Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak argitaratua eta María Josefa Tarifak idatzia, penintsulako lehen emakume zistertar komunitatearen historia, arkitektura, artea eta eguneroko bizitza aztertzen ditu
Barcina Lehendakariak Tulebrasko monasterioaren liburua aurkeztu du.
(
irudia handitu
)
Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria “El monasterio cisterciense de Tulebras” (“Tulebrasko monasterio zistertarra”) liburuaren aurkezpen ekitaldiaren buru izan da gaur arratsaldean Tulebrasko Santa María de la Caridad monasterioaren elizan. 1157. urtean, penintsulako lehen emakume zistertar komunitatea ezarri zen monasterioaren historia, arkitektura, artea eta eguneroko bizitza aztertzen ditu lanak.
Nafarroako Gobernuak argitaratu du liburua, Panorama bildumaren barnean (43. zenbakia da) eta María Josefa Tarifa Castillak idatzi du. 9 euroko prezioan dago eskuragai Nafarroako Gobernuko argitalpenak saltzen diren ohiko lekuetan.
Aurkezpen ekitaldian 80 gonbidatu inguru izan dira, horien artean Pilar Germán monasterioko abadea, María Josefa Tarifa liburuaren idazlea, Rafael Ayensa Tulebrasko alkatea eta Ricardo Fernández Gracia Nafarroako Unibertsitateko Ondare eta Nafarroako Artearen Katedrako zuzendaria.
Liburuaren aurkezpenera gerturatu diren pertsonen argazkia.
(
irudia handitu
)
Argitalpena
Idazleak monasterioaren historia azaltzen du. Besteak beste, honako gaiak aztertzen ditu: zenobioaren sorrera, monasterioaren eraikuntzaren testuingurua, zistertarren krisia XIV. mendean Erregelaren gehiegizko lasaikeriaren ondorioz; bere berpizkunde material, espiritual eta artistikoa Aro Modernoan; egonkortasunaren mendeak (XVII eta XVIII), desamortizazioarekin izandako galerak eta zistertar arauen berreskurapena. Ibilbide historikoa egungo komunitatearen inguruko informazioarekin ixten du idazleak: 21 fededunek osatzen dute eta euren bizimodua ateratzeko hegazti-granja batean, ostatu batean, te pastak egiten eta erlauntz batean lan egiten dute.
Bigarren kapituluan Tulebrasko zenobioaren eskumendeko monasterioen sorreraz hitz egiten du egileak. Aipatzekoa da Nafarroako monasterio honen eskutik hedatu zirela iberiar penintsula osora emakume zistertarrak. XII. mendearen bigarren erdian ordenak sei monasterio sortu zituen, eta zortzi mende beranduago beste zenobio bat eraiki zuen, honakoa Ekuadorreko Esmeraldas herrian, Hego Amerikan, Santa María de la Esperanza izenekoa.
Hirugarren kapitulua arteari eta espiritualtasunari eskainia dago. Hasiera batean, zistertar monasterioen arkitekturaz hitz egiten du, estetika soila eta biluzia agertzen duena eta ordenaren ideiekin bat egiten duena: isiltasuna, kontenplazioa, aszetismoa eta pobretasuna. Benito Deunaren Erregelak esaten zuenarekin bat, ordenaren eliz eta monasterioek ez zuten koadro eta eskulturarik, distrazioak ekiditeko.
Emakume zistertarren monasterioetako elizak gizonezkoenak baino dezente txikiagoak ziren. Hori dela eta, Tulebrasekoa Fitero, la Oliva eta Iranzuko monasterioak baino txikiagoa da. Izan ere, bere komunitatea pertsona gutxiagok osatzen zuten eta, ondorioz, baliabide gutxiago zituzten. Horregatik, ohikoa zen nabe bakarreko elizak egitea, Tulebrasekoaren antzera. Liburuaren egileak planoak, elizaren ezaugarriak eta beste gela batzuk aztertzen ditu.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
Liburuaren azala.
irudia handituBarcina Lehendakaria Maria Josefa Tarifa, liburuaren idazlearekin.
irudia handitu