(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak abiadurako patinajeko Munduko txapeldunari eta Londresko Joko Olinpiko eta Paralinpikoetako parte-hartzaile nafarrei harrera egin die astelehena, 2012.eko irailak 24


Kirolak gizarteari igortzen dizkion balioen aitorpena egin du, gazteentzat eredugarri direnak


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak berriki abiadurako patinajeko Munduko txapeldun izan den Joseba Fernández-i harrera egin dio, eta baita Londresko Joko Olinpikoetan eta Paralinpikoetan parte hartu duten Foru Komunitateko beste bost kirolariri ere.

Barcina Lehendakariak bere agerraldian miresmena erakutsi die "zuen arrakasta ordu askoko ahaleginaren emaitza delako" eta gizarteari igortzen dizkioten "ahalegin, gainditzeko grina eta eskuzabaltasuneko balioak aitortu ditu lan-taldean lan egiteko orduan, eta horixe da, hain zuzen, guztioi eskatzen digutena".

Barcinak ere animatu egin ditu "garaipen berrien alde lehian jarrai dezaten, batez ere adin txikiko nafarrentzat arrakasta horiek eredugarriak direlako". "Zuen ahaleginari esker, erreferentzia zarete kirolari nafar askorentzat, haurrentzat, gazteentzat eta ez hain gazteentzat eta haiei guztiei inspirazioa emango diezue". gaineratu du.

Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria, Pejenaute kontseilaria eta Indurain harreran parte hartu duten kirolari eta familiarrekin. ( irudia handitu )

Barcina Lehendakaria, Pejenaute kontseilaria eta Indurain harreran parte hartu duten kirolari eta familiarrekin.

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak berriki abiadurako patinajeko Munduko txapeldun izan den Joseba Fernández-i harrera egin dio, eta baita Londresko Joko Olinpikoetan eta Paralinpikoetan parte hartu duten Foru Komunitateko beste bost kirolariri ere.

Zehazki, Barcina Lehendakariak hartu dituen kirolari olinpiko eta paralinpikoak honako hauek izan dira: Andrea Barnó (emakumezkoen eskubaloi olinpikoa), Hodei Mazkiaran (pistako txirrindularitza olinpikoa), Juan Peralta (pistako txirrindularitza olinpikoa), Laura García (judo paralinpikoa) eta Carmen Rubio (arku-tiro paralinpikoa).

Bestalde, Eduardo Gurbindo eskubaloilari olinpikoak eta Cesar Azpilicueta, Javi Martínez e Iker Muniáin futbolari olinpikoek ezin izan dute bertan egon laneko konpromisoak zituztela eta. Lau horiek beren familiarrek ordezkatu dituzte.

Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egindako harreran ere parte hartu dute Gizarte Politiken kontseilari Jesus Pejenautek; Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuko zuzendari-gerente Pruden Indurainek; Espainiako Batzorde Olinpikoko lehendakariorde Carmelo Paniaguak; Nafarroako Patinaje eta Eskubaloiko federazioen lehendakari Peio Ilundáin-ek eta Jesús Aranaz-ek, hurrenez hurren; Nafarroako Futbol Federazioko lehendakariorde Gerardo Amillanok eta kirolarien familiarrek.


Aitorpeneko argazkia

Pejenaute kontseilaria, Barcina Lehendakaria, abiadurako patinajeko Munduko txapeldun Fernandez eta Indurain. ( irudia handitu )

Miresmena eta igorritako balioak

Barcina Lehendakariak bere agerraldian miresmena erakutsi die "zuen arrakasta ordu askoko ahaleginaren emaitza delako" eta gizarteari igortzen dizkioten "ahalegin, gainditzeko grina eta eskuzabaltasuneko balioak aitortu ditu lan-taldean lan egiteko orduan, eta horixe da, hain zuzen, guztioi eskatzen digutena".

Barcinak ere animatu egin ditu "garaipen berrien alde lehian jarrai dezaten, batez ere adin txikiko nafarrentzat arrakasta horiek eredugarriak direlako". "Zuen ahaleginari esker, erreferentzia zarete kirolari nafar askorentzat, haurrentzat, gazteentzat eta ez hain gazteentzat eta haiei guztiei inspirazioa emando diezue". gaineratu du.

Kirol-merezimenduak

Gogora ekarri behar da Berriro Ere taldekoa den Joseba Fernandez abiadurako patinajeko Munduko Txapelketa irabazi zuela Italian, irailaren 12an, erlojupeko 200 metroko finalean; zirkuitu horretan bertan, gainera, bere esku zegoen Munduko errekorra hobetu zuen. Egun batzuk lehenago, irailaren 8an, Munduko Txapelketan zilarrezko domina erdietsi zuen pistako erlojupeko 300 metroko modalitatean.

Bestalde, 2012ko Londresko Joko Olinpikoetan eta Paralinpikoetan parte hartu duten kirolari nafarrek lortutako emaitzen artean, nabarmendu behar dira: Andra Barnok eskuratutako brontzezko domina eta Eduardo Gurbindok lortutako diploma olinpikoa eta Carmen Rubiok lortutako diploma paralinpikoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Lehendakariaren agerraldia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa