(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Barazkiak goresteko XX. jardunaldiak babestu ditu ostirala, 2014.eko apirilak 25


Esparza kontseilaria eta Carlos Erce Turismoko zuzendari nagusia Iruñean egin den programaren aurkezpenean izan dira.


Barazkiak goresteko jardunaldien antolatzaileak Luis Casadorekin, Esparza kontseilariarekin eta Carlos Ercerekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Baraziak goratzeko XX. jardunaldieak babestu ditu. Gaurtik hasita maiatzaren 4ra arte egingo dira Erriberako hiriburuan. Jardunaldien aurkezpena gaur goizean izan da Iruñean, Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren Interpretazio Zentroan (Gurbindo etxea).

José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak eta Carlos Erce Turismoko zuzendari nagusiak nafar guztiak Tuterara gerturatzera gonbidatu dituzte, 10 egun hauetan Nafarroako barazkiez gozatu eta sektorea sustatzen laguntzeko.

Ekitaldian, Luis Casado Tuterako alkateak eta Rafael Remírez Orden del Volatín delakoaren lehendakariak programaren xehetasunak aurkeztu dituzte. 150 ekitaldi baino gehiago izango dira, esate baterako, lehiaketa gastronomikoak, sukaldeko erakustaldiak, dastatze herrikoiak, jardunalduak eta barazkiei buruzko tailerrak, baita kontzertuak ere, eta hiriko toki erakargarri nagusienetara bisitak egingo dira, adibidez, katedrala, Monreal dorrea, San Adriángo markesaren jauregia eta Almirantearen etxea.

Igandea, maiatzak 4a izango da jardunaldien egun nagusia, Orden del Volatín delakoaren kapitulu orokorra ospatuko da. Aurten Carlos Soberak irakurriko du pregoia, eta Orden del Volatín-eko ohorezko jaun izendatuko dute. Horrez gain, Barazkien gorespenaren saria emango zaio Diario de Navarra egunkariari eta Ordenaren ohorezko bereizgarriak jasoko dituzte Tuterako Cáritasek eta Beasaingo Odolki Kofradiak.

BEGen % 7,15 hartzen duen sektorea

Esparza kontseilariak nekazaritzako eta nekazaritzako elikagaien industriaren sektoreak ekonomikoki eta sozialki duen garrantzia azpimarratu du. Sektorea funtsezkoa da Nafarroarentzat, izan ere, BEGren % 7,15 hartzen du, eta nekazaritzako elikagaien industria sistema industrialean garrantzi handiena duen hirugarren jarduera da. Kontseilariak gogorarazi duenez, ureztatzearen alorreko 1.300 enpresa eta nekazaritzako 24.000 ustiategi daude.

Gainera, kanpoko merkataritzaren ikuspegitik, 2013an 875 milioi euroren balioa izan zuten nekazaritzako produktuak esportatu ziren (esportazio guztien % 11,84), hau da, aurreko urtean baino % 12,3 gehiago (2012an, 779 milioi euroren balioko produktuak esportatuzan ziren). Hau da, nekazaritzako elikagaien sektoreko esportazioak Nafarroako esportazio guztiak baino 6 aldiz gehiago hazi ziren (oro har % 2 hazi ziren esportazioak).

Ibilbide gastronomikoa

Bestalde, Carlos Erce Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiak gogorarazi du Nafarroako Gobernuak sektorea babestu nahi duela turismo gastronomikoa bultzatuta. Horretarako, gastronomian oinarritutako produktu turistikoen eskaintza berria sortu du.

"Navarra, Reyno de la buena mesa" ibilbidea Turismo eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak antolaturikoa da, INTIA-Reyno Gourmet markarekin, Nafarroako Ostalaritzako Enpresarien Elkartearekin eta beste talde batzuekin elkarlanean, eta gure gastronomia Komunitateko alde erakargarri nagusienetako baten gisa agertzen du.

Lau kategoria handiren inguruan dago antolatuta: jatetxeak eta tabernak, jaiak eta ekitaldiak, Nafarroako produktuak, sari eta opariak. Jatetxe eta tabernen katergoriaren barruan, hiru maila daude: goi-mailako eta egile-sukaldaritzako jatetxeak; sukaldaritza tradizionalekoak, erretegi eta sagardotegiak ere barne hartuta; eta pintxoenak, dastatzeko leku eta ibilbiderik onenekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa