(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ostegun honetan Nafarroako Gobernu Irekiaren ibilbide-orria aurkeztuko da Donezteben asteazkena, 2012.eko apirilak 25


Ekitaldia 19:00etan hasiko da udalerriko lehengo zinema-aretoan, eta herritarrek parte hartu ahal izango dute


Nafarroako Gobernuak ostegun honetan, apirilak 26, Gobernu Irekiaren ibilbide-orria aurkeztuko du Donezteben. Ibilbide-orri hori egin da azken hilabeteetan egindako herritarren hamaika foroetan lortutako ondorioekin eta berriki partaidetza publikoko prozesuaren pean jarri ondoren.

Nahi duten herritarrek parte har dezaketen aurkezpena Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien zuzendari nagusi Guzmán Garmendia Pérez-ek egingo du, 19:00etan, lehengo Doneztebeko zinema-aretoan, udalerriko Mougues etorbidean.

Ibilbide-orri hori dokumentua bizia eta etengabe eguneratzen dena da; bertan jasotzen dira, arlo horretan Nafarroako Gobernuaren estrategia eta abian dauden proiektuak, zer mailatan betetzen diren eta herritarren nahiz Administrazioaren arteko elkarlanetik sor daitezkeen ekimen berriak.

Dokumentua Internet-en eskura izango da gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez Creative Commons lizentziaren pean, hau da, kopiatzeko, erreplikatzeko berriz erabiltzeko askea. Aurkezpena www.navarratv.com webgunean zuzenean jarraitu ahal izango da Gobernu Irekiaren gizarte-sareetan.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa