(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mama Tunza, 2012ko Elkartasunaren “Nafarroa” Nazioarteko Saria asteartea, 2012.eko uztailak 3


Adin txikikoen zentro bat zuzentzen du Nairobiko (Kenya) auzo txiroenean, eta bertan 200 haur umezurtzi arreta ematen die


Transcripción textual del video

Mama Tunza-ri (zaintzen zaitun ama, swahili hizkuntzan) 2012ko Elkartasunaren "Nafarroa" Nazioarteko Saria eman zaio gaur Mama Tunza Children’s Centre proiektuagatik; adin txikikoen zentro hori Kibelako kaleetan eraiki zen, Nairobiko (Kenya) auzo txiroenean, eta bertan 200 haur umezurtzi arreta ematen zaie gaur egun.

Epaimahaiak baloratu du "emakume horren irmotasuna, altruismoa, lan egiteko gaitasuna eta balioak herritarrak eta turistak mugitzeko zentroak aurrera egin ahal dezan, eta hartutako adin txikikoei txirotasunetik irteteko gogoa transmititzeko duen gaitasuna ere" Indurainek jakinarazi duenez.

Pejenaute kontseilaria epaimahaikideekin.

Pejenaute kontseilaria eta Javier Cortajarena, erdian, epaimahaikideekin. ( irudia handitu )

Mama Tunza-ri (zaintzen zaituen ama, swahili hizkuntzan) 2012ko Elkartasunaren "Nafarroa" Nazioarteko Saria eman zaio gaur Mama Tunza Children’s Centre proiektuagatik; adin txikikoen zentro hori Kibelako kaleetan eraiki zen, Nairobiko (Kenya) auzo txiroenean, eta bertan 200 haur umezurtzi arreta ematen zaie gaur egun.

25.000 euroko saria Nafarroako Gobernuak eta Euskadiko Kutxak ematen du, eta garapenerako nazioarteko kooperazioaren eremuan nabarmendu diren erakunde edo pertsonak saritzen ditu. Aurtengo edizioan 21 hautagaitza aurkeztu dira.

Epaia txirrindulari ohi eta Frantziako Tourra bost aldiz irabazi duen Miguel Indurain epaimahaiburuak jakinarazi du. Ekitaldian ere esku hartu dute Gizarte Politiken kontseilari Jesús Pejenaute-k eta Nafarroako Euskadiko Kutxako lurralde-zuzendari Javier Cortajarena-k. Erakunde hori egin da kargu edizio honetan 40.000 euroko sariaz.

Epaimahaiak baloratu du "emakume horren irmotasuna, altruismoa, lan egiteko gaitasuna eta balioak herritarrak eta turistak mugitzeko zentroak aurrera egin ahal dezan, eta hartutako adin txikikoei txirotasunetik irteteko gogoa transmititzeko duen gaitasuna ere" Indurainek jakinarazi duenez.


Adin txikikoen zentroak hartutako haurrak

Tunza Chíldren´s Centre-ko adin txikikoen zentroko haur eta zaintzaileak. ( irudia handitu )

Mama Tunza Children’s Centre

Ekimena 1997an sortu zen, Mama Tunza-k, lan egin ondoren etxera itzultzen ari zela, haurtxo bat bakarrik lagata edukiontzi batean aurkitu zuenean. Etxera eraman zuen, sendatu eta polizia-etxe batean utzi nahi izan zuen, baina han ez ziren haurtxoaren erantzule egin. Handik egun gutxira, gizon zahar bat joan zitzaion aurkitu zuen beste haurtxo batekin eta, geroago, emakume batek etxean erditu eta erditu berri zuen haurtxo hori han bertan bakarrik utzi zuen, GIB birusarekin kutsatuta zegoena.

Horren guztiaren ondorioz, emakume horrek, analfabetoak, adiskide, senide eta herritar batzuen laguntzarekin barrakoi batzuk egiteko erabakia hartu zuen, eta haietatik 350 haur umezurtz baino gehiago pasa dira hiriburuko kanpoaldera.

Txikienak helduek zaintzen dituzte libre duten denboran eta nagusiagoak Mama Tunza-k berak zaintzen ditu. Promundi 3, Ecowildlife Travel eta Kobo Safaris GGKEak aurkeztutako hautagaitzak jasotzen duenez, Mama Tunza-k "pertsona zintzoak" izan daitezen nahi du eta, horregatik, eskolaren doako egoera hori amaitzen zaienean, Nairobiko turismoko enpresetara jotzen du haiek ardura daitezen matrikula bakoitzak balio duen 300 dolarrak ordaintzeaz.

Zentroak ez du argindarrik eta edateko urik oraindik. Sariaren dirua bertako instalazioak egokitzeko inbertituko da haur umezurtz gehiago hartzeko, haien ikasketak ordaintzeko eta haragi nahiz arrain pixka bat erosteko haurrek dieta askotarikoa izan dezaten, beraien eguneroko dieta osatzen duten arroz eta barazkien zopatik haratago.

 

Elkartasunaren Nafarroa Saria

Elkartasunaren "Nafarroa" Nazioarteko saria 2001ean jaio zen Euskadiko Kutxaren laguntzarekin, eta garapenerako nazioarteko kooperazioaren edozein eremutan beren ibilbideagatik nabarmendu diren gobernuz kanpoko erakundeek edo pertsona fisikoek egindako lana aitortzea du xede eta, bereziki, Milurteko Garapen Helburuak betearazten laguntzen.

Sariak bilatzen du, gizartea kontzientziatzea eta sentsibilizatzea txiroak diren herrialde eta herrietako sektore sozial baxuenen alde boluntarioek egiten duen lan garrantzitsuaren inguruan

Aurreko edizioetan sari hori bera honako hauek jaso zuten: Manuel Elkin Patarroyo (2011), Creative Handicrafts GKEak(2010), Aguarico-ko Bikariotza Apostolikoak (2009), Mama Samateh Saidy eta Wassu Gambia Kafo GKEak(2008), San Joan Jainkoarenaren anaiak (2007), Fedea eta Poza mugimenduak (2006), UNASO erakundeak (2005), Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak (2004), Karitatearen Ahizpa Misiolariak (2003) eta Muhhamad Yunnus-ek (2002)

Miguel Indurain da epaimahaiburua eta epaimahaia honako hauek osatzen dute: Gizarte Politiken kontseilari Jesús Pejenaute-k; Nafarroako Euskadiko Kutxako lurralde-zuzendari Javier Cortajarena-k, Nafarroako Medicus Mundiko sortzaile Miguel Ángel Argal-ek; Nazio Batuen Milurteko Kanpainako Hiri eta Toki Gobernuekiko (Europa) harremanen arduradun Xavier Longan-ek; garapenerako hezkuntzako aditu María Luz Ortega-k; eta Nafarroako UNICEFeko koordinatzaile Maider Gabilondo-k. Idazkari Garapenerako Nazioarteko Kooperazioko Zerbitzuaren zuzendari Andrés Carbonero da

1. argazki-oina (ezkerretik eskuinera): Xavier Longan, Miguel Induráin, Jesús Pejenaute, Javier Cortajarena, María Luz Ortega eta Miguel Ángel Argal.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa