(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

BAIren arabera, Nafarroan langabezia % 16,34koa izan zen urteko lehen hiruhilekoan, 50.300 langaberekin ostirala, 2012.eko apirilak 27


Goicoechea kontseilariak datuok "benetan txarrak" direla dio, eta adierazi du Gobernuak egoera hori arintzeko lanean jarraitzeko asmoa duela.


Transcripción textual del video

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) arabera, Nafarroako langabezia-tasa % 16,34koa izan zen 2012ko lehen hiruhilekoan, 50.300 langaberekin. Espainia guztian, tasa hori % 24,44koa izan da 5.639.500 langaberekin. Nafarroako langabezia-tasak bi puntu eta erdi egin du gora 2011ko azken hiruhilekotik, nahiz eta Espainiako batez bestekorik 8 puntu azpitik dagoen.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoecheak datu horiek "benetan txarrak " direla adierazi du "nahiz eta, estatu mailan, herrialde guztian langabezia-tasa txikiena duen bigarren komunitatea izaten jarraitzen dugun; inkestako datuek, ordea, adierazten digute portzentualki gure tasa nabarmen igo dela".

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI)arabera, Nafarroako langabezia-tasa % 16,34koa izan zen 2012ko lehen hiruhilekoan, 50.300 langaberekin. Espainia guztian, tasa hori % 24,44koa izan da 5.639.500 langaberekin. Nafarroako langabezia-tasak bi puntu eta erdi egin du gora 2011ko azken hiruhilekotik, nahiz eta Espainiako batez bestekorik 8 puntu azpitik dagoen.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoecheak datu horiek "benetan txarrak " direla adierazi du "nahiz eta, estatu mailan, herrialde guztian langabezia-tasa txikiena duen bigarren komunitatea izaten jarraitzen dugun; inkestako datuek, ordea, adierazten digute portzentualki gure tasa nabarmen igo dela".

Komunitateen arabera, langabezia-tasa txikiena EAEk du (% 13,55); atzetik datoz Nafarroa (% 16,34), Aragoi (% 18,38), Kantabria (% 18,59) eta Madril (% 18,65). Langabezia-tasa handiena, berriz, Andaluzian dago (% 33,17).

Herrialde guztian bezala, Nafarroako langabeziak gora egin du azken hiruhilekoan, 7.800 pertsona zehazki, 6.000 gizon eta 1.800 emakume. Urteko aldaketa 8.6000 pertsona gehiagokoa izan da, 6.300 gizon eta 2.300 emakume; beraz, argi ikusten da langabeziak gizonei gehiago eragin diela.

Adin-taldeen arabera, Nafarroako langabeziak adin guztietako langabezia baxueneko bigarren tasak ditu: gazteen langabezia (% 39,75, Espainia guztian dagoen % 52.01aren aurrean); 25-54 adin arteko taldea (% 15,86), eta 55eko eta urte gehiagoko taldearen langabezia-tasak estatuko bigarrenean segitzen du (% 7,9).

Okupazio-mailaren datuek ere erakusten dute okupatuta dauden pertsonen kopuruak behera egin duela; zehazki 8.000 2011ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuz. BAIren arabera, 2012ko lehen hiruhilekoan, Nafarroan 257.300 pertsona lanean zeuden,139.800 gizon eta 117.500 emakume. 5.100 gizon gutxiago dago okupatuta eta 2.900 emakume eta, urteko aldaketari dagokionez, gizonen okupazio-mailaren beherapena 10.200ekoa izan da eta emakumeena, 2.100ekoa.

Okupazio-sektoreen arabera, Nafarroan esparru guztietan jaitsi da nekazaritzan salbu. Beherapen handiena industrian gertatu da (4.900 lanpostu gutxiago) eta eraikuntzan (2.100 lanpostu gutxiago).

Nafarroako Gobernuaren Balorazioa

"Langabeziaren datu horiei buruz egiten dugun balorazioa datu txarrak direla da; egia da ere egoera ekonomikoaren bilakaerari eta egindako aurreikuspenei erantzuten dietela neurri batean. Aurreko hiruhilekoko BAIren datuei buruzko azken balorazioan esan nion: Urte hau oso gogorra izango da ekonomia eta enpleguari dagokionez, eta nahiz eta ekintzak abian jarri ditugun eta pixkanaka proiektuak gauzatzen ari garen, kostatu egingo da enplegu-mailak igotzen ikustea. Gure jokabidea berbera da. Ekin eta ekin datu horien aurka egiteko", adierazi du Goicoechea kontseilariak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Biztanleria Aktiboaren Inkestaren laburpena Nafarroan eta Espainian (2012ko 1. hiruhilekoa).
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa