunetan) 3 izatera pasako dira, eta arretarako ordutegia ere ordubete luzatuko da. Eguneko ospitalea 2 kontsulta egitetik 3 egitera (gehi beste bat hartu gabe) aldatuko da, eta erizaintzakoak, 2tik 3ra (2 goizez eta bat arratsaldez).  Instalazioetan psiko-onkologiako kontsulta bat eta ateratzeak egiteko gela bat ere jarri dira.

Zerbitzua eskaintzen jardungo diren langileen zerrendari dagokionez, beste lau pertsona jarriko dira. Zehazki, erizaintzako langileak 15 izatetik 17 izatera pasako dira, erizaintzako langileak 7 izatetik 8 izatera, eta administrazioan beste langile bat jarriko da (lehen 3, orain 4). Medikuen kopurua bere horretan geldituko da (6).

Pribatutasuna eta anonimatua bermatzen dira

Tokia eta gaitasuna areagotzeaz gain, eguneko ospitalean, pazienteei harrera egin eta arreta emateko sistema bat ezarri da, SIGUE izena duen pribatutasuna eta anonimatua bermatzeko sistema. Horren bidez, paziente bakoitzak barra-kodedun txartel bat izango du, abizenen inizialekin eta historia klinikoko azken hiru zenbakiekin identifikatuko dena.

Kodea pazienteak iritsi direla baieztatzen duen gailu baten bidez irakurriko da. Itxaron-gelan dauden bitartean, emandako zenbakia eta dagokien kontsulta-gela adieraziko duten pantailen bidez deituko dira barrura. Horri esker saihestuko da osasun-langileek edo bozgorailuetatik deitzea.

Gainera, sistema horri esker, pazienteei ematen zaien arretaren prozesuko fase guztietako egitekoak sinplifikatu eta murriztu ahal izango dira (harrera, analisiak, tratamenduaren aurreko mesikuaren bisita, kimioterapiaren prestaketa farmazian eta tratamendua ematea).

C pabiloia

C pabiloia berritzeko obrak 2008an hasi eta 2011n amaitu ziren, eta 23,5 milioi euroko aurrekontua baliatu zen. Lanak egitean pabiloiaren ekialdeko fatxada osoa mantendu egin da, eraikin berrian erabilita. 14.116 metro koadroko azalera erabilgarria du (17.270 metro koadro eraiki), 5 solairutan banatuta: sotoan aldagelak eta biltegiak daude; beheko solairuan, eguneko ospitale onkologikoaz gain, kirurgia anbulatoriorako eta endoskopiak egiteko 18 box jarriko dira eta digestio-aparatua miatzeko 6 areto, 2015etik aurrera; lehen solairuan ZIU berria jarri da, eta bigarren eta hirugarren solairuetan onkologiako, endokrinologiako, hematologiako, digestio-aparatuko eta erreumatologiako ospitaleratzeetarako gelak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa