(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Antonio López pintorea proposatu da 2012ko Kulturaren Vianako Printzearen Sarirako
asteazkena, 2012.eko maiatzak 9


25.000 euroko saria da, eta horrek gure komunitateko kultur ezagutzan izandako gehikuntza erabakigarria saritzen du


Epaimahaikideak. ( irudia handitu )

Antonio López pintore mantxarra proposatu du epaimahaiak 2012ko Kulturaren Vianako Printzearen Nazioarteko Sarirako. Sari hori Nafarroako Gobernuak ematen du kulturaren munduan aipagarriak diren pertsona edo erakundeen ibilbidea aitortzeko. 25.000 euroko saria da. Epaia prentsaurrekoan iragarri dute Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin-ek; 2003ko Vianako Printzearen Saria jaso zuen Juan José Aquerreta pintoreak, hautagaitza aurkeztu duena, eta 2004ko Vianako Printzearen Saria jaso zuen eta Epaimahiako buru den Fernando Redón-ek.

Aquerretaren aburuz, Antonio López pintorea "gure komunitateko  kultur ezagutzan izandako gehikuntza erabakigarri" bihurtu da, 2003. urtetik aurrera Tuterako Udalaren eskutik lehendabizi eta 2006. urtetik Nafarroako Unibertsitatearen eskutik ondoren emandako ikastaroen bidez.

Aquerretak joera figuratiboetan López bihurtu den salbuespena goratu du, artearen nazioarteko panoramaren barnean; "Barrokoaren espiritu sakonena birsortzen du eta haren naturaren errepresentazio animatua, Espainian dutena adierazpide handiena, mendebaldeko artearena ziur asko Velazquez-engan, Zurbarán eta Sánchet Cotán-ekin batera eta Goyarekin amaitzen du XVIII. mendearen amaieran".

Bere iritziz, Antonio Lópezek Nafarroan irudikatzen du gure komunitateko XX. mendeko arte figuratiboaren garapen handienaren sekuentzia, Isabel Baquedano Elvirak Iruñeko Arte eta Lanbideen Udal Eskolan egindako irakaskuntza-lanaren bidez, eta Moreno Galván-ek "Escuela de Pamplona" ("Iruñeko Eskola") izena jarri ziona.

Obra

Antonio López XX. mendeko abangoardia artistikoak sortzen joan diren etengabeko estilo-prototipoetatik at kokatu izan da, errealismoarekin zerikusia izan duten haietatik kanpo ere. Haren koadroak hainbat urtez egin dira, hamarkadetan zenbaitetan, islatze geldo eta ondo pentsatuarekin, objektuaren edo paisaiaren beraren funtsa islatzen bilatuz.

Pintoreak eguneroko alderdiek inguratzen duten errealitatearen artean bilatzen du, erabateko xehetasunezko tratamenduarekin jasotzen duena, argazkiaren mailara iritsiz ia. Haren lehentasunen artean Madrilgo bistak, bere familiaren erretratuak, eta eguneroko eta hurbileneko objektuak daude.

Calvo Serraller-ek aipatzen duenez, "Antonio López, pintura y escultura" ("Antonio López, pintura eta eskultura") obran bere obra ikusarazten duen agonia-hondoa dago eta, haren iritziz, itomena dakarren zalantzazko jarreratik datorrena. Haren diskurtso artistikoaren askatasuna ere adierazten du, haren inkonformismoa, obran eskaintzen duen informazio-aberastasun handia, bai eta haren heldutasun-etapan ekiten dion hausnarketa artistiko zorrotza eta despertsonalizazio-prozesua ere, "gauzen egiari trabarik egin nahi ez dionean".


Marrazkiak garrantzi ikaragarria izan du pintorearen ibilbide artistikoan, adierazteko baliabide autonomoa dena eta –Calvo Serraller-ek dio- "betetasun egoera batera" iritsi da.

Biografia

Antonio López García Espainiako pintore aipagarrienetako bat da. Lau anai-arrebatatik nagusiena da. Tomelloso-n (Ciudad Real) sortu zen 1936an eta 1949an Madrilera jo zuen San Fernandoko Arte Ederren Akademiarako sarrera prestatzeko: bertan hainbat artistarekin egokitu zen: Enrique Gran, Amalia Avia eta Lucio Muñoz-ekin, eta haiekin Madrilgo Eskola izenekoa osatu zuen. Akademian izan zen 1950 eta 1955 artean.

1955ean, Italiara joan zen beka batekin, eta bertan Errenazimenduko pintura italiarra ezagutu zuen. Ikasketak amaitzean lehen banakako erakusketak egin zituen Madrilen. 1961ean María Moreno pintorearekin ezkondu zen, eta harreman hartatik bi alaba jaio ziren: María 1962an eta Carmen 1965ean. Azken urte horretatik eta 1969ra arte koloreak prestatzeko Katedraren irakasle-arduraduna izan zen San Fernandoko Arte Ederren Eskolan.

1983an Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina lortu zuen eta 1985ean, Arteen Asturiasko Printzea Saria. 1993an, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako kide numerario izendatu zuten; 1998an, Prado museoko Errege Patronatukoa 2009a arte; eta 2004an, New York-eko América Academy of Art and Letters-ko kide

1990ean zinema-zuzendari Víctor Ericek El sol de membrillo pelikula egin zuen, eta bertan artistaren sorkuntza-prozesua jasotzen da bere etxeko patioko irasagarrondo bat pintatzen duen bitartean.

Epaimahaia

Kulturako Departamentuaren proposamenari jarraiki Nafarroako Gobernuak izendatutako epaimahaia zazpi kidez osatuta egon da, sariaren arloan pertsona eta profesional ospetsuak direnen artean hautatutakoak. Epaimahaiburu izan da arkitekto eta 2004ko Kulturaren Vianako Printzearen Saria jaso zuen Fernando Redón Huici; gainerako kideak honako hauek izan dira: Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia; 2003ko Kulturaren Vianako Printzearen Saria jaso zuen eta 2001eko Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen Juan José Aquerreta, Arte Plastikoen eta Ikus-entzunezkoen batzordeko ordezkaritzan; Nafarroako Unibertsitateko Historiako katedradun eta 1991ko Nafarroako Urrezko Domina jaso zuen Ángel Martín Duque, Argitalpenen batzordeko lehendakaria; Nafarroako Unibertsitate Publikoko Artxibo Orokorreko buru eta Artxibo eta Liburutegien batzordeko lehendakari Joaquím Llansó San Juan; Nafarroako Unibertsitateko Artearen Historiako katedradun eta Ondare Historikoaren batzordeko lehendakari Ricardo Fernández Gracia; antzerkiko zuzendari eta aktore den eta Arte Plastiko eta Eszenikoen Batzordeko lehendakari den Alex Ruiz Pastor. Epaimahaiaren Idazkaria, bozkatzeko eskubiderik gabe, Kulturako Departamentuko teknikari Alfredo Huarte izango da.

Hautagaitzak

Zazpi hautagaitza jaso dira aurtengo edizioan. Proposatu dira, gainera: Luis Bacaicoa Martich organo-jotzaile eta konpositorea; Jesús-Rodrigo Bosqued Fajardo ikerlaria; Flamarique Ahizpak; José María Goicoechea Aizcorbe konpositorea; Antonio López García pintorea; Pedro Lozano Bartolozzi kazetari, idazle eta unibertsitateko irakasle emeritua; eta marrazkilari eta umorista César Oroz Martija.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa