(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Varazdin Fundazioaren 15. urteurreneko ekitaldiaren buru izan da asteartea, 2012.eko maiatzak 22


1997tik Varazdin-ek gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden 300 pertsona baino gehiagori arreta eman die


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria, beste agintari batzuekin, Varazdin Fundazioko kide eta langileekin batera. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Angulo Varazdin Fundazioaren 15. urteurreneko ekitaldi instituzionalaren buru izan da gaur goizean. Ekitaldia erakunde horren egoitzan egin da, Noain-Eskirotz industrialdean.

Erakunde publiko eta pribatuetako ehun bat ordezkari izan diren ekitaldian honako hauek parte hartu dute:Varazdin Fundazioko lehendakari José de Orueta y Gaitán de Ayala-k, Galarko Zendeako alkate Cecilio Lusarreta Echarri-k eta Galarko kontzejuko lehendakari Jesús Pedro Huarte Remirok.

Barcina Lehendakariak egindako agerraldian erakunde horrek egindako lana eskertu du eta bazterketa-arriskuan dauden pertsonen laneratzea sustatzeko garrantzia azpimarratu. Krisiagatik handitzen ari den taldea da, gaur goizean Varazdin Fundazioko lehendakari José de Orueta-k adierazi duenez; azken horrek aipatu du azken urteotan eskaera-kopuru handiagoa jaso dutela.


Bisitaren argazkia

Barcina Lehendakaria Varazdin Fundazioko instalazioetan egindako bisitan. ( irudia handitu )

1997. urtetik Nafarroako Gobernuak sustatutako "Buelta eman nahi diogu" ekimenari atxiki zaion Varazdin Fundazioak gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden 300 pertsona baino gehiagori eman die arreta, bere laneratzeko zentro, laguntza bidezko enplegu, babestutako gizarte-enpleguko proiektu eta ohiko enpresetako languneen bidez. 15 urte hauetan, 80 bat pertsonak arrakastarekin amaitu dute laneratzeko prozesua.

Gaur egun Varazdin Fundazioan 42 pertsonak egiten dute lan: iraupen luzeko 10 langabek, gizarte-zerbitzuetatik etorritako 15ek eta ohiko lan-taldekoak diren 17 pertsonak.

Varazdin Fundazioa

Varazdin Fundazioa irabazi-asmorik gabeko fundazioa da, eta haren helburua bazterketako egoera edo arriskuan dauden pertsonen laneratzea erraztea da enpleguan oinarritutako banakako arreta integral baten bitartez. 1997tik Varazdin-ek 300 pertsona baino gehiagori arreta eman die bere laneratzeko zentro (Europako Gizarte Funtsak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kofinantzatutakoa), babestutako gizarte-enpleguko proiektu, laguntza bidezko enpleguko proiektu eta enpresetako languneen bidez

Gizarte-bazterketako egoeran edo egoeran horretan egoteko arriskuan dauden pertsonak faktore hauetako bat edo gehiago dituzten taldeak dira: oinarrizko errenta-hartzaileak, genero-indarkeriako biktimak, gutxiengo etnikoak, gurasobakarreko familiak, adikzio-aldiak izan dituzten pertsonak, eskola-porrotetik etorritako gazteak, 40 urte baino gehiagoko iraupen luzeko edo oso luzeko langabeak eta, oro har, zailtasun bereziren bat bizi duten pertsona guztiak eta haiek ohiko lan-merkatuan sartzea baldintzatzen duena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa