(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabideak Navarra Televisiónek emititutako programak euskarara itzultzen lagunduko du asteartea, 2012.eko abenduak 4


Elkarlana asteko bi saiorekin hasiko da, gaurkotasunezko erreportajeei buruzko `Ikuspegia´-rekin (`Enfoque´) eta enpleguari buruzko `Mugi zaitez´-ekin (`No te pares´)


Firma del convenio

Maximino Gómez (ezk.) eta Roberto Cámara (esk.) elkarlanerako hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Foru Gobernuko erakunde autonomoa den Euskarabideak  Navarra Televisión autonomia erkidegoko kateak hizkuntza horretan emititutako edukien zati bat euskarara itzuliko du. Xede horrekin, Euskarabideko zuzendari-gerente Maximino Gómez-ek eta telebistako zuzendari Roberto Cámarak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur. Haren bidez arautzen da, erakunde autonomoak komunikazio-enpresari emango dion izaera teknikoko aholkularitza eta laguntza atal nahiz saio osoak euskarara itzultzeko.

Elkarlana asteko bi saio itzuliz hasiko da. Lehenengo saioa `Ikuspegia´ (`Enfoque´) da, 45 minutuko gaurkotasunezko erreportajeei buruzkoa, eta ostiraletan emititzen da 20:20ak aldera kateko bigarren kanaletik. Bigarren saioa `Mugi zaitez´ (`No te pares´) da, lan-eskaintzen eta prestakuntza-ikastaroen saioa, 5 minutuko iraupena du eta larunbatetan emititzen da 09:30ean lehen kanaletik.

Konpromiso ekonomikorik ez duen hitzarmena etorkizunean kateko beste saio batzuetan aplika daiteke, itzulpen-xede izan diren eduki guztiak Nafarroako Gobernuaren logo ofiziala zabaltzera behartuta dagoena. Gainera, programa horien kopia bat Euskarabideari eman beharko dio ondoren erabilera didaktikoa izan dezan euskararen irakaskuntzan eta erakunde autonomoaren webgunearen bidez argitaratzeko eta zabaltzeko aukera izateko.

Navarra Televisiónen euskarazko programazioa telebista-kateak euskaraz grabatutako eta zuzenean emititutako bi saiorekin osatzen da. Astelehenetik ostiralera emititzen den 25 minutuko saioa da bata (`Albisteak´), eta Foru Komunitateko udalerrien kultura, tradizio eta festei buruzko informazioa ematen duen asteroko saioa bestea (`Ttanttaka´ izena du), 15-20 minutu arteko iraupena duena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa