(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

103.809 ikasle matrikulatuta daude 2012-2013 ikasturte honetan Nafarroako ikastetxe publiko eta kontzertatuetan unibertsitatez kanpoko mailetan
astelehena, 2012.eko urriak 8


Irakaskuntza publikoko 8.000 ikasle inguruk hizkuntz anitzeko programak ingeles egingo dute Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako etapetan


103.809 ikasle inguru daude matrikulatuta 2012-2013 ikasturte honetan Nafarroako Ikastetxe publiko eta kontzertatuetan, unibertsitatez kanpoko mailetan (0-3 haur-hezkuntzako lehen zikloa alde batera utzita). Iazko ikasturtean baino 2.112 ikasle gehiago dira; orduan 101.697 zeuden matrikulatuta, % 2 gehiago. Haietatik, 67.293k ikastetxe publikoetan ikasten dute (% 64,82) eta gainerako 36.516k ikastetxe kontzertatuetan (% 35,17).

Ikasturte honen ezaugarria izango da, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako etapetan hizkuntz anitzeko programak ingelesez egiten duten irakaskuntza publikoko ikasle-kopuruak gora egin duela. Guztira, 7.976 ikasle izango dira. Iragan ikasturtean baino 1.449 gehiago, hau da, ikasle guztien % 12 eta ikastetxe publikoen kopuruan 28tik 40ra pasa da. Hezkuntza-etapei dagokienez, ikasturte honetan 4.049 ikaslek programa horiek egingo dituzte haur-hezkuntzan (% 31,6), 2.558 ikaslek Lehen Hezkuntzan (% 10,27) eta 1.369 ikaslek Bigarren Hezkuntzan (% 9,12).

Hezkuntzako kontseilari José Iribas-ek Iruñeko José María Huarte ikastetxe publikoa bisitatu du gaur goizean, MEC-British Council hitzarmenari atxikita dagoena. Harekin batera izan dira, Hizkuntza eta Irakaskuntza Artistikoen Zerbitzuko zuzendari Marcelino Arrosagaray eta ikastetxeko zuzendari Begoña Lecea.

Nafarroan lehen aldiz 1996-1997 ikasturtean ezarri ziren ingelesezko ikasketa-programen eskaera handitu egin da azken urteotan. Aldi berean, eskaintza ere areagotu da, azken urtean % 42ko igoerarekin, 12 ikastetxe berrik parte hartuz.

Ingelesezko ikasketa-programek (PAI) asteko 28 saiotatik 10k gutxienez ingelesez izateko ezaugarria dute. Haren ondorioz, ez da hizkuntza ikasgai moduan ematen bakarrik, baizik eta zabaltzen den hizkuntza moduan ere erabiltzen da curriculumaren beste eduki batzuk irakasteko, inguruaren ezagupena edo matematikak bezala.

Programa horiek hasierako etapetatik eskaintzen dira, 3 urteko ikasleekin, DBH amaitu arte, 16 urterekin, eta hizkuntz eredu guztiei egokitzen zaizkie: 4.646k ikasketak gaztelaniaz eta ingelesez egiten dituzte; 2.260k gaztelaniaz eta ingelesez, euskara ikasgai izanik, eta 458k, euskaraz eta ingelesez.

103.809 ikasle matrikulatuta

2012-2013 ikasturtean, guztira 103.809 ikasle daude matrikulatuta Nafarroako ikastetxe publiko eta kontzertatuetan, unibertsitatez kanpoko mailetan (datu horiek ez dute barnean hartzen 0-3 arteko Haur Hezkuntzako lehen zikloa). Iazko ikasturtean baino 2.112 ikasle gehiago dira; orduan 101.697 ikasle zeuden, hau da, % 2 gehiago. Haietatik, 67.293k ikastetxe publikoetan ikasten dute ( % 64,82) eta gainerako 36.516k, ikastetxe kontzertatuetan (% 35,17).

Mailen arabera, 60.127 ikasle (% 57,92) Haur eta Lehen Hezkuntzako hasierako hezkuntza-zatietan daude, zehazki, 20.410 Haur Hezkuntzan (% 19,66) eta 39.717 Lehen Hezkuntzan (% 38,26). Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) 25.261 ikasle daude (% 24,33); Batxilergoan, 8.736 (% 8,42); eta gradu ertaineko eta goi-graduko prestakuntza-zikloetan (LH), 7.577 (% 7,30). PCPIrekin eta Prestakuntza Ikastaroarekin ikasleen % 100era heltzen da.

472 ikasle daude hezkuntza berezia egiten (% 0,45), 1.084 ikasle gizarte-bermeko programetara joaten dira, hasierako lanbide-prestakuntzako programak izenez ezagutzen direnak (% 1,04), eta 552 pertsona joaten dira goi-graduko prestakuntza-zikloetan sartzeko prestakuntza-ikastaroetara (% 0,53).

103.809ri 0-3 zikloko 5.832 plazak gehitzen bazaizkie, 109.641 ikasletara heltzen da. Haur eta Lehen Hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleak kontuan hartzen badira hizkuntz ereduen arabera, G eredua (gaztelaniaz guztiz) gehiengoa da % 56,42arekin, eta jarraian datoz D eredua (euskaraz gaztelaniaz ikasgaia izanik), % 25,91rekin eta A eredua (gaztelaniaz euskara ikasgaia izanik) % 17,4arekin. Beste zenbaitek B ereduan ikasten dute (% 0,22).

José María Huarte ikastetxe publikoa

1960an eraiki zen haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa da. 83 ikasle G ereduan matrikulatuta daude (hiru urtetan desagertuko da) eta 156 British programan (PAI ikastetxe batean bihurtuko da, beraz).

Ikastetxeak British Programa ematen du Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzako 3. maila arte. Ingelesa atzerriko hizkuntza da 4. mailatik 6.era, astean bost saiorekin, eta frantsesa Lehen Hezkuntzako 3. mailatik (astean bi saio) hautazko moduan. Ikastetxearen bereizgarri bat da hura, Frantses hizkuntzaren tradizioa. "La Farandole" (Iruñean bizi diren familia frantsesak) elkartearen bidez, Baionako ikastetxe bateko ikasleen artean elkartrukea eskaintzen da. Haren hezkuntza-eskaintza urtebetetik hasten da, eraikina haur-eskolarekin partekatzen baitu. 25 nazionalitateko ikasleak ditu.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kide den ikastetxe da ere. Irakasle Gradoko ikasleek ikastetxean egiten dituzte praktikak. PRISTINE Programaren bidez, unibertsitateko praktikak eskaintzen dizkie Erresuma Batuko Cumbriako Unibertsitateko ikasleei. Gainera, ikerketa-proiektu bat burutzen ari da Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin. Proiektua lotuta dago, gezurretako elkarrizketa batean galderak egiten ikasleek ingelesarekin duten elkarrekintzarekin.

Eskola Eraginkorren bigarren lehiaketako lehen saria erdietsi du eta e-twinning proiektuaren aitorpena jaso du: "Cultural Shoebox", "Gozo College, Rosa Magro Xewkija Primary" ikastetxearekin batera egindakoa Gozo-n, Malta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa