(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 589.500 eurorekin finantzatu du Dantxarineko (Urdazubi) araztegi berria ostirala, 2012.eko abenduak 14


Esparza kontseilariak inauguratu du Urdazubiko auzo horretako eta Ainhoa udalerri frantseseko hondakin-urak tratatuko dituen azpiegitura hori


Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak Dantxarineko (Urdazubi) araztegi berriaren inaugurazioan parte hartu du gaur goizean. Araztegi horretan Urdazubiko auzo horretako eta Ainhoa udalerri frantseseko salmenten merkataritza-jardueretatik sortutako hondakin-urak tratatuko dira.

Ekitaldian parte hartu dute ere, Communauté de Communes Sud Pays Basque –udal frantsesen mankomunitatea– (CCSPB) mankomunitateko lehendakari Michel Hiriart-ek; Urdazubiko alkate Santiago Villares-ek eta Ainhoako alkate Henri Daguerre-ek; Toki Administrazioko zuzendari nagusi Francisco Pérez-ek; Nilsa sozietate publikoko gerente Andrés Sola-k, eta zonaldeko udaletako, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu orokorreko eta Akitaniako eskualdeko ordezkariek.

Proiektua 201ean Nafarroako Gobernuaren eta aipatutako Communauté de Communes mankomunitatearen artean sinatutako mugaz haraindiko lankidetza-akordioaren barnean kokatzen da; akordio horren arabera, araztegia goitik behera berreraikitzeko erabakia hartu zen haren gaitasuna handitzeko, 2.500 biztanlerentzat, existitzen diren instalazioak ez baitira nahikoak Dantxarineko Salmenten merkataritza eta ostalaritzako jarduera handitu egin delako eta euri-urak aldian behin sartzen delako.

Esparzak bere agerraldian azpimarratu du "Communauté de Communes mankomunitateko, Nafarroako Gobernuko, Nilsako, Urdazubiko Udaleko eta proiektuari lotutako enpresen giza taldeen arteko koordinaziorako nahiz elkarlanerako egindako ahalegin etengabea", eta adierazi du "elkarlanerako eta ulermenerako giro horrek etorkizunean ere jarraituko duela interes komuneko beste proiektu batzuk sustatze aldera".

Obrek urtebeteko iraupena izan dute eta araztegi hori hobetzeko 1,5 milioi euro behar izan da. Mugaz haraindiko lankidetza-programa batean dagoen egikaritzea izatean araztegi hori, Europar Batasunak, POCTEFA (Espainia-Frantzia-Andorra Mugaz haraindiko Lankidetza Programa) Europako programaren barnean, 2010eko otsailean aukera daitekeen inbertsioaren aurrekontuaren % 65eko ekarpena onartu zuen. Europako funtsekin diruz lagundu gabeko kopurua Nafarroak finantzatu du % 90ean (589.500 euro) eta administrazio frantsesak % 10ean (65.000 euro), aipatutako hitzarmenak ezartzen zuenez.

Nafarroari egotzitako inbertsioaren kostua Nilsa sozietate publikoaren bidez bere gain hartu da, Toki Administrazioaren Zuzendaritza Nagusiari atxikita dagoena, 2011 eta 2012 urteetarako bere jarduketa-programen barnean.

Azpiegitura berri hori Degremont-Suez enpresak egin du eta, horretarako, Cyclor izeneko izaera trinkoko teknologia erabili du, efluenteen bigarren mailako tratamendurako. Funtzionamendu eteneko prozesua da, eta tratamendu biologikoa nahiz uren iragaztea tanga bakar batean egiten uzten du, ziklokako funtzionamenduaren bidez. Teknologia horrekin arazten dira Frantzian, gaur egun, milioi bat biztanle baino gehiagoren hondakin-urak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa