(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Estatuak Itun Ekonomikoaren BEZa doitzeko sistema aldatzea adostu dute astelehena, 2012.eko maiatzak 7


Aldaketa honekin orekatu egiten da Volkswagenek esportatzen dituen ibilgailuak merkaturatzeko sistema berriaren eragina


Nafarroako Jauregia

Nafarroako Jauregia.

Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmenaren Koordinazio Batzordearen ordezkariek 2010-2014 bosturtekoan Balio Erantsiaren Zergaren doikuntza eraginkor izateko metodoaren aldaketa sinatu dute, aipatutako Itun Ekonomikoaren esparruan.

Nafarroako Volkswagen enpresak esportatzen dituen ibilgailuak merkaturatzeko sistema berriak izango duen eragina orekatzeko onartu da aldaketa hau. Izan ere, enpresak aldatu egin du 1994tik zuen lan egiteko modua, Taldeko gainerako enpresen modura egokitzeko, Nafarroako VW baitzen desberdin funtzionatzen zuen enpresa bakarra.

Orain arte, Nafarroako VWek Landabenen ekoizten zituen ibilgailuak merkaturatzeko eragiketak Bartzelonan kokatutako VAESA merkaturatze-sozietatearen bitartez egiten zituen eta, horren ondorioz, gero kanpora saltzen zirenen kasuan, Estatuko Zerga Agentziari zegokion ibilgailu horien fabrikazio-prozesuan sortutako BEZ itzultzea. Bestalde, Nafarroako Volkswagenek Nafarroako Zerga Ogasunari itzuli behar zion Bartzelonako enpresari saldutako ibilgailuen fakturatik sortutako BEZ.

Apirilaren 1etik aurrera, Nafarroako Volkswagen zuzenean esportatzeko prozedura orokorrari gehitu zaio, hau da, faktoria ekoizleetatik helmugara eta, beraz, Nafarroako Zerga Ogasuna izango da Volkswagenek esportatzen dituen ibilgailuetan sortutako duen BEZ itzultzeaz arduratu behar duena.

Nafarroaren eta Estatuaren artean adostutako aldaketari esker, arindu egiten da Nafarroako VWek fabrikatutako ibilgailuak merkaturatu eta esportatzeko sistemaren aldaketagatik bi administrazioek beren gain hartuko duten zerga-eragina. Hala, Foru Komunitatean eragin hori 25 milioi eurotan mugatuta geratu da bosturteko honi geratzen zaizkion hiru aurrekontu-ekitaldietako bakoitzerako.

Nafarroako Gobernuaren aldetik Nafarroaren eta Estatuaren arteko Itun Ekonomikoaren Koordinazio Batzordea honako hauek osatzen dute: Ekonomia eta Ogasun Kontseilari Álvaro Miranda; Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari gerente Idoia Nieves; Politika Ekonomiko eta Nazioarteko Politikako zuzendari nagusi Mª Jesús Valdemoros; Aurrekontuko zuzendari nagusi Juan Franco; Ekonomia Zerbitzuko zuzendari Maite Domínguez; eta Araudien eta Zergen Garapeneko zuzendari José Javier Zabaleta Zúñiga. Estatuaren aldetik, Koordinazio Batzorde horretako kideak honako hauek dira: Administrazio Publikoen Estatu Idazkari Antonio Germán Beteta; Aurrekontuen eta Gastuen Estatuko idazkari Marta Fernández Currás; Ogasuneko Estatuko idazkari Miguel Ferre; Zerga Administrazioko Estatu Agentziako zuzendari nagusi Beatriz Gloria Viana; Aurrekontuetako zuzendari nagusi Jaime Iglesias Quintana; eta Autonomia Erkidegoetako eta Tokiko Koordinazioko idazkari nagusi Enrique Ossorio Crespo.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa