(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak ibilgailuak garatzeko probetarako pista inauguratu du, ibilgailu iraunkorrak garatzeko bereziki asteartea, 2012.eko urriak 16


Nafarroako Gobernuak 1.757.216 eurorekin finantzatu du Volkswagen-ek lagatako lursailetan dagoen azpiegitura hori eta automobilgintzako Nafarroako enpresentzat zabalik dago


Probetarako pistan zehar.

Eskuinetik ezkerrera: Barcina Lehendakaria, Goicoechea eta Maya probetarako pistan zehar. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak gaur goizean Landabengo Volkswagen-en lantegiko instalazioetan inauguratu du automobilgintzako Nafarroako enpresentzat zabalik dagoen ibilgailu iraunkorrak garatzeko probetarako pista. Harekin batera, bertan izan dira lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilari Lourdes Goicoechea, eta Industria, Enpresa eta Berrikuntzako zuzendari nagusi Jorge San Miguel. Volkswagen-en aldetik, bertako zuzendari nagusi Patrick Danau eta autoen kalitatearen arduradun Albert Mayer. Halaber, Oltzako teniente-alkate Reyes Latienda eta Iruñeko alkate Enrique Maya izan dira.

Bere agerraldian, Lehendakariak eskertu egin du Volkswagen-ek Nafarroako Gobernuan izandako konfiantzagatik adieraziz "elkarlanerako adibide bikaina dela honako hau", eta "lagatako lursailei esker, proiektu garrantzitsu hau gauzatu ahal izan dela. Haren laguntzarekin Nafarroa mugikortasun iraunkorraren buru izan dadin nahi dugu, ingurumenarekin konpromiso handia duena".


Yolanda Barcinaren agerraldia

Barcina Lehendakariaren agerraldia. ( irudia handitu )

Proiektua Nafarroaren energia-estrategiaren barnean, ibilgailu elektrikoaren sustapenaren barnean eta Moderna Planaren barnean kokatzen da. Azpiegitura berri horri esker, energia-iturri alternatiboak edo kontsumo eraginkorrak dituzten ibilgailu iraunkorrak esperimentatu, homologatu, hobetu eta garatu ahal izango dira, Nafarroari sektorean abantaila lehiakorrak eman ahal izateko beste eskualde batzuekin alderatuz; Nafarroan lan egiten duten automobilgintza-sektoreko enpresa guztien zerbitzura dagoen industria-hornidura gisa planteatuta dago.

Probetarako pista berria Nafarroako Gobernuaren eta Volkswagen enpresaren arteko lankidetza publiko-pribatuaren emaitza da. Xede horrekin lankidetza-hitzarmen bat sinatu zen 2011ko uztailean Nasuinsa (orain Nasuvinsa) sozietate publikoaren eta Volkswagen enpresaren artean; haren arabera, enpresak bereak diren 227.000 metro koadroko lursail batzuk doan laga dizkio (Arazuriko 2. industrialdeko 616. eta 636. lursailak) azpiegitura hori eraikitzeko. Aldiz, Nasuvinsa arduratu da hura eraikitzeaz bilatzen diren helburuekin bat etorriz (energia-mailan eraginkorragoak diren teknologiak homologatzea eta hobetzea eta ingumena gehiago errespetatzen dutenak). Lankidetza publiko-pribatu horri esker, asko merkatu dira Enpresa eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak 1.757.216 eurorekin finantzatu dituen pista berriko eraikuntza-kostuak.

1.400 metroko luzera eta zola bereziak proba mekanikoetarako

102.000 metro koadroko jarduera-azalera duen instalazioak 1.400 metroko pista perimetrala du eta 4 metroko zabalera; horiekin batera, azeleratzeko (550 metro) edo balaztatzeko (100 metro) gune bereziak daude, bai eta zola nahiz zoru irregularrak ere portaera mekanikoko probak egiteko. Zazpi zati eraiki dira proba berezietarako (410 metro): uhin sinusoidalak (20 metro), altxatutako kutxatilen estalkiak (20 metro), hondoratutako kutxatilen estalkia (20 metro), galtzada-harri belgikarrak (60 metro), galtzada-harri irregularrak (100 metro), galtzada-harri erregularrak (100 metro) eta iltze-ilara (90 metro).

Ingurumena gehiago errespetatzen duten ibilgailuak

Nafarroa 2020 III. Plan Energetikoaren arabera, Foru Komunitateak 20-20-20 Europako Energia estrategia bete behar du. Estrategia horrek planteatzen du 2020an CO2 isurketak % 20 murriztea. Murrizketa horren zati bat energiaren erabilera eraginkorrago batetik etorri behar du, eta beste zati bat erregai fosilen ordez gutxiago kutsatzen duten beste erregai alternatibo batzuk erabiltzetik (garraio-sektorean bereziki).

Testuinguru horretan, Nafarroako Ibilgailu Elektrikoa Sustatzeko Plana abiarazi zen (VEN Plana), eta plan horren helburua da Nafarroa erreferentziazko eskualde bihur dadin ibilgailu elektrikoak egiten nahiz erabiltzen. Hori guztia Moderna Planaren barnean sartzen da, eta hark dio Ekonomia Berdea etorkizuneko ekonomia nafarraren euskarrietako bat izan behar duela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa