(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak errenta-mailaren araberako sistema ezarriko du testu-liburu eta material didaktikoentzako diru-laguntzetan asteazkena, 2012.eko maiatzak 30


Foru Gobernuak Foru Legearen proiektua onartu du Parlamentura igor dadin


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Foru Legearen proiektua onartu du eta, haren bidez, familientzako laguntza-deialdia egingo da testu-liburuak eta material didaktikoa erosteko. Berrikuntza moduan, multimedia erako eduki digital edo ikus-entzunezkoak erostea ere finantzatuko dira.

Ikasgela.

Ikasgela.

Nafarroako Gobernuak Foru Legearen proiektua onartu du eta, haren bidez, familientzako laguntza-deialdia egingo da testu-liburuak eta material didaktikoa erosteko. Berrikuntza moduan, multimedia erako eduki digital edo ikus-entzunezkoak erostea ere finantzatuko dira.

Sistema horrek familia lagunduko die errenta-mailaren arabera, eta pixkanaka ezarriko da hurrengo hiru ikasturteetan: irailean sistemaz baliatuko dira Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleak eta DBHko 4. mailakoak. 2013/2014 ikasturtean, programa Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zabalduko zaie eta 2012/2015 ikasturtean, DBHko 2. eta 3. mailako ikasleei.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Parlamentuari Lege proiektua irakurketa bakarrean onartzeko eskatuko dio, uda honetan sistemaz baliatuko diren ikasleentzat laguntza-deialdia argitaratu ahal dadin. Horri erantzuteko, Gobernuak beketan 1,9 milioi euroko partida prestatuko du.

Foru Legearen proiektuak Nafarroako Eskola Kontseiluaren aldeko txostena du eta 2008an doako sistema eta mailegua sartu zituen Foru Legea indargabetzen du; haren bidez, liburuen erosketa finantzatzen du –urtean behin finkatzen diren modulu batzuekin bat etorriz– horiek lau urtez erabil daitezen dagozkien ikastetxeetan.

Gobernuak ikasle gehiago iritsi izanagatik berriz materiala jartzea edo erostea ordaintzen du, adibidez. Doan izate hori pixkanaka jarri da eta 2011-2012 ikasturtean amaitu da, lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleekin.

Behar handiena duten familientzako arreta

Sistema berriak behar handiena duten familientzako arreta ziurtatu nahi du, eta haiei guztiei erantzun osoagoa, solidarioagoa, bidezkoagoa ematea gastu publikoaren eraginkortasunaren printzipiotik. 2008aren aurretik, Foru Administrazioak familiei liburuen gastua ordaintzen zien beka edo diru laguntzen deialdiaren bidez. Testuak azpimarratzea eragozten duen maileguaren egungo programak (liburuak ikasturtea amaitzean itzuli behar dira, egoera onean), material didaktikoa gehiago erabiltzea ekarri du (koadernoak), eta material hori familiek ordaindu behar dute; beraz, gaur egun egoera txarragoan daude material osagarriak ordaindu behar baitituzte, eta horrek familiek ahalegin gehigarria egitea eragin du.

Arau berriari esker, edozein euskarritan liburuak eta material didaktikoa eros daitezke, digitala eta haren hardware-a barne. Horri dagokionez, Nafarroako Gobernuak irizten du hezkuntza-sistemak papera ez den beste hezkuntzako euskarri batzuk erabiltzeko zabalkundea aintzat hartu behar duela: multimedia edukiak, digitalak edo ikus-entzunezko edukiak, esaterako, eta argitaletxeek nahiz irakasleek egindakoak direnak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa