(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak itun sozialaren defentsa egin du Nafarroako CCOO sindikatuaren X. Kongresuaren irekieran ostirala, 2012.eko abenduak 14


"Emaitza oso onak eman dituela eta ongizatearen helburuak lortzeko balio izan duela" iritzi du


Barcinaren agerraldia

Barcina Lehendakaria Nafarroako CCOO sindikatuaren X. Kongresuan esku-hartzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak itun sozialaren bidetik jarraitzeko asmoa duela adierazi du gaur; izan ere, azken urteotan "oso emaitza onak eman ditu eta ongizatearen helburuak lortzeko balio izan du". "Nahiago nuke ildo horretatik jarraituko bagenu", aipatu du Lehendakariak Baluarten egiten ari den Nafarroako Comisiones Obreras (CCOO) sindikatuaren irekieran

Yolanda Barcinak gaurko jardunaldia "Nafarroarentzat egun garrantzitsua" dela adierazi du, "hemen zehaztuko dituzuen ildo estrategikoak giltzarri izango baitira komunitatearen etorkizunerako".

Alde horretatik, Lehendakariak azpimarratu du "ideiak behar ditugula" krisi ekonomikoari aurre egiteko eta etorkizun "baikorra"-ren alde egiteko. Ezin dugu orain arte egin dugunaren gauza bera egin, "aldatu beharra dugu", baina egungo "zutabeei eutsiz". Horretarako, sindikatu nahiz enpresa-erakundeei eskua luzatu die elkarrekin lanean jarraitu ahal izateko.


Bertaratutako jendea

Barcina Lehendakaria Nafarroako CCOO sindikatuaren X. Kongresuaren irekieran. ( irudia handitu )

Molineroren agurra

Nafarroako CCOO sindikatuaren X. Kongresuak sindikatuaren politikak nahiz egiturak berritzeko balioko du. Bertan batzorde exekutibo eta idazkaritza nagusi berriak hautatuko dira; azken horretako kargua José María Molinero-k bete du azken urteotan.

Lehendakariak Molinerok egindako lana eskertu du. Harengatik esan du "idazkari bikaina" izan dela, akordioak lortzeko "gaitasun handikoa". "Pentsatzen duena dioen pertsona da, uste oso argikoa", baina akordioetara heltzeko gai dena "interes orokorra beste edozein planteamenduren gainetik dagoela irizten duenean", nabarmendu du Barcinak.

Kongresuaren irekierara bertaratu dira, besteak beste, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza; CCOO sindikatuko idazkari nagusi José Ignacio Fernández Toxo; uztera doan Nafarroako sindikatuko idazkari José María Molinero;Nafarroako UGTko idazkari nagusi Juan Goyen; eta Nafarroako Enpresarioen Konfederazioko lehendakari José Antonio Sarría.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa