Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Barcinak adierazi du omenaldia jasotako 94 senar-emazteak "adibide onenak direla lan eginez nahi duguna lor daitekeela konturatzeko"
Barcina Lehendakaria eta Barriendo, María Ángeles Landa eta Luis Garrido senar-emazteekin.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak gaur eguerdian harrera egin dira Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako egoitzaren klaustro isabeldarrean aurten urrezko ezteiak betetzen dituzten Nafarroako Caja Ruraleko Solera klubeko 188 bazkideei (94 senar-emazte).
Nafarroako Caja Ruraleko lehendakari José Luis Barriendok ere esku hartu duen ekitaldian zehar, Barcinak bertaratutakoei zorionak eman dizkie. Haiengandik esan du "adibide onenak direla lan eginez nahi duguna lor daitekeela konturatzeko".
"Bizitzen ari garen egoera zuek baino hobeto ez du beste inork ulertzen", adierazi du Lehendakariak. Eta horri buelta emateko, "zuen bizitzako une zailetan gertatu izango zitzaizuen moduan, buruz buru eta etenik gabe lan egitea besterik ez zaigu geratzen" azaldu du. Lehendakariak ahalegina eta sakrifizioa bezalako balioak aipatu ditu, bai eta ilusioa eta jarrera baikorra ere.
Nafarroako Caja Ruraleko Solera klubeko bazkideei beren urrezko ezteiengatik egindako harrera.
(
irudia handitu
)
Omendutako 94 senar-emazteak Nafarroako 37 udalerritatik etorri dira: Ablitas, Andosilla, Añorbe, Artaxona, Azagra, Barasoain, Buñuel, Burlata, Cadreita, Caparroso, Carcar, Zarrakaztelu, Cascante, Corella, Cortes, Deikaztelu, Lizartza, Funes, Fustiñana, Larraga, Lerin, Milagro, Murchante, Noain, Oteiza, Iruñea, Azkoien, Ribaforada, San Adrian, San Martin Unx, Santacara, Sesma, Tutera, Uharte-Arakil, Valtierra, Viana eta Villafranca.
Bertiz laukotearen musikak girotu duen ekitaldia Nafarroako Caja Rural-ek Solera klubeko bazkideentzat antolatutako programaren barnean sartzen da, aurten ezkondu zireneko 50. urteurrena ospatzen dutela eta; Iruñeko katedralean egindako ospakizun erlijiosoa eta 271 pertsonentzako bazkari bat ere aurreikusi dira programaren barnean.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen