(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pejenaute kontseilariak neurri judizialak betetzen dituzten 10 adingabe hartzen dituen Ilundaingo (Aranguren) zentro berria bisitatu du asteartea, 2012.eko urriak 16


Ekainetik funtzionatzen du eta Nafarroako Gobernuak eta Ilundain-Haritz Berri fundazioak sor daitezkeen beharrei erantzuna emateko batzordea osatuko dute


Taldeko argazkia

Ezkerretik eskuinera: Peralta, San Martin, Pejenaute kontseilaria, Lecumberri, Echeverría, Nagore eta Oyarzábal neurri judizialak betetzeko zentroaren barnean. ( irudia handitu )

Gizarte Politiken kontseilari Jesús Pejenautek gaur goizean bisitatu du Ilundainen (Aranguren), Nafarroako adingabeentzako barneratzeko neurri judizialak betearazteko zentro berria. Iragan ekainean funtzionamenduan jarri zen, Ilundain-Haritz Berri fundazioak kudeatzen du eta gaur egun 10 adingabe hartzen ditu, nahiz eta 20 pertsonentzako lekua duen.

Kontseilariarekin batera, Familia eta Berdintasunerako Nafarroako Institutuko zuzendari-gerente Teresa Nagore izan da, eta honako hauekin bildu dira: fundazioaren lehendakari Eugenio Lecumberri-rekin; Francisco Javier San Martín gerentearekin; zentroko zuzendari Carmen Peraltarekin; fundazioko administrazio-zuzendari Iñaki Echeverría-rekin eta fundazioko babes-egoitzen zuzendari Juan Oyarzábal-ekin.

Bileran zentroaren egoera ebaluatu dute abian jarri eta handik lau hilabetera, eta jarraipen-batzorde bat eratzea adostu dute. Batzorde hori Familia eta Berdintasunerako Nafarroako Institutuko eta Ilundain-Haritz Berri fundazioko ordezkariek osatuko dute, eta sor daitezkeen beharrei erantzuna emango diete.


Pejenaute kontseilaria adingabe batekin mahai-tenisean jokatzen. ( irudia handitu )

Pejenaute kontseilariak fundazioak egiten duen lanagatik eskerrak emateaz gain, fundazioak egiten duen lana aitortu du, batez ere neurri judizialak betearazteko zentroan; bertako lana bi alderditan oinarritzen da: heziketan eta berreziketan eta bizitoki-alderdian.

Aldiz, fundazioko ordezkariek kontseilariari ere kudeatzen dituzten beste programa batzuk aurkeztu dizkiote, Zaintza eta Harrera Zentroa esaterako (15 plaza hitzartuta dituzte Nafarroako Gobernuarekin); Ilundaingo tailer-eskola (gazte langabeak prestatzen dituzte igeltserotzan, zurgintzan eta lorezaintzan); eta gizarteratzeko nahiz laneratzeko zentroa (bazterketa-egoeran dauden gazteei zerbitzuak ematen zaizkie).

Neurri judizialak betearazteko zentroa

Nafarroako adingabe arau-hausleak barneratzeko neurri judizialak betearazteko zentro berriak iragan ekainean funtzionamenduan jarri zen eta 20 lagunentzako lekua du. Gaur egun 10 adingabe hartzen ditu.

Zentroa adingabe arau-hausleentzat da, Zigor Kodean delitu edo hutsegite gisa tipifikatutako egintzak egiten dituztenak. 14 urte baino gehiagokoak eta 18 urtez azpikoak dira, kautelazko barneratzeko neurri judizialak bete behar dituzte eta baita erregimen zabaleko, itxiko, erdi zabaleko eta asteburuan bertan egonda barneratzeko neurri judizialak ere.

Ilundain-Haritz Berri fundazioak kudeatzen duen programa hamabost hezitzailek garatzen dute; haien artean nabarmendu behar dira: barneko adingabeen tutore hezitzailearen irudia, pedagogo terapeutikoarena, koordinatzailearena, programa-zuzendariarena, gizarte-langilearena, erizainarena eta psikologoarena. Iturgintza eta elektrizitateko maisu bat ere badute, eta baita sukaldaritzakoa ere; halaber, kirol-begiralea eta segurtasun-langileak daude.

Erdi zabalik dauden adingabeek fundazioak dituen beste prestakuntza-programa batzuetan parte hartzen dute, eta erregimen itxian daudenek prestakuntza-programetan parte hartzen dute zentroan bertan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa