(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak lanbide-gaitasunak ebaluatzeko bere sistema izango du, arinagoa eta gertuagokoa osteguna, 2014.eko ekainak 5


Nafarroako Gobernuak estatuko araudia Foru Komunitatera egokitzeko foru-dekretuaren proiektuaren berri izan du gaurko saioan


langilea

Langile baten irudia

Nafarroak lanbide-gaitasuna ebaluatzeko bere sistema izango du, interesa dutenen prozedura arindu eta erraztu ahal izateko.

Horretarako, estatuko araudia Foru Komunitatera egokitzen duen foru-dekretuaren proiektua prestatu da. Estatuko araudi horrek pertsonek laneko esperientziaren eta prestakuntzako bide ez formalen bidez eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatu eta egiaztatzeko moduak jaso eta prozeduraz arduratzen diren antolaketa-unitateak arautzen ditu.

Foru Gobernuak gaurko saioan ezagutu duen araudi berriak ebaluazio-deialdi gehiago eskainiko ditu eta langile gehiagoren gaitasunak egiaztatuko, Gobernukoak ez diren beste erakunde eta kolektibo batzueei, esate baterako, enpresa edo elkarte profesionalei, halako deialdiak sustatzeko aukera emango baitie, baldintza batzuk betez gero.

2009an kualifikazioen estatuko sistema martxan jarri zenetik, Nafarroako Gobernuak, Foru Komunitateko eragile ekonomiko eta sozial ordezkagarrienekin lankidetzan, 1.135 langileren gaitasunak egiaztatu ditu mendetasunaren (630), osasunaren alorreko larrialdien (155), haur-hezkuntzaren (140), sukaldaritzaren (90), soldadura eta galdaragintzaren (90) eta obra zibileko eraikuntzen (30) alorretan. Horretarako, zazpi deialdi egin dira, guztira 540.000 euro inbertituta. Gainera, iragan martxoan, deialdi berri bat jarri zen abian, 180 plazakoa, mendetasunaren (150 plaza) eta osasunaren (30) alorretan lanbide-gaitasunak egiaztatzeko.

Berritasun nagusiak

Foru-dekretuaren proiektua Nafarroako Kontseiluari bidaliko zaio orain hari buruzko txostena egin dezan. Hezkuntza Departamentuak eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuak batera egindako proiektua da.

Esan bezala, lanbide-gaitasunak ebaluatzeko Foru Komunitatean oinarri hartuko den eredua zehazten du testuak. Testuinguru horretan, ebaluazioen deialdiak, deialdietan helburu izango diren gaiak hautatzeko irizpideak (gaitasun-unitateak), non gauzatuko diren eta prozesuan parte hartzeko bete beharko diren arauak eta baldintzak. Antolaketa-unitateak, zentroak eta esku hartzen duten teknikari eta aholkulariak ere zehazten ditu.

Deialdiei dagokienez, horiek Nafarroako Gobernuak onetsiko ditu. Hala ere, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluan dauden sindikatuen eta enpresen erakundeek deialdi espezifikoak egitea eskatu ahal izango dute enpresa, sektore profesional eta produktibo zein laneratzeko zailtasun bereziak dituzten kolektibo jakinen premiei erantzuteko. Aukera hori profesionalen edo enpresen elkarteek ere izango dute, eta eskaerak aipatutako kontseiluan ordezkari diren eragile ekonomiko eta sozialen bidez bidaliko dituzte.

Parte hartzeko prozesua

Testuan zehaztutakoaren arabera, egiaztagiria eskuratu nahi dutenek aurrez izena emateko eskaera aurkeztu beharko dute, prozedura gauzatzeko baldintzak betetzen dituztela ziurtatzen duten agiriekin batera. Eskaera ebaluatu egingo da eta, hala dagokionean, onarpen-batzorde batek onartuko du. Prozesuan sartu ondoren, parte-hartzaileak hiru fase burutu beharko ditu: Aholkularitza, lanbide-gaitasunaren ebaluazioa eta erakutsitako gaitasunen egiaztapena eta erregistroa.

Lehen fasea derrigorrezkoa izango da, eta helburua hautagaia bideratzea izango da: dokumentazio egokia prestatzen edo prestakuntza-aukerei buruz aholkuak ematen lagunduko zaio. Horretarako, taldeko zein banan-banako aholkularitza-saioak eskainiko dira.

Ebaluazio-fasean, batzorde arduradunak eskatzaileak aurkeztutako agiriak eta lehen faseko aholkulariaren txostena aztertuko ditu. Horiek onetsiz gero, interesdunak prestakuntzan eskatzen den lanbide-gaitasuna baduela eguaztatzeko ebaluazioa egingo da. Amaitzeko, proba hori gainditzen duten hautagaiek lanbide-gaitasunaren egiaztagiria eskuratuko dute.

Interesa dutenei laguntzeko, informazio- eta orientazio-zentroen sarea sortuko da ebaluazio-prozeduraren ezaugarriak eta faseak, prozeduran sartzeko modua, probak eta abar jakitera emateko. Sare horren parte izango dira LHko zentro integratuak eta enplegu-agentziak, eta LHko beste zentro batzuk, helduentzako ikastetxeak, NEZek edo beste organismo batzuek akreditaturiko prestakuntza-zentroak ere izendatu ahal izango dira.

Prozeduraz arduratzen diren unitateak

Azkenik, foru-dekretuak prozeduraz arduratzen den antolaketa-egitura ere zehazten du. Nafarroako Enplegu Zerbitzua (NEZ), Zentro Berekien eta Esperientziaren bidezko Egiaztapenerako Atalaren bidez, prozedura antolatu, koordinatu eta kudeatzen duen organo arduraduna izango da. Egitekoa burutzeko, NEZen beste bi unitateren laguntza teknikoa jasoko du: Nafarroako Lanbide Kualifikazioen Institutua eta Prestakuntza Garatzeko Atala. Gainera, egiaztapen-batzorde bat eratuko da, kontsulta-emailea, Nafarroako Gobernuko arduradunek eta Nafarroako LHko Kontseiluan ordezkaritza duten erakunde sozial eta ekonomikoetako ordezkariek osaturikoa. Gaitasunak egiaztatzeko deialdiak antolatu, gainbegiratu eta jarraitzeaz arduratuko da batzordea.

Amaitzeko, foru-dekretuaren proiektuak ebaluazio-zentroak eta ebaluazioak egiteko ardura duten batzordeak arautzen ditu, baita prozeduraren lehen fasean parte hartzen duten aholkularien jarduteko modua ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa