(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jorge Drexler eta Noaren emanaldiak izango dira 2014ko Cultur programako kontzertu nagusiak osteguna, 2014.eko ekainak 5


31 herritan antolatu dira kontzertuak, eta, aurten, berritasun gisa, jarduera turistikoek lagunduko dituzte


2014ko Cultur jaialdiaren kartela

2014ko Cultur jaialdia iragartzeko kartela ( irudia handitu )

Jorge Drexler abeslariaren emanaldia abuztuaren 30ean izango da Barañain Auditorioan eta, hurrengo egunean, abuztuaren 31n, Noa Israelgo abeslariaren emanaldia Gaztambide Antzokian. Biak 2014ko Cultur jaialdiko musika-emanaldien programaren barruan antolatu dira, eta, gaur, Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak aurtengo edizioaren berri eman du.

Ohikoa den bezala, musika klasiko, jazz, folklore, pop musika eta abesbatzen kontzertuek ere osatuko dute, astelehenetik igandera, abuztuaren 1etik 31ra arteko programa. 31 herritan izango dira eta Nafarroako toki berezietan.

Gainera, berritasun gisa, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak, Turismoko Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean, kontzertuak egingo diren herrietako bakoitzean aisialdirako iradokizunak antolatu ditu. Kulturako eta Turismoko zuzendaritza nagusien arteko lankidetza horri esker ikuskizunen programari lagun egingo dioten 55 proposamen turistiko antolatu dira, besteak beste, zaldi-ibilbideak eta jarduerak naturan, dastaketak, produktu naturalen saltokietara bisitak (gaztak, upategiak, boilurrak etab.) edo bisita gidatuak edo antzeztuak.

Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren programa bertako jendearentzat da, baina baita hurbiltzen diren turistentzat ere, udan, egunero, ikuskizun batez goza dezaten. Horretarako, toki ikusgarriak edo paisaia natural ederrak hautatu dira, esate baterako Orreagako Kolegiata, Zugarramurdiko leizeak, Orgiko Oihana, Irantzuko, La Olivako, Leireko monasterioak, Uxueko Santa Maria eliza-gotorlekua edo Martzillako gaztelua.

Urtero bezala, astelehenetan ganbera-musikako kontzertua egongo da, astearteetan folk-musika, asteazkenetan jazza, ostegunetan pop-kontzertuak, ostiral eta larunbatetan bestelako musika eta igande eta jaiegunetan abesbatzak.

Aurtengo jaialdirako 350.000 euroko aurrekontua baliatu da.

Programa

Abuztuaren 1etik 31ra, musika klasikoa, jazza, popa, abesbatzak eta rock-kontzertuak egongo dira.

Iruñeko Baluarte Auditorioan Nafarroako Ganbera Abesbatzeko Jazzy Leap taldeak eskainitako irekiera-emanaldia egingo da eta, Cultur jaialdia amaitzeko, Barañain eta Tuteran izango dira berriz ere amaiera-emanaldiak.

Jorge Drexler abeslari eta konposagile uruguaiarrak abuztuaren 30ean eskainiko du emanaldia Barañain Auditorian eta, hurrengo egunean, abuztuaren 31n, Noa abeslari israeldarraren kontzertua izango da Gaztambide Antzokian.

Cultur jaialdira gonbidatutako artista eta taldeen artean daude Kepa Junkera, Kalakan, Serafín Zubiri, Joaquín Asiáin, Smokin Stons, Elfenthal Opera Rock, Kike Arza Quintet, Anne Etxegoyen, Aizkoa abesbatza eta abar luze bat.

Honako herri eta toki hauetan izango dira musika-emanaldiak abuztuaren 1etik 31ra: Iruña, Elizondo, Orreaga, Los Arcos, Tafalla, Otsagabia, Viana, Zugarramurdi, Xabier, Irantzuo monasterioa, Bera, Fitero, Izaba, Artaxoa, Leireko monasterioa, Lizaso, La Olivako monasterioa, Erriberri, Martzilla, Lekunberri, Orbaizeta, Zangoza, Agoitz, Uxue, Gares, Lizarra, Altsasu, Mendigorria, Donamaria, Barañain eta Tutera.

Informazioa eta sarrerak

Programa osatzen duten ikuskizun guztiak doakoak dira, Zugarramurdiko leizeetan (sarrera 3,5 euro izango dira), Baluarte Auditorioan, Gaztambide Antzokian eta Barañain Auditorioan egingo direnak izan ezik.

Barañain Auditorioan izango den Jorge Drexlerren kontzerturako sarrera 17 euro izango dira palkoan eta 22 euro aretoan aurrez erosita, eta 20 euro palkoan eta 25 euro aretoan egun berean erosita. www.auditoriobaranain.com webgunean eta Barañain Auditorioko txartel-leihatilan salduko dira sarrerak, azken horretan ikuskizuna hasi aurreko bi orduetan.

Bestalde, Gaztambide Antzokian izango den Noaren kontzetua 17 euro izango dira anfiteatroan eta 22 euro besaulki-patioan. Sarrerak ticketmaster.es edo www.castelruiz.es webguneetan eta Gaztambide Antzokian erosi ahal izango dira, azken horretan ikuskizuna hasi aurreko bi orduetan.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa