Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ekitaldia bihar, asteartean, urriak 2, egingo da Senatuaren egoitzan
Espainiako Senatuaren egoitza.
Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina V. Autonomia Erkidegoetako Lehendakarien Konferentzian izango da bihar. Irekiera-ekitaldia Espainiako Senatuko egoitzan burutuko da Espainiako Erregea bertan izango delarik. Konferentzia Espainiako Gobernuko Lehendakariari Mariano Rajoy-k deitu du eta Rajoy bera izango da konferentziaren buru.
Konferentzia hori Espainiako Gobernuaren eta autonomia erkidegoetako gobernuen eta Ceuta eta Melilla hirien arteko lankidetza-politikaren organo gorena da, haren araudiaren lehen artikuluak dioenez, eta 2009ko abenduaren 14an egin zen konferentziaren aurreko edizioan onartu zena.
Organo horren helburuak dira honako hauei buruz eztabaidatzea: Estatuko esparruko politika publikoen, sektoreko politiken eta lurralde-politiken ildo nagusiei buruz; izaera estrategikoa duten baterako jarduerei buruz eta Autonomien Estaturako garrantzi handiko gaiei buruz, Estatuko eta autonomia-mailako eskumenei eragiten dietenak, araudi beraren arabera.
Biharko bilkura bi saiotan garatuko da, goiz eta arratsaldez, eta haiek amaitzen direnean, programak aurreikusten du Espainiako Gobernuko Lehendakariak eta autonomia erkidegoetako lehendakariek iritzi publikoari aztertutako gaien berri eta topaketaren garapenaren berri emango diotela. Esparru horretan, Barcina Lehendakariak prentsaurrekoa eskainiko du Espainiako Goiko Ganberako Manuel Broseta aretoan.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen