(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lehendakariak Europar Batasuneko Eskualdeen Batzordean parte hartu du osteguna, 2012.eko maiatzak 3


Yolanda Barcinak EBeko Espainiako enbaxadoreekin beste Europako eskualde batzuek egikaritu behar ez dituzten funtsak berriz esleitzea aztertu du


La Presidenta Barcina en el Comité de las Regiones

Barcina Lehendakaria eta Dastis enbaxadorearen arteko bilera. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Eskualdeen Batzordearen 95. osoko bilkuran parte hartu du Bruselan, eta bertan honako gai hauek aztertu ditu: Nekazaritzaren Politika Komuna, Eskualdeko Garapen Funtsak, garraioaren Europaz haraindiko sareen berrazterketa edo Europako Gizarte Funtsa bera.

Europako Kontseiluko lehendakari Herman Van Rompuy-k parte hartu duen bilkuran zehar, ondorengo gaiak ere eztabaidatu dira: familia berriz batzea, airearen eta isurien kalitatea, hirien energiaren eraginkortasuna, "zahartze aktiboa" edo arrantza-politika.

Yolanda Barcinak Bruselako egonaldia baliatu du Europar Batasunean Espainiako enbaxadore Alfonso Dastis eta José Pascual ordezkariekin bi bilkura egiteko; haiek, beren kontseilariekin batera, 2014-2020 hainbat urtetarako finantza-eremuari negoziazioari eta haren programei buruz hitz egin diote, herrialde eta eskualde guztientzako oinarrizko gaia, eta haien eztabaidak hurrengo hilabeteetan ezagutuko dute beren unerik gorenena.

Bi bilkuretan, enbaxadoreek eta Lehendakariak hitzartu dute Nafarroak protagonismoa izan behar duela hazkunde-politiketan eta, zehazki, Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza (I+G+B) arloan.

Gainera, Europako goi-funtzionarioek Nafarroara egin beharreko bisitak hitzartu dira, beren enpresak, teknologia-zentroak eta unibertsitateak asmo handiko Europako Teknologia Institutuan presentzia izan dezaten aztertzeko; Foru Komunitateak buru den arloetan parte hartzeko aukera du, energia berriztagarrietan eta elikaduran, esaterako.


La Presidenta Barcina en el Comité de las Regiones

Barcina Lehendakaria eta Dastis enbaxadorearen arteko bileraren une bat. ( irudia handitu )

Enbaxadoreak abian dauden programen inguruko egoera eguneratu dute: ETEentzako lehiakortasuneko "Horizonte 2020" (Etorkizuna 2020), "Cosme" , "Connecting Europe" edo "Erasmus para todos" (Erasmus guztiontzat), non haien onuradunek beren "poltsak" % 25 arte handitu ahal izango zituzten.

Nafarroak jada existitzen diren Europako funtsen berresleipenaz baliatzeko duen aukeraz aritu dira berriz ere Alfonso Dastis eta José Pascual Marco, eta Europako beste eskualde batzuek ezingo dituztenak egikaritu bizi dituzten aurrekontu-zailtasunengatik.

Yolanda Barcina prest agertu da Foru Administrazioak "oraindik eta ahalegin handiagoarekin" lan egin dezan Bruselan dagoen azken euroa baliatu eta Nafarroarentzat oinarrizkoak diren arloetan inbertitzeko, gazteen enplegua sustatzen, adibidez.

Barcina Lehendakariak adierazi du, Nafarroako Foru Komunitateak bizi duen eskasia-une hauetan oraindik eta garrantzi handiagoa duela existitzen diren aukera guztiak ahalik eta gehien baliatzea, Nafarroan burutu nahi diren proiektuetan Europako kofinantzaketa lortzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Bruselako bidaiari buruz Barcina Lehendakariak egindako adierazpenak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa