Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
1.578 nekazari eta abeltzainek beren jardueraren gainkostua konpentsatzen duen laguntza hori jasoko dute
Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak 4.017.667,88 euro eman dizkie 1,578 nekazari eta abeltzaini titulu printzipal modura, hau da, beren diru-sarreren zati handiena nekazaritza-jardueratik lortzen dutenei eta mendialdeko edo gune zail hartzen diren eremuetan lan egiten dutenei
Laguntza horiek jasotzeko, titulu printzipaleko nekazariak ustiapena dagoen udalerrian bizi behar dira, laguntza jaso eta hurrengo bost urtetan jarduerari eutsi beharko diote eta beren errenta lanbide arteko gutxieneko soldata baino hiru aldiz txikiagoa izan beharko du.
Laguntza honen esparrua, mendialde eta gune zailetarako konpentsaziozko kalte-ordainaren 2011ko deialdia da. Norgehiagokako deialdia da eta aurrekontu-esleipenari lotuta dago, 4.020.000 euroko aurrekontua zuena. Laguntza emateko, araudiak baremo bat ezartzen du eta bertan nekazaritza gaztearen izaera lehenesten da, emakumearen izaera, lortutako puntuazio handiena ustiapen-koefizientearen arabera eta eskatzailearen adin txikiena.
Dagoen aurrekontuak eskaeren % 84ri aurre egitea ekarri du. Batez beste ordaindutako zenbatekoa 2.646 eurokoa izan da. Ustiapenen % 71k gizonezkoak ditu titular eta % 29k emakumezkoak. Laguntza jaso duen eskatzailearen batez besteko adina 48 urtekoa da.
Nekazaritza-jarduera ingurumen eta kulturaren balio gisa
Landa Garapenerako 2007-2013 Programan aipatzen denez (laguntza hau horren barnean sartzen da), mendialdeetako nekazaritza eta abeltzaintza sektorearen mehatxuak eta ahuleziak handitzen dituzten kontrako egoeren aurrean daude. Belaunaldi-aldaketa eskasiari dagokio bereziki eta ekoizpenen errentagarritasun txikiari, baldintza klimatiko eta orografiko txarrengatik eta ekoizpen-kostu handiagoagatik.
Nolanahi ere, nekazaritza-ustiapen horiek egoteak balio garrantzitsua dakar bi arrazoirengatik: ingurumenari egiten dion ekarpenagatik eta aldaera genetikoa nahiz kultur ondarea zaintzeagatik. Zehazki, abeltzaintza estentsiboak bertako arraza-kopuru onari eusten dio, eragin ona du larreen ekosisteman eta kutur ondare baliotsua babesten du.
Gune “zail” horiek eta “mendialdeak” 2002/05/15 Foru Aginduak ezarri zituen; bertan 208 udalerri daude eta foru-geografiaren ia % 80a.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen