Ikusi egun honetako albiste gehiago
Gobernuak 1212 eta 1512 urteen mendeurrena ospatuko du hainbat ekitaldi eginez eta historialari garrantzitsuenen azterlanetan oinarrituriko argitalpenekin
osteguna, 2012.eko otsailak 16
Programan hauek daude, besteak beste, hezkuntza-ekintzak, erakusketak, ekitaldi herrikoiak eta lehen-mailako iturri historikoen erakustaldia
Transcripción textual del video
Nafarroako Gobernuak 1212 (Navas de Tolosako batailaren urteurrena) eta 1512 (Nafarroa konkistatu eta Gaztelako erresumara batu zen urtearen mendeurrena) urteen mendeurrena ospatuko du ekitaldiak antolatuz eta iaz Nafarroako historian eta zuzenbidean adituak diren historialari nabarmenenek egin dituzten azterlan historiko eta zientifikoetan oinarritutako argitalpenak eginez. Programan hainbat argitalpen historiko eta zientifiko daude, Hezkuntzaren alorrean kultura hedatzeko jarduera multzoa, erakusketen programa bat, baita Nafarroaren historiako eta 1512ko gertaeretan elementu nagusiak izan ziren eraikinak zaharberritzeari loturiko ekitaldi herrikoiak ere.
Gobernuak 1212 eta 1512 urteen mendeurrena ospatuko du hainbat ekitaldiren bidez
Nafarroako Gobernuak 1212 (Navas de Tolosako batailaren urteurrena) eta 1512 (Nafarroa konkistatu eta Gaztelako erresumara batu zen urtearen mendeurrena) urteen mendeurrena ospatuko du ekitaldiak antolatuz eta iaz Nafarroako historian eta zuzenbidean adituak diren historialari nabarmenenek egin dituzten azterlan historiko eta zientifikoetan oinarritutako argitalpenak eginez. Programan hainbat argitalpen historiko eta zientifiko daude, Hezkuntzaren alorrean kultura hedatzeko jarduera multzoa, erakusketen programa bat, baita Nafarroaren historiako eta 1512ko gertaeretan elementu nagusiak izan ziren eraikinak zaharberritzeari loturiko ekitaldi herrikoiak ere.
Juan Luis Sánchez de Muniáin Nafarroako Gobernuko Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak aurkeztu ditu gaur goizean jarduerak eta argitalpenak. Horien helburua Nafarroako biztanleei erresuma zaharraren historiaren lehen-mailako iturri originalak ezagutzeko aukera ematea da, baita arlo horretako aditu ezagunen azterlanak zabaltzea ere.
Jardueren planerako ez da aurrekontu-partidarik ezarri; horren ordez, urteurren horien azterlanera eta hedapenera bideratuta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako eta Hezkuntza Departamentuen zerbitzuen ohiko hainbat jarduera burutu dira. Gainera, Nafarroako Gobernuak kontuan izan du Nafarroako buztanleen sakabanaketa geografikoa, programako jarduerak ahalik eta biztanle kopuru handienarengana irits daitezen.
Horren ildotik, Sánchez de Muniáinek azpimarratu du administrazio publikoak "Nafarroako biztanleen esku jarri behar duela historia ezagutzeko aukera ematen duen materialik egokiena eta, bereziki, 1212. eta 1512. urteetan Nafarroan jazo ziren gertaera garrantzitsuei buruzkoa". Gertaera horiek, kontseilariak esan duenez, "bereziki garrantzitsuak dira Nafarroako Foru Komunitatearen egungo esanahia zein den jakiteko".
Programaren aurkezpenean, Juan Luis Sánchez de Muniáin kontseilariarekin batera izan dira Alfredo Floristán Imizcoz historialari nafarra, Alcalako Unibertsitateko Historiako katedradun eta irakasle eta 2011ko martxoan Iruñean egin zen 1512. urteari buruzko Nazioarteko Biltzarraren koordinatzailea; Jesús María Usunariz Nafarroako Unibertsitateko historia modernoaren irakasle titularra eta gertakizunei buruzko dibulgaziozko hainbat libururen koordinatzailea; eta María Isabel Ostolaza Zientzia eta Teknika Historiografikoen katedraduna unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea.
Prentsa oharra:
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa
- Jardueren programa